Edukira joan

Amen-omen

Wikipedia, Entziklopedia askea

Amen-omen, ziri edo albiste faltsu bat pertsona talde bati gezurra den zerbait egia dela pentsatzeko egindako saiakera da. Ingelesezko hoax terminoa ere ezaguna egin da Interneten eta bestelako medio elektronikoen bidez zabaldutako amen-omenak izendatzeko.

Iruzur batekin alderatuta, normalki biktima zehatzak dituenak, eta delitu bat helburu duena, amen-omen batek masiboki sakabanatzea du helburu, eta horretarako prentsa edo komunikabideak erabiltzen ditu. Gaur egun, Internet da horietatik ohikoena, eta foroetan, sare sozialetan eta posta elektroniko bidez egiten diren mezu-kateetan aurkitu ohi du inpakturik handiena.

Amen-omen batek ez du izaten dirua irabazteko helburua, baizik eta iritzi publikoan aldaketa bat ematekoa.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]