Edukira joan

Avellaneda (Sopuerta)

Koordenatuak: 43°13′46″N 3°09′38″W / 43.22944°N 3.16056°W / 43.22944; -3.16056
Wikipedia, Entziklopedia askea
Avellaneda
 Euskal Herria
  
Map
Kokapena
Herrialdea Bizkaia
UdalerriaSopuerta
Posta kodea48869
Geografia
Koordenatuak43°13′46″N 3°09′38″W / 43.22944°N 3.16056°W / 43.22944; -3.16056
Artikulu hau Sopuertako auzoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Avellaneda».

Avellaneda (Urrezti) [1] Sopuertako parrokia da egun lau auzorekin: El Mazo, Malabrigo, San Bartolome eta La Cadena. Enkartazioko erdialdean kokatuta Supuertako hegoan. Historian, 450 urtez edo, +- 1350etik 1804 arte Enkarterri herrialdearen gobernu politikoaren egoitza izan da bertako Juntetxeari esker.

2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 61 biztanle ditu.

Demografia eta biztanleria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Avellanedako biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007
70 66 66 66 67 65 57 61

Han zegoen eta oraindik dirau, antzinako Enkartazioko Juntetxea. Juntetxea XIV. mendean sortu zuten lehen batzarretarako erabiltzen zen haritzaren ondoan. Etxea, XX. mendean eraldatua, orain museoa da

Avellanedan ere galtzada erromatar baten zati bat eta milliarium bat daude. Galtzada Gaztelako lautadatik Flaviobrigaraino joaten zen bide hau.

1370an eraiki zuen Avellanedako Jon Mattinenak (Juan Martinez de Avellaneda) Urrutia izeneko dorrea, aspalditik erortzen ari dena.

Avellaneda, 450 urte inguruz, enkartauon legebiltzarra edo parlamentua izan da eta hara bidaltzen zituzten ordezkariak gaurko 20 udalerritatik 15ek, orduko 10 errepublikatan bilduak (Artzentalis, Galdamis, Gordexola, Gueñis, Karrantza, Somorrostroko zazpi kontzejuak, Supuerta, Turcíos, Zalla). Barakaldo 1.366an banatu zuten Somorrostrotik, Alontsotei Arguiakoa izan zen, gero Barakaldokoa 1890-1992 artean, handik hona berriro udalerri independentea bilakatuta eta hiriek (Balmaseda, Lanestosa eta Portalete) bestelako harremana mantentzen zuten Juntetxearen boterearekin.

1394an bertan idatzi zen lehendabiziko foru enkartaua, ahozko tradizioari eutsiz, Gernikakoa baino 58 urte lehenago.

1804tik aurrera oraindik orain batzarkide enkartauek talde bereizi bat osatzen zuten Gernikako legebiltzarrean, bertara joatea presiopeetan lortutako Diputazioaren amarruei esker.

1979etik berriro, 20 udalerri enkartauotako herritarrek 13 juntero edo batzarkide aukeratzen dute Batzar Nagusietarako osatzen duten barruti enkartautik.

Egun ere Avellaneda Enkartazioaren hiriburu politiko bezala hartzen da eta Bizkaia osoko Batzar Nagusiak urtean behin egiten dira bertan.

Avellanedan daude ere Batzarkideen Ostatua, kapera, iturria, eskola izandako eraikina, galtzada erromatarraren arrastoak, San Bartolome eliza eta jai eguneko ospakizunak, Urrutia dorrea dilingizka, Gernikako Arbolaren kimu bat eta askatasun enkartauak berreskuratzeko aukera. Bertan 10 bat Enkartazio Egunak ospatu izan dira 109 urteren zehar.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Onomastika Datutegia Avellaneda (2008ko martxoaren 4a).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa