Adolfo Suárez
Adolfo Suárez González (Cebreros, Ávila, Espainia, 1932ko irailaren 25a - Madril, Espainia, 2014ko martxoaren 23a) politikaria izan zen, 1976tik 1981era Espainiako gobernuburua.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zuzenbidea ikasi zuen Salamancako Unibertsitatean eta 50eko, 60ko eta 70eko hamarkadetan, hainbat kargu garrantzitsu izan zituen frankismoaren barnean. Besteak beste, gobernadore zibil eta Movimiento Nacionalaren idazkariorde eta idazkaria (1975) izan zen.
1976ko uztailean, Franco hil ondorengo lehen gobernuan Carlos Arias Navarrok presidente kargua utzi zuenean, Joan Karlos I.ak Suárez izendatu zuen gobernuburu, Espainia demokraziarantz bidera zezan[1]. Urte hartan bertan onartu zen Suárezek bultzatutako Politika Erreformarako Legea.
1977ko hauteskundeetan UCDk, bere alderdiak, gehiengoa lortu zuen, eta hurrengo urtean Konstituzioa onartu zen. 1979ko hauteskundeak ere irabazi zituen, baina legegintzaldi horretan oztopo ugari izan zituen. Azkenik, 1981ean dimisioa eman eta Leopoldo Calvo Sotelok hartu zuen lehendakaritza.
1982an CDS alderdia sortu eta harekin aurkeztu zen 1982, 1986 eta 1989ko hauteskundeetara. 1991n politika guztiz utzi zuen.
1993az geroztik Alzheimer gaixotasuna pairatu zuen.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014-03-22 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Trantsizioa eta Demokrazia Euskaraz.net
- ↑ Edurne MARTINEZ: Adolfo Suárez, once años en el olvido Diariovasco.com
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Adolfo Suárez |
Espainiako gobernuburuak | ||
---|---|---|
Alejandro Lerroux (1933-1935) ·
Joaquín Chapaprieta (1935) ·
Manuel Portela (1935-1936) ·
Manuel Azaña (1936) ·
Santiago Casares Quiroga (1936) ·
Diego Martínez Barrio (1936) ·
José Giral (1936-1937) ·
Francisco Largo Caballero (1937) ·
Juan Negrín (1937-1939) ·
Francisco Franco (1939-1973) ·
Luis Carrero Blanco (1973) ·
Carlos Arias Navarro (1973-1976) ·
Adolfo Suárez (1976-1981) ·
Leopoldo Calvo-Sotelo (1981-1982) ·
Felipe González (1982-1996) ·
José María Aznar (1996-2004) ·
José Luis Rodríguez Zapatero (2004-2011) ·
Mariano Rajoy (2011- 2018) |
- 1932ko jaiotzak
- 2014ko heriotzak
- Ávila probintziako jendea
- Espainiako Trantsizio Demokratikoa
- Espainiako gobernuburuak
- Zentro Demokratikoaren Batasuneko politikariak
- Salamancako Unibertsitateko ikasleak
- Gobernadore zibilak
- Elkartasunaren Asturiasko Printzesa saridunak
- Espainiako diputatuak I. legegintzaldian
- Espainiako diputatuak II. legegintzaldian
- Espainiako diputatuak III. legegintzaldian
- Espainiako diputatuak IV. legegintzaldian
- Opus Deiko kideak
- Espainiako abokatuak
- Espainiako handikiak
- Madrilgo Complutense Unibertsitateko ikasleak
- Madrilen hildakoak