Edukira joan

Amenofis I.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amenofis I.a

Faraoi

K.a. 1526 - K.a. 1504
Amosis I.a - Tutmosis I.a
pharaoh in the New Kingdom (en) Itzuli


2. 18th dynasty pharaoh (en) Itzuli


Amosis I.a - Tutmosis I.a
Faraoi

Bizitza
JaiotzaEgiptoko Inperio Berria, ?
HerrialdeaAntzinako Egipto
Egiptoko Inperio Berria
Heriotza? ( urte)
Hobiratze lekuaDra Abu el-Naga
Familia
AitaAmosis I.a
AmaAhmose-Nefertari
Ezkontidea(k)Ahmose-Meritamun (en) Itzuli
Haurrideak
LeinuaEgiptoko XVIII. dinastia
Hezkuntza
HizkuntzakEgiptoera
Jarduerak
Jarduerakestatu-politikaria

Find a Grave: 7719949 Edit the value on Wikidata

Dyeserkara Amenhotep, Amenhotep I.a edo Amenofis I.a bezala ere ezagutua, Egiptoko XVIII. dinastiako bigarren faraoia izan zen. K.a. 1525etik K.a. 1504 arte gobernatu zuen.

Herrialdetik hiksoak bota zituen Ahmose erregearen oinordekoa, ehun urteko okupazioaren ondorioz monarkiari eragindako kalteak konpontzeaz arduratu zen, eta, gainera, libiarren aurka borrokatu eta hegoalderantz aurrera egin zuen, Nubia zeharkatuz, Nilo ibaiaren bigarren urjauziraino.

Bere aitak bezala, Tebaseko Amon jainkoari oso dohaintza eskuzabalak egin zizkion, errege familiaren jainko babesletzat eta hiksoen aurkako matxinadaren bultzatzailetzat hartzen zena.

Bereziki eraikitzaileek goretsitako errege bat izan zen, eta urte asko beranduagoan jainkotu eta gurtu zuten Deir el-Medinako hilobi eraikitzaile eta artisauek, Erregeen Haranaren benetako eraikitzailea izan zela pentsarazi duena. Hala ere, hau oraindik frogatzeke dago, ez baitago Amenofis I.aren hilobia izateko hautagai argi bakar bat ere, ez Erregeen Haranean ezta hemendik kanpo ere. Hala ere, bere momia, Deir el-Bahariko DB320 ezkutalekuan aurkitu zen.

Bere erregealdiari buruz, XVIII. dinastia dizdiratsuko beste gobernari batzuei buruz baino gutxiago ezagutzen da, baina Egipto mundura irekitzen hasi zen eta bertako gobernariak konkistetan pentsatzen hasi ziren garai lasai bat izan zela ziurta daiteke.

Errege hau, beti bere amarekin joaten ohi zen, Ahmose-Nefertari erregina handia, itzalean, bere Errege Emazte Handia eta arreba zen Ahmose-Meritamon geratuz, honek, bide batez, helduarora iritsi zen oinordeko bakar bat ere eman ez ziolarik. Amenofis I.aren oinordekoa, Tutmosis I.a izan zen.

Bere garaiko testigutzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Atea Karnakeko tenpluan (Sethe)
  • Idazkunak El Kabeko tenpluko blokeetan (Petrie: El Kab)
  • Kusheko erregearen seme zen Turiren dataturiko idazkuna Uronartin (Sethe)
  • Ahmose Paennekheben biografian aipatua, El Kaben (Sethe)

Amenofis I.a eta bere ama Ahmose-Nefertari, tokiko jainko bezala gurtuak izan ziren Tebasen.


Aurrekoa
Amosis I.a
Egiptoko faraoia
Egiptoko XVIII. dinastia
Ondorengoa
Tutmosis I.a
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Amenofis I.a Aldatu lotura Wikidatan