Arturo Ripstein
Itxura
Arturo Ripstein | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Mexiko Hiria, 1943ko abenduaren 13a (80 urte) |
Herrialdea | Mexiko |
Familia | |
Aita | Alfredo Ripstein |
Ezkontidea(k) | Paz Alicia Garciadiego |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Ibero-American University (en) |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria eta gidoilaria |
Jasotako sariak | |
Arturo Ripstein (Mexiko Hiria, 1943ko abenduaren 13a) Mexikoko zinemagilea da. Aita zinema-ekoizlea zuen. Lehen film luzea, Tiempo de morir (1966), García Márquezek eta Carlos Fuentesek idatzitako western bitxi bat izan zen. Film independenteak, produkzio handiko filmak eta eleberrien egokitzapenak egin ditu. Bizirik irauteko zailtasuna eta baztertuen aldeko atxikimendua adierazten ditu bere filmetan. El lugar sin límites (1977) eta El imperio de la fortuna (1985) ditu film bikainenak. Beste film batzuk: Foxtrot (1975), La viuda negra (1977), La mujer del puerto (1991), Principio y fin (1993), Profundo carmesí (1998), La perdición de los hombres (2000), La virgen de la lujuria (2002), Las razones del corazón (2011).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau Mexikoko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |