Abgar V.a Edesakoa
Abgar V.a Edesakoa | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | K.a. I. mendea | ||
Herrialdea | Osroene | ||
Heriotza | 50 ( urte) | ||
Hobiratze lekua | church of Apgar (en) | ||
Familia | |||
Aita | Ma'nu Saphul | ||
Ezkontidea(k) | Helena of Adiabene (en) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Leinua | Abgar de Edessa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | agintaria eta monarka |
Abgar V.a Edesakoa (arabieraz: أبجر الخامس أوكاما, ʾAḇgar al-kḤəmiš ʾUkkāmā,asirieraz: ܐܒܓܪ ܚܡܝܫܝܐ ܐܘܟܡܐ, ʾAḇgar Ḥəmišāyā ʾUkkāmā, armenieraz: Աբգար Ե Եդեսացի, translit.: Abgar Hingerord Yedesatsi, antzinako grezieraz: Ἄβγαρος, Abgaros; K. a. 4-7 13-50 arte), bere hiriburua Edesan izan zuen Osroeneko benetako gobernari bat izan zen.
Abgar erregearen elezaharra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mitologia kristauan, Edesako Abgar erregearen istorioa, ikono miraritsu bati buruzko ipuin goiztiar bat da, ohitura ikonoklastak, irudi oro gutxiesten zituen eskualdearen erdian ezarria, baina, ikono honen elezaharrak, irudiak legitimatu egiten zituen, zuzenean Jesusekin lotzen baitzuen.
Elezaharrak dioenez, Edesako errege zen Abgarok, gaixotasun sendaezin bat zuen, eta Jesusen botere eta mirarien ospearen berri izan zuen, eta honi idaztea erabaki zuen, honen jainkotasuna onartuz, bere laguntza eskatuz, eta bere etxean bertan ostatu emanez. Tradizioaren arabera, Jesusek, gonbiteari ezezkoa eman zion, baina, bere igokundearen ondoren, bere boterea zuen bere ikasleetako bat bidaliko ziola aginduz.
Eusebio Zesareakoa gotzainak, IV. mendeko historialaria zena, tradizio bat erregistratzen du bere Historia Eclesiástica I, xiii 325 inguruan, Abgar eta Jesusen arteko gutunei buruzkoa. Eusebio, siriakoz idatzitako jatorrizko gutunak, Edesako artxibategietan gordeak izan zirela erabat konbentzitua zegoen. Eusebiok, dagokionean, Adayk edo 72 apostoluetako batek, Tadeo Edesakoa izenekoa, Tomas Apostoluak bidali zuen 29an. Eusebiok, bi gutunak kopiatzen ditu bere istorioaren testuan.
Gutunak, Abgarok Jesusi bidalitakoa eta azken honek lehenari emandako erantzuna izan ziren. Beranduago, elezaharra zabalduz joan zen eta oraindik bizirik zegoela margotutako Jesusen erretratu bat aipatzen da. Erretratu hau, ustez, gorteko artxibaria zen Hananek margotua Jesus bisitatu zuenean, lehen aldiz, IV. mendearen erdialdekoa den "Adayren doktrina" deitzen den siriakozko testuan aipatzen da (Addaei edo Addaeus, Thaddaeus edo Thaddeus izenaren aldaera bat da). Hemen, Jesusek, bere erantzuna, hitz eginez esan zuela aipatzen da, eta ez idatziz, eta, hau, 32an gertatu zela. Adayren irakaskuntza hau, Jesus oraindik bizi zela margotutako honen irudi baten lekukotzarik goiztiarrena ere bada, Abgar V.a erregeak gurtua bere jauregietako batean. Elezaharraren bertsio greziarrak, "Tadeoren Aktak" deritzenetan daude.