Armamentu lehia
Armamentu lehia bi nazio edo gehiagoren artean ematen den "pertsona armatu" edota "gerra material"-en gehikuntza elkarreragile ala konpetitiboa da.[1] Sinpleki, bi edo estatu edo gehiagok gerra baliabide onenak izateko egiten duten lehia da, arma produkzio, teknologia garapen eta soldadu kopuruaren gehikuntzan oinarritua.
Nabarmendu beharrekoa da helburu zehatz bat ez duen lehia dela, alegia, aurkariei aurrea hartu eta haiekiko abantaila mantentzea da helburua. Paradoxikoki, gerra baliabideak indartzeko helburua izanagatik, gerra egitea ez da askotan helburu praktikoa. Hori dela eta, kostu handiko armamentu lehia luze baten ondoren, litekeena da lehiakideen indar erlatiboak hasierako antzekoak izatea.
Lehen mundu gerra aurretiko itsas-armamentu lehia (Erresuma Batua eta Alemaniar Inperioaren artekoa) eta Gerra Hotzean zehar gertaturiko armamentu nuklearren lehia (AEB eta Sobietar Batasunaren artekoa) armamentu lehien adibidetzat har daitezke.
Politika eta gerra esparruez gain, kontzeptua joko-teorian erabilia da eta beste hainbat arlotan aplikatua, zuzeneko gatazkan oinarritzen ez diren lehiak deskribatzeko.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Smith, Theresa Clair (1980). "Arms Race Instability and War". Journal of Conflict Resolution. 24 (2): 253–284. doi:10.1177/002200278002400204.