Artzain-txakur aleman
Artzain-txakur alemana | |
---|---|
Txakur arraza | |
Espeziea | Canis lupus familiaris |
Jatorria | Alemania |
Altuera | emea: 55 cm gutxienekoa emea: 60 cm gehienez |
Masa | arra: 30 kg gutxienekoa arra: 40 kg gehienez emea: 22 kg gutxienekoa emea: 32 kg gehienez |
Bizi-itxaropena | 10 |
Kumaldiaren tamaina | 6,1 |
Katalogo kodea | 166 |
Artzain-txakur alemana[1] (alemanez: Deutscher Schäferhund) Alemanian jatorria duen artzain txakur mota bat da. Nahiko arraza berria da, bere jatorria 1899. urte aldean baitu. Txakur mota hau oso zabaldua da munduan zehar.
Txakur mota hau nahiko handia eta indartsua da (arrak 40 kg izan ditzake, eta soin gurutzea 65 cmko garaieran izan). Artzaintzarako moldatu zutenez, aski adimentsua da zakurren artean. Hain zuzen ere, bere indar eta adimenagatik eginkizun ugaritan erabiltzen da gaur egun, eta arraza hau jagole, itsu-txakur, erreskate-txakur, polizia-txakur... lanetan aritzea ohikoa da. Gizakiak etxe-txakur moduan ere asko edukitzen du artzain-txakur alemana.
Lehen Mundu Gerratik XX. mende bukaera arte "alsaziarra" deitu zitzaion alemaniarren kontrako jarrera nagusitu zen zenbait herrialdetan, Erresuma Batuan, adibidez.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikulu hau animaliei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |