Edukira joan

Bar eta Bat Mitzva

Wikipedia, Entziklopedia askea
Oscar Rex, Bar Mitzva sinagoga batean.

Bar Mitzva (hebreeraz: בַּר מִצְוָה‎) mutiko judu nerabeak, 13 urteak betetzean, lortzen duten adin-nagusitasuna erlijiosoa da. Hedaduraz, iragate erritua ospatzeko egiten duten ospakizunari ere Bar Mitzva diote. Neskatoek Bat Mitzva (hebreeraz: בַּת מִצְוָה‎) dute baliokidea, baina haiek 12 urte betetzean ospatzen dute.[1] Normalean familiako ospakizuna egiten dute. Ospakizun hauek nahiko modernoak dira: mutikoentzat XIV. mendean hasi ziren eta neskatoentzat XX.enean.[2].

Bar (בַּר) Babiloniako aramerazko hitza da, "seme" (בֵּן) esan nahi duena. Bat (בַּת), aldiz, hebreerazko hitza da, "alaba" esan nahi duena. Mitzva (מִצְוָה; pl: mitzvot) hitzak "agindu" edo "lege" esan nahi du. Beraz, bar mitzva eta bat mitzva-k "aginduaren semea" eta "aginduaren alaba" esan nahi dute hurrenez hurren.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Vinick, Barbara; Reinharz, Shulamit. (2011). Today I Am a Woman: Stories of Bat Mitzvah around the World. Bloomington, Indiana: Indiana University Press ISBN 978-0253356932..
  2. Jewish Practices & Rituals:Bar/Bat Mitzvah & Confirmation

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Erlijio Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.