Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea

Hezkuntza/Irakasle-gela/Parekoen berrikuspenak

Parekoen berrikuspenak
Egileari buruz
IzenaShamira Gelbman
Hezkuntza zentroaIllinois State University
IzenaAEBko alderdi politikoak
MailaGraduatu aurreratuko ikasleak
JakintzagaiaPolitika zientziak
Klasearen tamaina70
Bakarka edo taldeanBakarkakoa
Helburuak
Idazteko trebetasunak
Alfabetatze-digitala
Pentsamendu kritikoa eta ikerketa
Lankidetza
Teknika eta komunikazio trebetasunak

Wikipedia eta beste osagai batzuk biltzen zituen proiektu handiago batean kokatuta, ikasleei eskatu zitzaien uneko Wikipediako artikuluak ebaluatu eta hobetzeko; artikulu horiek ziren Estatu Batuetako estatuetan dauden alderdi politikoen antolakuntzei buruzkoak.

Ikasleek estatuko alderdiei buruzko artikuluetan egindako hobekuntzak bitan ebaluatu ziren: lanean hasi eta hilabetera, eta hiruhilekoaren amaieran berriz. Hilabeteko ebaluazioan hiru ebaluazio mota egin ziren: ikasle bakoitzak bere aurrerabidea ebaluatuko zuen; ikasle bakoitzari beste ikaskide baten berrikuspena egiteko esan zitzaion eta, haien buruaren ebaluazioan, parekoen berrikuspenean eta bakoitzari esleitutako artikuluan bertan oinarrituta, nik ere ebaluazio bat egin nuen, eta ikasle bakoitzari hobekuntzarako iradokizunak egin. Hilabeteko parekoen berrikuspenaren ebaluazioa gidatuta zegoen, alegia, ikasleei formulario batzuk eman nizkien, ikaskideen lanaren balorazioa egituratzen laguntzeko galdera ireki, zorrotzak biltzen zituztenak.

Ikusi dut nork bere burua ebaluatuz eta parekoen lana berrikusiz, esanguratsuagoak egiten direla ebaluazioak; ikasleak parte-hartzaile aktibo bihurtzen dira, notaren hartzaile pasiboak izan beharrean. Parekoen berrikuspenak badu beste abantaila bat ere: ikasleei elkarrengandik ikasten laguntzen die, dela edukiari buruz, dela beren lanaren kalitateari buruz.