Agira
Agira Aggira | |
---|---|
Italiako udalerria | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Italia |
Eskualdea | Sizilia |
Free municipal consortium | Free Municipal Consortium of Enna |
Jatorrizko izena | Aggira |
Posta kodea | 94011 |
ISTAT kodea | 086001 |
Herriburua | Agira |
Geografia | |
Koordenatuak | 37°39′00″N 14°31′00″E / 37.65°N 14.5167°E |
Azalera | 164,08 km² |
Altuera | 650 m |
Mugakideak | Assoro, Catenanuova, Enna, Nissoria, Regalbuto, Gagliano Castelferrato, Ramacca, Castel di Iudica eta Nicosia |
Demografia | |
Biztanleria | 7.671 (2023ko urtarrilaren 1a) −551 (2018) |
Dentsitatea | 47 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Telefono aurrizkia | 0935 |
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 |
Hiri senidetuak | Żebbuġ |
Katastro kodea | A070 |
Sailkapen sismikoa | 2 (Ertaina) |
Matrikula | EN |
comune.agira.en.it |
Agira Italiako udalerri bat da. Ennako probintzian kokatuta dago, Sizilia eskualdean. 7.671 biztanle ditu, 164,08 kilometro koadroko azaleran banatuta. Salso ibaiko haranaren erdian dago, Ennatik 35 kilometrora. San Filippo d'Argiriò deitu zen 1861 arte, San Filippo Agirakoaren omenez.
Mugakideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Agirak honako udalerri hauekin egiten du muga:
Assoro
Catenanuova
Enna
Nissoria
Regalbuto
Gagliano Castelferrato
Ramacca
Castel di Iudica
Nicosia
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Agira Agrigentotik 141 kilometrora dago, 69 Caltanissetatik, 66 Cataniatik, 162 Messinatik, 184 Palermotik, 144 Ragusatik, 124 Sirakusatik eta 291 Trapanitik. Pozzillo izeneko laku artifiziala, eukaliptoz baso batez inguraturik dagoena, txori askoren habitata da, hauetariko asko migratzaileak dira. Beste erreserba bat -the Riserva di Piano della Corte- Erei mendietan sortu dute, eta Vallone di Piano della Corteko baso mediterraneoko beste erreserba bat izateko prestatzen ari da. Inguruetan, erreka sulfurosoak daude.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaurko Agiran, antzinako sikuloen hiri bat zegoen[1] Agyrion izenekoa (Antzinako greziera: Ἀγύριον - Agyrion), edo Agyrium. Tiranoek gobernatu zuten, Siziliaren erdian ezagunena eta indartsuena Agiris izan zen. Tirano hau Dionisio Zaharraren garaikidea zen eta arrakastaz, Magonek[2] gidatutako kartagotarraei eutsi zien, K.a. 392an, kartagotarrak Agira eskualdea inbaditu zuenean. Greziarrek ez zuten Agira kolonizatu korintoar jeneralak, Timoleonek, azken tiranoa (Apoloniades) egotzi arte, K.a 339an. Harrez geroztik, Sirakusaren jabegoa izan zen[3]. Diodoro Sikulo agiratarraren arabera,[4] Timoleonek 10.000 greziar ezarri zituen Agiran eta eraiki ederrak egin[5], baina ez daude haien aztarnarik hiri modernoa zaharraren gainean sortu delako[6]. Beranduago, Fintias Agrigentokoak kontrolatu zuen Agira baina laster aske izan zen. Zenbait urtefen ondoren, eta Hieron II.arekin aliatzean, Agirak Ameselumeraren lurralde erdia lortu zuen[7]. Diodoro Sikuloren ustez, Herakles fundatu zuen Iolaoren eta Gerionen temenosak baita ondoko lakua ere. K.a. V. mendearen erdian, Agira izan zen lehenengo hiri siziliarra greziar estiloko brontzezko txanponak egitean. Erromatarrek Agirium deitu zioten, eta Zizeronen ustez, hiria aberatsa zen, 250 nekazarik zerealak landatzen zihardutelako, baina pretorren zergak direla eta, langileen kopurua 80ra jaitsi zen[8]. Pliniok zioenez, hiria zergaduna zen[9]. 1063. urtean, normandoek, Roger I.a Siziliakoa konteak zuzenduta, hiria hartu zuten sarrazenoak garaitu ostean Salso ibaiaren ondoan. Muhammad al-Idrisik Shanta Fīlibb deitzen zuen hiria (arabieraz: شنت فيلب ). Urteen zehar, Agira, atzerriko zenbait etxeen pean egon zen, hala nola, Hohenstaufen, Anjou eta Aragoi, 1400ean, Siziliako jabego bilakatu zen arte. Espaniar eta juduen eragina arkitekturan islatzen da, nabarmentzekoa da Agirako sinagoga.
Monumentuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Agirak zenbait eliz eder ditu, gehienak artelan askorekin. Hauen artean: Chiesa Madre eta Santa Margarita normandar estilokoak. Azken hau XIII. mendekoa, elizbarrutiko handiena da, 13 aldare izanik. Aipagarriak diren beste batzuen artean honako hauek daude: San Filippo, San Antonio Paduakoa eta San Antonio Abate Arabe-bizantiar gaztelua eraikin militarra zen, beranduago Hohenstaufenek berreraiki zutena. Horretako bi dorrek oraindik zutik diraute.
Agirako arona
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Europako aronik antzinena, Nicolo Bucariasiren arabera, Agiran dago[10], gaur San Salvatore elizaren barruan integraturik, baina aurretiaz, Santa Croce kaleko sinagogako elementu bat zen, Agirako arabiar auzoan. Juduak egotziak izan ondoren, Santa Croceren oratorioa bilakatu zen. Joan zen mendeko azken urterarte, uste zen atari baten zati bat zela, baina 1996an, Siziliako Teologiako Fakultatearen aldizkarian[11] Benedetto Rocco[12] aronaren inskripzioa deszifratu zuen Jakobaren etxea, etorri, argirantz gabiltza. Juduek esan zuten 1454. urtean egin zela. Orduan argi zegoen atari bat izan beharrean, aldare bat zela[13].
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Agira nekazari-gunea da. Ekoiztutako produktuak arbendolak, zerealak, olibak eta mahatsak dira. Bazkaleku handiek ahalbideratzen dute behiak, ardiak eta zaldiak haztea.
Garraioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiriko hegoaldean, tren geltoki bat dago.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ The Princeton Encyclopædia of Classical Sites-ek bakarrik dio Agira antzinako hiria zela, baina haren jatorria ez dago jakiterik.
- ↑ DIODORO SIKULO: XIV, 95.; XIV,96
- ↑ DIODORO SIKULO: XVI,82.
- ↑ DIODORO SIKULO: I, 4, 4.
- ↑ DIODORO SIKULO: IV, 24; XVI, 83.
- ↑ Jabari publikoko informazioa: CHILSOLM, Hugh (1911): Agira. Encyclopædia Britannica. 1 (11. argitalena). Cambridge University Press. 376. or.
- ↑ DIODORO SIKULO: XXII, 13.
- ↑ ZIZERON: in Verrem III, 27-31; III, 51-52.
- ↑ PLINIO ZAHARRA: III, 91.
- ↑ KALÒS: Arte in Sicilia (Anno XIII, 2. zb. 2001eko apirila-ekaina.
- ↑ Ho Theologos 1 (1996) 129-138 or.
- ↑ Agira e i suoi Santi, ed. CPR, Palermo 2009, 206 -225/227-378 or.
- ↑ Agira: monografia sulla storia della città, ed. Palermo 01-08-1980, 35/36 or.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Web ofiziala: http://www.agira.org/
- Agira (Sizilia zehaztasunez) http://sicilia.indettaglio.it/eng/comuni/en/agira/agira.html
- Agira. Enciclopedia Italiana
- Agirako galeria fotografikoa: http://webshots.com/todays
- Richard Stillwell, ed. Princeton Encyclopædia of Classical Sites, 1976: "Agyrion (Agira), Sicily"
- History of Agira: https://web.archive.org/web/20110708123216/http://www.cassatella.com/en/agira.html
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Agira |