Afrika iparraldeko espainiar subiranotasuneko lurrak
Subiranotasuneko lurrak | |||
---|---|---|---|
Plazas de soberanía | |||
Geografia | |||
Hiriburua | , parametroa ez da «latitude,longitude» baliozkoa | ||
Kontinentea | Afrika | ||
Administrazioa | |||
Administrazioa | Defentsa Ministerioa | ||
Demografia | |||
Bestelako informazioa |
Afrika iparraldeko espainiar subiranotasuneko lurrak edo, gaztelaniaz, plazas de soberanía, Espainiak Ipar Afrikan dituen lurraldeak dira. Marokok lurraldeok aldarrikatzen ditu, Maroko Handia kontzeptuaren barnean.
Lurrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Politikoki bi multzotan banatzen dira: plazas mayores (euskaraz: "gune nagusiak") eta plazas menores (euskaraz: "gune txikiak"). Gune nagusiak bi dira: Ceuta eta Melilla. Espainiak hiri biak izendatzeko jadanik ez du plaza de soberanía izena erabiltzen, 1995etik aurrera autonomia hiriak direlako.
Gune txikiak, berriz, hiru uhartetxo dira. Guztiak Espainiako Armadaren kanpamenduak dira, Espainiako Gobernuak berak zuzenki administratuak. Hona hemen hirurak:
Beste alde batetik, Perrexil uhartea, 2002an Espainiaren eta Marokoren arteko gatazka armatua izan zuen uhartetxoa, berriki espainiar subiranotasuneko lurtzat hartu da, baina historikoki ez da inoiz horrela deitu, eta juridikoki egun "ez-inoren lurra" da.
Azkenik, Alboran uhartea eta gertuko Nubes uhartea, Afrikan badaude ere, Marokok ez ditu inoiz aldarrikatu.