Astur-leones
Itxura
Astur-leonesa[1] edo astur hizkuntza taldea antzinako astur tribuaren lurraldean, ondoren Asturias eta Leongo erresumak izanen zirenak, latinaren bilakaeraren ondorioz sortutako mintzairei ematen zaien izena da. Askotan asturierarekin (bablea) nahasi ohi da, nahiz eta, filologo gehienen aburuz, haren aldaeretako bat besterik ez den.
Astur-leonesaren aldaerek hainbat izen hartzen dituzte, eremu geografikoaren arabera:
- Asturiera (asturianu, bable) Asturiasko Printzerrian.
- Leonesa (llionés) Leon eta Zamorako zenbait ingurutan.
- Mirandesa (lhengua mirandesa) Miranda do Douron (Portugal): han ofiziala da.
Halaber, ondoko biak astur-leonesaren eta gaztelaniaren arteko aldaerak dira:
- Extremeñoa (estremeñu) Salamancako hegoaldean eta Extremadurako iparraldean hitz egiten den mintzaira, gaztelaniaren eragin handia duena.
- Montañesa edo kantabriera (montañés edo cántabru) Kantabriako mendebaldean, hori ere oso ahuldua.
Hiztun kopurua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez dago astur-leonesaren barruan sartzen diren mintzairen hiztunen kopuruari buruzko datu zehatzik, Leonen, Kantabrian nahiz Extremaduran ez baita ikerketa estatistikorik egin. Hala ere, Asturiasko eta Miranda do Douroko datuak nahiko zehatzak dira.
Izena | Hiztunak | % |
Asturiera | 550.000 | 88,8 |
Leonera | 55.000 | 8,9 |
Mirandera | 15.000 | 2,3 |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Modu horretara aipatzen da Euskaltzaindiaren 38. arauan, 204. orrian.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Eonaviegoa (galiziera-asturiera)
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Asturieraz) Asturiasko II. Ikerketa Soziolinguistikoa