António José de Almeida
António José de Almeida | |||
---|---|---|---|
1919ko urriaren 5a - 1923ko urriaren 5a ← João do Canto e Castro - Manuel Teixeira Gomes → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Penacova, 1866ko uztailaren 27a | ||
Herrialdea | Portugal Portugalgo Erresuma | ||
Heriotza | Lisboa, 1929ko urriaren 31 (63 urte) | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: Erreumatismoa nephrosclerosis (en) miokarditisa | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Coimbrako Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | portugesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria, medikua eta ministroa | ||
Jasotako sariak | |||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | katolizismoa | ||
Alderdi politikoa | Evolutionist Party (en) | ||
António José de Almeida (Penacova, 1866ko uztailaren 27a - Lisboa, 1929ko urriaren 31) portugaldar sendagile eta politikaria izan zen. Portugalgo 6. presidentea izan zen 1919tik 1923ra.
Medikuntza ikasi zuen Coimbrako Unibertsitatean eta mediku lanetan aritu zen. Errepublikarra izan zen, eta errepublikaren aldarrikapenaren ondoren Alderdi Errepublikar Portugaldarraren alde moderatua zuzendu zuen. Barne, Hezkuntza, Koloniak eta Finantza ministro izan zen. Barne ministro zela, 1911n Lisboa eta Portoko Unibertsitateak sortu zituen. Alderdi Eboluzionista sortu zuen, geroago Batasun Errepublikarrarekin bat egin eta Alderdi Errepublikano Liberala eratu zuena. 1916tik 1917ra lehen ministro izan zen.
Portugalgo presidente hautatu zuten 1919ko abuztuaren 6an, eta lau urteko agintaldia osatu zuen. Erregimenaren ezegonkortasun handiari aurre egin behar izan zion. 1922an Brasilera bidaiatu zuen independentziaren mendeurrena ospatzeko.