Edukira joan

B taldearen bitaminak

Wikipedia, Entziklopedia askea

B taldearen bitaminak bitamina-multzo batek osatzen du. Hasieran B bitamina bakarra zegoela uste arren, gero antzeko funtzioak eta ezaugarriak zituzten bitaminak zeudela egiaztatu zen. Talde honetan 8 bitamina daude, zenbaki desberdinekin izendatzen direnak.

Talde honetako bitamina guztiak hidrosolugarriak dira. Hori dela eta, ez dira gorputzean pilatzen.

B konplexua honako bitamina hauek osatzen dute:

  • B3 bitamina, niazina edo PP bitamina izenez ezagutua. Ugaria da landare zein animali-janarietan: legamietan, onddoetan, frutan, lekaleetan, esnean, okelan eta gibelean. NAD eta NADP koentzimen aitzindaria da, beraz zeregin garrantzitsua betetzen du prozesu katabolikoetan. Haren gabeziak pelagra izeneko gaitza sortzen du.
  • B5 bitamina, azido pantoteniko izenez ezagutua, A koentzimaren sorreran parte hartzen duena. A koentzima garrantzi handiko molekula da, hamaika prozesu metabolikotan parte hartzen duena. Bitamina honen gabeziak, beraz, ondorio kaltegarri anitz eragiten ditu.
  • B6 bitamina, piridoxina izenekoa. Elikagai askotan dago, batez ere legamietan eta gibelean. Aminoazidoen metabolismoan parte hartzen du, amino taldeen transferentzietan. Haren gabeziak azaleko gaitzak, anemia eta nerbioetako arazoak sortzen ditu.
  • B12 bitamina, kobalamina izenez ezagutua. Ugaria da arrautzetan eta gibelean, eta esnekietan, okelan eta arrainetan. Hazkuntza-prozesuetan parte hartzen du eta baita eritrozitoen sorrera-prozesuan (eritropoiesian) ere. Haren gabeziak anemia kaltegarri izeneko gaixotasuna sortzen du, globulu gorrien eraketan akatsak eragiten dituena.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]