Assia Djebar
Assia Djebar (arabieraz: آسيا جبار; Cherchell, Aljeria, 1936ko ekainaren 30a - Paris, 2015eko otsailaren 6a) frantsesezko idazlea, zinemagilea, antzerki-zuzendaria eta historialaria izan zen.
1962an bat egin zuen Aljeriako independentzia mugimenduarekin, baina, hiru urte geroago, Parisa erbesteratu behar izan zuen, Boumedienen estatu kolpearen ondorioz. Parisen karrera artistiko distiratsu bezain emankorra hasi zuen zineman, antzerkian eta literaturgintzan.
Bere literatura lanen artean Aljeriar kuartetoa tetralogia nabarmentzen da, lau eleberriok osatua: Maitasuna, Fantasia, Sultanaren itzala eta Handia da presondegia. Obra horren bidez indarkeriaren aurkako eta emakumeen aldeko borrokalari nekaezin gisa ezagutarazi zuen bere burua. Bere beste obra garrantzizko bat Medinatik urrun da (1993), emakume musulmanari buruzko ikuspegi zorrotza, hejiratik (622) gaur egun arte. 1998an Dolua basakeria batengatik eleberria argitaratu zuen, bere herrialdeko gatazka armatuetan hil diren pertsona guztiei egindako omenaldi gisa.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Assia Djebar |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.