Edukira joan

Batabiar matxinada

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bataviar matxinada
Lau enperadoreen urtea
Rembrandten 'Julio Zivilisen azpijokoak' 1661
Data69–70
LekuaGermania Beherea
EmaitzaErromatar garaipen estrategikoa
Gudulariak
Bataviar
Cananefates
Frisii
Lingones
Treveriar
 Erromatar Inperioa
Buruzagiak
Kaio Julio Zivilis
Brinno
Julio Tutor
Julio Klasiko
Veleda
Marko Hordeonio Flako
Kaudio Labeo
Munio Luperko
Kinto Petilio Zerial
Indarra
5.000–20.000 60.000–65.000
Galerak
Gutxi 10.000–20.000+

Batabiar matxinada Germania Beherean 69. eta 70. urteen artean gertatu zen. Batabiarrak- Batavian, Rhinen deltan hain zuzen ere, bizi zen katoekin loturiko germaniar herri txiki baina militarki boteretsua zena- Erromatar Inperioaren kontra matxinatu ziren. Laster Galia Belgikako tribu zeltak eta zenbait germaniar tribu gehitu zitzaizkien.

Kaio Julio Zivilis erromatar ofizial laguntzaile eta batabiar printzeak gidaturik, germaniarrek hasieran erromatar armada menderatu zuten, bi legio ere suntsituz. Baina erromatarrek izugarrizko armada eratu eta Kinto Petilio Zerial bere jeneral izendatu zuten.[1] Honek gerraren patua aldatu zuen eta batabiarrek bakea negoziatzera behartu zuen. Germaniarrek erromatar agindua onartu behar izan zuten eta baita Noviomagusen (egungo Nimegan) legio bat kuarteleratua izatea ere.

Matxinadan parte hartu zuten legioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Rodríguez González, Julio. (2004). Perea Yébenes, Sabino ed. Petilio Cerial. in: RES GESTAE - Grandes Generales Romanos - I. Madril: Signifer Libros ISBN 84-933267-0-4..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]