Edukira joan

Ayano Sato (patinatzailea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ayano Sato (patinatzailea)
Bizitza
JaiotzaJaponia1996ko abenduaren 10a (27 urte)
Herrialdea Japonia
Jarduerak
Jarduerakizotz gaineko abiadura-patinatzailea
Pisua56 kilogramo
Altuera157 zentimetro
Jasotako sariak

Facebook: ayano.sato.73 Twitter: ayano_sato1210 Olympic.org: ayano-sato Edit the value on Wikidata

Ayano Sato (japonieraz: 佐藤 綾乃 Satō Ayano?, Kushiro, 1996ko abenduaren 10a) izotz gaineko.abiadura-patinajean lehiatzen den atleta japoniarra da[1].

Neguko bi Olinpiar Jokotan parte hartu zuen, bi domina lortu zituen taldekako jazarpen proban, urrea Pyeongchang 2018 (Miho Takagi, Nana Takagi eta Ayaka Kikuchirekin batera) eta zilarra Pekin 2022 (Miho Takagi eta Nana Takagirekin)[1].

Urrezko bi domina irabazi zituen Banakako Distantziako Abiadura patinajeko Munduko Txapelketan, 2019 eta 2020 urteetan[1].

Nazioarteko lorpenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2018 Pyeongchang (Hego Korea Hego Korea) 1. postua, urrezko domina Taldekako jazarpena
2022 Pekin (Txinako Herri Errepublika Txina) 2. lekua, zilarrezko domina Taldekako jazarpena
Distantzia Banakako Munduko Txapelketa
Urtea Lekua Domina Proba
2019 Inzell (Alemania Alemania) 1. postua, urrezko domina Taldekako jazarpena
2020 Salt Lake City (Ameriketako Estatu Batuak AEB) 1. postua, urrezko domina Taldekako jazarpena

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c «Ayano Sato». Base de datos de la ISU (Ingelesez).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]