Aramón Cerler
Aramón Cerler | |
---|---|
Kokapena | Aragoiko Pirinioak |
Herrialdea | Espainia |
Informazioa | |
Kota altuena | 2.630 |
Alpinoa | 1,13 (km) |
Nordikoa | 76 (km) |
Guztira | 77,13 (km) |
Eski-pistak | |
Urdinak | 16 |
Gorriak | 24 |
Beltzak | 14 |
Igogailuak | |
Teleaulkiak | 9 |
Teleskiak | 4 |
Zinta garraiatzaileak | 24.920 |
Elur artifiziala | |
Azalera | 35 |
Harremanetarako | |
Posta elektronikoa | [email protected] |
Telefonoa | 974 551 012 |
Faxa | 974 551 111 |
Aramón Cerler eski estazioa Aragoiko Pirinioetako Benasque udalerriko Cerler herrian dago.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Cerler, Aragoiko Pirinioetako alpetar eski estaziorik garaiena da. Benasqueko haranaren bihotzean bertan dago, pinudiz eta 3000 metrotik gorako 60 mendiz inguratua, horien artean Pirinioetako mendirik garaiena den Aneto
Mendikate guztiko goitiera eskiagarririk handienetako bat du, oinean dituen 1500 metroetatik hasi eta Pico Gallinerok dituen 2700 metroetaraino. Estazioaren zatirik gehiena 1900 eta 2700 metroko altuera artean dago.
Elurtea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Cerler Pirinioen hegoalde zatiko eski estaziorik hoberenetako bat da. Nabarmen da nagusi elurte naturaletan hego-mendebaldeko denboraleekin. Aldiz, iparraldekoak ez zaizkio iristen, eta hauek behar bezain indartsuak direnean, hainbeste haizerekin datoz estazioak ia ez duela bere pisten egoera hobetzerik lortzen. Haize horiek ohi epelak izaten dira, eta gehiago ematen dira udazkenean eta udaberrian, eta, beraz, estazioaren altuera funtsezko faktorea da elurra biltzerakoan.
Zerbitzuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eski estazio ororen zerbitzuak eskaintzen ditu: Erremonteak, erizaindegia, eski eskola, material alokairua, jatetxeak, etab... Udan ere eskaintzen ditu zerbitzuak, bizikletan jaitsiera kasu.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Eski estazioaren webgune ofiziala