Edukira joan

Andaluziako Junta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Andaluziako Junta
Datuak
Motaautonomia-gobernua eta erakunde autonomoa
HerrialdeaEspainia
Eskumendekoak
Agintea
Egoitza nagusi
Osatuta
Zeren jabe
Historia
Sorrera1981
webgune ofiziala
Facebook: AndaluciaJunta Twitter: andaluciajunta Edit the value on Wikidata

Andaluziako Junta (gaztelaniaz: Junta de Andalucía) Andaluziako autogobernua antolatzen den instituzioa da. Andaluziako Parlamentuak, Andaluziako Juntako Presidentziak eta Gobernu Kontseiluak osatzen dute.

2011an, 31.000 milioi euro baino gehiagoko aurrekontu bat erabili zuen, eta 250.000 zuzeneko langile baino gehiago ditu.

'Andaluziako Juntaren ikur orokorra Ikur orokorra, armarriaren sintesi bat da, Modernotasun eta Dinamismo ezaugarriekin. Modu sintetikoan, Andaluziako armarria definitzen duten elementuak ditu:

  • Bandera, puntu erdiko arku eran, kanporantz abiatzen diren olatu bihurtuz zabaltzen da.
  • Herkules hiruki batean biltzen da, irudi estetikoa, iparrorratz batek bezala, iparraldea adierazten duena.

Sinbologia honekin irudikatzen da aurrerapenaren Andaluzia berria, mugitzen eta hiritarrekin komunikazio zuzenean, kudeatzen dituen edo parte hartzen duen Organismo, Entitate eta Enpresa publikoetan ere agertzen delarik, mantentzen duen ondareaz gain, bere gobernu ekintza argi utziz.

Bost Zaurien Ospitalearen Eraikina, Andaluziako Parlamentuaren egoitza
San Telmoren jauregia, Andaluziako Juntako Presidentziaren egoitza

Andaluziako Parlamentua, Autonomia Erkidegoko Biltzar Legegilea da, legeak egin eta onartzea eta Andaluziako Juntako presidentea aukeratzea eta kargutik kentzea dagokiona. Sufragio unibertsal zuzen bidez aukeratutako diputatuz osatua dago, andaluziar herria ordezkatzen dutenak. Andaluziako Parlamentua 1982an sortzen da, 1981ean Andaluziako Autonomia Estatutua onartua izan ondoren. Bere egungo egoitza, Sevillan dagoen antzinako Bost Zaurien Ospitalea da.

Andaluziako Juntako Presidentea, Autonomia Erkidegoko ordezkari nagusia da, eta Estatuaren ordezkari arrunta bertan. Andaluziako Legebiltzarreko Osokoaren gehiengo absolutuaren aldeko botoen bidez aukeratzen da, eta bere izendapena erregeari dagokio.

Gobernu Kontseilua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gobernu Kontseilua, Autonomia Erkidegoko gorengo organo politiko eta administratiboa da, berari dagokiolarik botere betearazlea eta Andaluziako Juntako funtzio exekutibo eta administratiboa erabiltzea. Andaluziako Juntako Presidenteak, berau delarik kontseilua presiditzen duena, eta honek, kontseilaritza ezberdinetaz arduratzeko izendatutako kontseilariz osatua dago.

Gobernu kontseilua, astero asteartetan biltzen da.

Kontseilaritzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurreko Gobernu Kontseiluetan, 2009ko apirilak 24an osatu zen, aurreko Presidenteak, Manuel Chavesek, Estatuko gobernuan Ministro izateko dimititu ondoren. Presidenteak, 15 kontseilari izendatu zituen, eta presidenteorderik ez.

