Arima herratu
Arima herratua munduko mitologia gehienetan ikusten den pertsonaia dugu. Sinismen zabalduenaren arabera hildako pertsonen espirituak dira. Horren arabera, pertsona horiek hil ondoren ez dute atsedena aurkitu eta, ondorioz, munduan zehar ibiltzera kondenaturik daude. Askotan, bere buruaz beste egin duten edo, baita ere, era biolentoaz hil diren pertsonak dira. Ohikoa da ere arima herratua bere egoeraren ezagueraz ez izatea.[1]
Euskal Herrian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal mitologian arima herratuen inguruko ipuin asko ezagutzen da. Ezagunenetariko bat "Ehiztari beltza"rena izan daiteke. Dena dela herri guztietan horrelako kontakizunak ohikoak dira. Jose Migel Barandiaranen arabera hildakoen agerkundea ohikoa zen. Lau mota bereizi daitezke:[2]
- Argi edo hildakoen arimak. Hildakoak lagunak, senideak edo auzokideak izan daitezke. Herri hauetan jaso zituen horien inguruko testigantzak: Zegama, Oztibarre, Sara, Zugarramurdi, Ziga.
- Gerixetiak, itzalak. Hauek izango lirateke benetako arima herratuak. Arimak itzal moduan agertzen dira. Horrelako narrazioak gehiago Bizkaia aldean ematen dira, besteak beste, Gernika inguruan.
- Izugarri edo Izuargi. Kasu honetan espiritua zarataren bidez azaltzen zuen bere agerkundea: aize bolada bortitz batez batez ere. Testigantzak Ataunen, Ziortza-Bolibarren, Orozkon, Zian, Donoztirin eta Liginagan.
- Etxejaunak:[3] Etxeko zaindariak dira eta, horren arabera, ezin dira arima herratuak moduan sailkatu. Gauean, etxekoak oheratu direnean, sutondoan biltzen dira.
Arima herratuak sorkuntzan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Horrelako pertsonaiak literaturan askotan erabili dira. Euskal literaturan, esaterako, Anjel Lertxundiren "Ifrentzuak" trilogia (Piztiaren izena, Azkenaz beste eta Argizariaren egunak) dugu. Zineman ere ohikoak dira; adibide batzuk aipatzeagatik hor ditugu Los otros (2001) film espainiarra edo Ameriketako Estatu Batuetako Ghost.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://web.archive.org/web/20140820054220/http://webdelmiedo.com/todo-acerca-de-las-almas-en-pena/
- ↑ Mitología del pueblo vasco, 229.or.
- ↑ Mitología del pueblo vasco, 232.or.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jose Migel Barandiaran: Mitología del pueblo vasco. Lasarte-Oria: Etor-Ostoa, 1997. 229-232 or.
- Anuntxi Arana: Hilak gure artean Elkar, 2015, 37-66 or.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz):Arima herratuen bideoak You Tuben.
- (Gaztelaniaz): Arima herratuei buruzko informazio parapsikologikoa.