Akal Takht
Akal Takht | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | India |
Indiako estatua | Punjab |
Division of Punjab | Jalandhar division |
Indiako barruti | Amritsar barrutia |
Hiria | Amritsar |
Koordenatuak | 31°37′14″N 74°52′31″E / 31.62061°N 74.87533°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1995 |
Akal Takht Indiako Sikhismoaren zentru nagusia da. Indiako Punjabeko Amritsar hirian dago, Urrezko Tenpluaren aurrez aurre.[1] Jatorrizko eraikuntza egitea Shri Guru Hargobindek (1595–1644) agindu zuen.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jatorriz Akal Bunga izenez ezaguna,[2] Harmandir Sahibaren parean dagoen eraikina seigarren sikh Guru Guru Hargobindek sortu zuen, subiranotasun politikoaren ikur gisa. Haren asmoa sikh herriaren kezka espiritualak eta denborazkoak landu zitezkeen espazioa sortzea zen. Baba Buddha eta Bhai Gurdasekin batera, seigarren Sikh Guruk 9 metroko altuera duen hormigoizko lauza bat eraiki zuen. Guru Hargobindek 1606ko ekainaren 15ean plataforma agerian utzi zuenean, bi ezpata jarri zituen: batek bere autoritate espirituala (piri) adierazten zuen eta bestea, bere denborazko agintea (miri).
XVIII.mendean, Ahmed Shah Abdalik eta Massa Rangarrek Akal Takht eta Urrezko Tenpluaren aurkako eraso sorta bat zuzendu zuten.
Hari Singh Nalwa, Ranjit Singh-eko jeneralak, maharajak, urrez apaindu zuen Akhal Takht.[3] 1984ko ekainaren 4an, Akal Takht hondatu egin zen Indiako Armadak Harmandir Sahib erasotzean, Indira Gandhiren agindupean, orduan Indiako lehen ministroa, Blue Star izeneko operazioan, 1984an, Indiako Armadak Urrezko Tenplua erasotu zuen. Akal Takht oso kaltetuta gelditu zen eta berriro ere eraiki behar izan zuten. Lanak 1995an amaitu ziren.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://www.britannica.com/topic/Akal-Takht
- ↑ "Akal Bunga". The Sikh Encyclopedia. Gateway to Sikhism Foundation [1]
- ↑ Sohan Lal Suri. 19th century. Umdat-ut-tawarikh, Daftar III, 2. atala, trans. V.S. Suri, (1961) 2002, Amritsar: Guru Nanak Dev University, f. 260
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez):Akal Takhti buruzko informazioa.