Edukira joan

Akademo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Akademo
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa

Akademo (antzinako grezieraz: ‘Ακαδημος) greziar mitologiako heroi mitiko bat da. Bere izena, Platonen akademiaren antzinako kokapenari lotuta geratu da, Hekademeia, Atenasko harresietatik kanpo.

Garai klasikoan, tokiaren izenak, Akademeiara eboluzionatu zuen, izen bereko atenastar heroiarekin lotuz azaldu zen, Akademo mitikoarekin. Tradizioak, pertsonaia honen hilobiaren ondoan, baso sakratu bat zegoela zioen, Platonek bere akademia sortu zuen tokia zena.

Akademok, Teseok Helena bahitzen duen mitoan parte hartzen du. Dioskuroak, Helenaren nebak, Atenasera joan ziren Helena itzultzeko eskatzera. Baina Teseo ez zegoen Atenasen, eta hala esan zieten atenastarrek. Horrekin ados ez zeudenez, Dioskuroek gerrarekin mehatxatu zuten, eta orduan agertu zen Akademo, Afidnasen zegoela esanez.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]