Astrud Gilberto
Astrud Gilberto | |
---|---|
(1966) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Astrud Evangelina Weinert |
Jaiotza | Salvador da Bahia, 1940ko martxoaren 29a (84 urte) |
Herrialdea | Brasil |
Lehen hizkuntza | portugesa |
Heriotza | Filadelfia, 2023ko ekainaren 5a (83 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | João Gilberto (1960 - 1964) |
Seme-alabak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana italiera portugesa ingelesa brasildar portugesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | jazz singer (en) , kantugilea, musikaria eta abeslaria |
Lantokia(k) | Ameriketako Estatu Batuak |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | |
Izengoitia(k) | Astrud Gilberto |
Genero artistikoa | bossa nova samba-jazz (en) sanba |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | Verve Records (en) PolyGram (mul) Elenco CTI Records (en) Polydor Records Universal Music Group |
astrudgilberto.com | |
Astrud Gilberto (Salvador, 1940ko martxoaren 29a - Filadelfia, 2023ko ekainaren 5a) brasildar abeslaria izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bahian jaioa izan arren, oso gazte zela Rio de Janeirora aldatu zen bere familia. 1963. urte inguruan hasi zen musikaren mundua ezagutzen, eta hurrengo urtean lortu zuen bere karrerako lehen arrakasta, mundu osoan ospetsu egin zuena, Stan Getz jazzeko amerikar musikagileak, João Gilbertok (garai hartan senarra zuen Astrud Gilbertok) eta Antônio Carlos Jobimek elkarrekin grabaturiko disko bati esker. Hiru musikagileek disko hartan sartu zuten gerora mundu guztian ezaguna egin den Garota de Ipanema; (Ipanemako neskatxa) abestia, eta Getzi abesti haren parte bat ingelesez abestuko zela bururatu zitzaiolarik, Astrud Gilbert aukeratu zuten pasarte hura abesteko. Astrudek ez zuen esperientziarik abeslari gisa, eta zenbaiten ustez halabehar hutsez aukeratu zuten bera, baina haren ahots epel magikoa mundu osoan egin zen ezaguna. Ipanemako neskatxa abestiari Grammy saria eman zioten 1964an eta Getz/Gilberto diskoa aukeratu zuten urteko diskorik onena. Harrezkero bakarkako saioak egin zituen Astrud Gilbertok 1965ean The Astrud Gilberto Album eta The Shadow of Your Smile diskoekin, eta 1970eko hamarraldian musika idazten hasi zen. Hurrengo hamarraldietan hainbat bira eta disko egin zituen.
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Albumak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Stan Getz eta Astrud Gilberto - Getz Au-Go-Go (Verve, 1964)
- The Astrud Gilberto Album (Verve, 1964)
- The Shadow of Your Smile (Verve, 1965)
- Look to the Rainbow (Verve, 1965 )
- Beach Samba (Verve, 1966)
- A Certain Smile, A Certain Sadness Walter Wanderleyrekin batera (Verve, 1967)
- Windy (Verve, 1968)
- September 17, 1969 (Verve, 1969)
- Gilberto Golden Japanese Album (Verve, 1969)
- I Haven't Got Anything Better to Do (Verve, 1970)
- Astrud Gilberto con Stanley Turrentine (CTI, 1971)
- Astrud Gilberto Now (Perception, 1972)
- That Girl From Ipanema (Audio Fidelity, 1977)
- Astrud Gilberto Plus James Last Orchestra (Polygram, 1987)
- Live in New York (Pony Canyon, 1996)
- Temperance (Pony Canyon, 1997)
- Jungle (Magya, 2002)
- The Diva Series (Verve, 2003)
Soinu-bandak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- The Deadly Affair (Verve, 1965)
Beste disko batzuk Astrud Gilbertekin
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Stan Getz eta João Gilberto - Getz/Gilberto (Verve, 1963)
- Shigeharu Mukai & Astrud Gilberto - So & So - Mukai Meets Gilberto (Denon, 1982)
- Michael Franks - Passionfruit (Warner Bros., 1983)
- Étienne Daho - Eden (Virgin, 1996)
- George Michael - Ladies And Gentleman - Best of George Michael (Sony, 1998)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.