Espainiako Bandera  Andaluziako Juntako Gobernu Kontseiluaren Konposaketa - XI. Legealdia  
Kontseilaritza Kontseilaria
Andaluziako Juntako Presidentea Juan Manuel Moreno Bonilla
Presidenteordea eta Turismo, Erregenerazio, Justizia eta Toki Administrazioa Juan Antonio Marín Lozano
Ekonomia, Ezagutza, Enpresa eta Unibertsitate Kontseilaritza
Rogelio Velasco Pérez
Presidentetza, Herri Administrazioa eta Barne Kontseilaritza
Elías Bendodo Benasayag
Enplegua, Formakuntza eta Lan Autonomoko Kontseilaritza
Rocío Blanco Eguren
Osasun eta Familia Kontseilaritza
Jesús Aguirre Muñoz
Berdintasun, Gizarte Politika eta Kontziliazio Kontseilaritza
Rocío Ruiz Domínguez
Hezkuntza eta Kirol Kontseilaritza
Francisco Javier Imbroda Ortiz
Kultura eta Ondare Historikoko Kontseilaritza
Patricia del Pozo Fernández
Ogasuna, Industria eta Energia Kontseilaritza
Alberto García Valera
Nekazaritza, Abeltzaintza, Arrantza eta Garapen Iraunkor Kontseilaritza
Carmen Crespo Díaz
Sustapen, Azpiegitura eta Lurraldearen Antolakuntzako Kontseilaritza
Marifrán Carazo Villalonga
Iturria: Andaluziako Junta

Andaluziako Arartekoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Andaluziako Arartekoa, betebehar nagusi bezala, Andaluzian, Espainiako Konstituzioko lehen tituluan ezartzen dire eskubide eta askatasunak babestu eta defendatzea duen instituzio bat da. Horretarako, udaletxeak, Aldundiak eta Andaluziako Junta ikuskatzeko ahalmena du. Andaluziako Arartekoa, Andaluziako Legebiltzarrak aukeratzen du bere funtzioa bost urtez bete dezan, berriztua izan daitekeen tartea. Gaur egun, kargu hau, José Chamizo de la Rubiak betetzen du.

Kontsulta Kontseilua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Andaluziako Kontsulta Kontseilua, Gobernu Kontseiluko eta Andaluziako Juntako Administrazioko, bere organismoak barne, kontsulta organo gorena da. Gainera, tokiko entitateen eta hauen mende dauden zuzenbide publikoko erakundeen eta unibertsitate publiko andaluziarretako laguntza organo gorena da. Kontsulta Kontseiluak, bere funtzioak, autonomia organiko eta funtzionalarekin beteko ditu.

Andaluziako Ikusentzunezkoen Kontseilua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikusentzunezkoen Kontseilua, Andaluzian, ikusentzunezko komunikabideetan, pribatu zein publikoetan, estatutuan eta Espainiako Konstituzioan adierazita dauden balore, askatasun eta eskubideak errespetarazteaz arduratzen den ikusentzunezko autoritate independentea da, baita ikusentzunezkoei eta publizitateari dagokion arautegia betearazteaz ere.

Juntako Presidenteak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bandera de España  Andaluziako Juntako Presidenteen zerrenda 1978tik  
Epea Presidentea Oharrak
Izena Alderdia
1978-1979 Plácido Fernández Viagas PSOE Junta Aurreautonomikoa[1] - 1979ko apirilean dimititzen du.
1979-1982 Rafael Escuredo Rodríguez PSOE Junta Aurreautonomikoa
1982-1984 Rafael Escuredo Rodríguez PSOE I. Legegintzaldia - 1984ko otsailak 17an dimititzen du.
1984-1986 José Rodríguez de la Borbolla PSOE I. Legegintzaldia
1986-1990 José Rodríguez de la Borbolla PSOE II. Legegintzaldia
1990-1994 Manuel Chaves González PSOE III. Legegintzaldia
1994-1996 Manuel Chaves González PSOE IV. Legegintzaldia
1996-2000 Manuel Chaves González PSOE V. Legegintzaldia
2000-2004 Manuel Chaves González PSOE VI. Legegintzaldia
2004-2008 Manuel Chaves González PSOE VII. Legegintzaldia
2008-2009 Manuel Chaves González PSOE VIII. Legegintzaldia - 2009ko apirilak 7an dimititzen du
2009 Gaspar Carlos Zarrías Arévalo PSOE VIII. Legegintzaldia. Funtzioetan
2009-2013 José Antonio Griñán PSOE VIII. Legegintzaldia
2013-2015 Susana Díaz PSOE VIII. Legegintzaldia
2015- Susana Díaz PSOE IX. Legegintzaldia
Fuente: Andaluziako Junta

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Garai aurreautonomikoa: 1981eko urrian Autonomia Estatutua onartua izan aurretik.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]