Ba (mitologia)
- Artikulu hau mitologia egiptoarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ba (argipena)».
Ba (mitologia) | |
---|---|
Antzinako Egiptoko erlijioa | |
Ezaugarriak |
Ba, egiptoar mitologiaren arabera, arimaren indar bat da, gizakiaren zati izpiritualaren osagaia, hildako izaki bakoitzaren indar bizia, behin hil ondoren agertzen den izaera izpirituala.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hildakoari erreferentzia egiten dion kontzeptu bat da, ez gizaki biziari. Ba, jainkoen mundua eta Lurraren arteko bitartekari antzeko bat zen, mugikortasuna baitzuen, eta bi munduak harremanetan jartzea posible egiten zuen. Hildakoak, mugitu eta hilobian zegoen bere Karekin biltzeko zuen baliabidea zen.
Bak, gorputza uzten zuen behin pertsona hildakoan, eta zeruko erresumara igotzen zen, baina, gauero, hildakoaren zerraldora joan behar izaten zuen, hildakoaren gorputzean sartzeko, jainkoen mundua eta hildakoaren hilobiaren artean joan-etorrian aritzen zen. Ka eta Ba, banaezinezko osagaiak ziren, biek zuten elkarren beharra, eta gorputzaren suntsiketak, ba ezabatzea esan nahi zuen.
Honek, gorputza baltsamatzea beharrezko egin zuen, baita hilobietan, hildakoaren estatuak eta "Ate Faltsuak" zizelkatzea ere, bak, eutsi behar zuen euskarri materiala ezagu zezan. Gorputza usteldu egingo zela aurreikusirik, hilobietan, hildakoen estatua batzuk jartzen ziren, barentzat babesleku bezala balio zezaten.
Jainkoen ba, lurreko haragitzeetan agertzen zen, animaliak, estatua sakratu eta lotutako beste izaki jainkotiar batzuetan, adibidez: Osiris, Raren batzat hartzen zen. Ba, objekturen batzuk ere bazuten, piramideek adibidez.
Antzinako egiptoarrentzako, sei ziren giza izpirituaren osagaiak: Ka, Ib, Ba, Aj, Ren eta Sheut.
Ikonografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Baren irudikapena hieroglifoan, zikoina afrikar edo jabiru bat da, edo giza burudun hegazti bat. Inperio Berrian, giza buru eta besodun belatza; ahari bezala, kurrilo bezala...
Ba, betierekoa da, eta bere izaera, jainkoengandik oso gertukoa da: neteru; zikoina afrikar edo jabiru bezala irudikatzen zen
Hiru jabiru bezala irudikatua, "boterea", "agerpen jainkotiar guztiak" esan nahi zuen.
Giza burudun hegazti batek, gorputzera lotutako izpiritua, edo jada banandu dena sinbolizatzen zuen.
Ahari bezala irudikatutako ba, jainko izpiritu nagusi bat da.
Gar bezala irudikatutako ba, antzinako teoria erlijioso baten hondarra izango litzateke, non, zeurko izarrak, soilik, bere argiak argiztaturiko kontaezinbeste ba izango liratekeen.