Edukira joan

Alina de Brito

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alina de Brito
Bizitza
JaiotzaRio de Janeiro1863ko azaroaren 29a
Herrialdea Brasil
Heriotza1934ko uztailaren 31 (70 urte)
Jarduerak
Jarduerakhezitzailea

Alina de Brito (Rio de Janeiro, 1863ko azaroaren 29a1934ko uztailaren 31) brasildar irakaslea eta Braille sistemaren dibulgatzailea izan zen.

1863ko azaroaren 29an jaio zen Rio de Janeiron, non pedagogia ikasi zuen eta 1889an graduatu zen. 1897an, 34 urte zituela, Benjamin Constant Eskola Taldea zuzentzen hasi zen, hurrengo urtean José de Alencar eskolaren zuzendaritza hartzera pasatuz[1].

1915ean, itsu geratu zen diabetesaren garapenaren ondorioz, eta horrek Braille alfabetoa ikastera bultzatu zuen. Geroago entzumena ere galdu zuen, baina irakasle lanetan jarraitu zuen, itsuen irakaskuntza erreformatuz eta Braillerako egokitutako liburuak idatziz[2].

Horrez gain, emakumeek pedagogia eskoletan ikasteko eskubidea defendatu zuen[1].

1934ko uztailaren 31n hil zen, 70 urte zituela[2].

Rio de Janeiroko Curicica auzoko Alina de Brito udal eskolak haren izena darama[3].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Portugesez) Schumaher, Schuma. (2000). Dicionário Mulheres do Brasil. Rio de Janeiro: Jorge Zahar, 43 or. ISBN 978-85-378-0215-1. (Noiz kontsultatua: 2024-10-06).
  2. a b (Portugesez) «A História da Alina de Brito» Blog do Colégio Estadual Alina Brito jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2020-12-05) (Noiz kontsultatua: 2024-10-06).
  3. (Portugesez) «Escola - 0716034 Escola Municipal Alina de Britto» Cultura Educa (Noiz kontsultatua: 2024-10-06).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Biografia
Brasil
Artikulu hau Brasilgo biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.