ARTPOP
ARTPOP | ||||
---|---|---|---|---|
Lady Gaga taldearen | ||||
Argitaratze data | 2013ko azaroaren 6a | |||
Musika mota | EDM synth-pop | |||
Iraupena | 59:04 | |||
Hizkuntza | Ingelesa | |||
Diskoetxea | Interscope Records Streamline Records | |||
Lady Gaga taldearen kronologia | ||||
|
ARTPOP Lady Gaga abeslari eta musika-ekoizle estatubatuarraren hirugarren estudio-albuma da, Japonian 2013ko azaroaren 6an kaleratutakoa da, mundu mailan hilabete bereko 11ean kaleratu zen bezala, Interscope Recordsen zigilupean.[1][2][3] Gagak albumeko abesti guztiak konposatu eta ekoiztu zituen, besteak beste eta abestiaren arabera, DJ White Shadow, Zedd eta Madeon disko-ekoizleen laguntzarekin; gainera, The Fame eta Born This Way albumek ez bezala, RedOne-k soilik aportazio minimo bat eduki zuen.[4] David Guetta, will.i.am, T.I., R. Kelly, Twista eta Too $hort-en laguntza gehigarria eduki zuen ere, zenbait abestiren letra idaztean.[5] Soinuari dagokionez, albumak dance eta popa ukitzen ditu, bestelako musika-generoen influentzia nabariak baditu ere: rocka, new wavea, dubstepa, funka, R&Ba eta hauen azpigeneroak.[4][6][7] Bestalde, abesti-letrei dagokienez, abestiak gai anitz jorratzen dituzte; hala nola, maitasuna, droga-gehiegikeria, sexualitatea, feminismoa, artea eta ospea, bai eta astrologia eta Greziako zein Erromako mitologia klasikoak.[7][8][9][10] Lady Gagaren hitzetan, ARTPOP "Born This Wayren ospakizuna" da.[11]
Metacriticen arabera, orokorrean kritika positiboak eskuratu zituen albumak, ehunetik 61eko nota lortuz;[12] bestalde, AnyDecentMusic? web-orriak hamarretik 6.0ko batez besteko nota duela adierazten du.[13] Zenbait kritikok ARTPOPeko zenbait abesti goraipatu zituzten; hala nola, "G.U.Y.", "Do What U Want" eta "Gypsy", bestelako abesti jakinenganako oniritzi-ez orokor bat agertu zen bezala (bereziki "Donatella" eta "Jewels n' Drugs" abestien inguruan).[10][14][15][16] Era berean, aipagarriak dira Gagaren bestelako diskekiko parekotasun-momentuak.[17][18]
Bestalde, ARTPOPek jazoera ona jaso zuen, zenbait herrialdetan asteko diskarik salduena bilakatuz: Austria,[19] AEB,[20] Erresuma Batua[21] eta Japonia,[22] besteak beste. Espainian eta Frantzian,[23][24] Txina,[25] Italia eta Alemaniarekin batera,[26] bai eta beste hainbat herrialdeekin batera (totalera, hogeita bi herrialde) asteko zerrendako lehen hamar postuetako batetara ailegatu zen, gainera. Albumak eskuratutako salmenten bidez, zenbait herrialdetan urre- eta platino-diskak eskuratu zituen: Kanada,[27] AEB,[28] Mexiko eta Suedia.[29][30] IFPIaren arabera, 2013. urtean eta mundu mailan, diskaren 2.3 milioi kopia saldu ziren, beste 200,000 saldu ziren bezala 2014ko lehen sei hilabeteetan zehar, 2.5 milioiko diska-salmenta total edukitzera ailegatuz.[31] Hala ere, Lady Gagaren bestelako diskekiko salmenta-jeitsiera nabarmena suposatu izanak, ARTPOPek nolabaiteko eztabaida sortu zuen komunikabideetan eta abeslariaren jarraitzaileen artean, albuma arrakastatsu edo porrot modura kalifikatzeko inguruan.[32][33][34][35]
Albumaren promozio modura hiru single kaleratu ziren ("Applause", "Do What U Want" eta "G.U.Y.") eta bi promozio-single ("Venus" eta "Dope"). Aipatutako bost singleetatik jazoera positiboa izan zuten salmentei dagokienez, herrialde askotan urre- eta platino-diskak eskuratuz eta herrialdeetako salmenta-zerrendeetako posizio goreneetan kokatuz.[27][30][36][37] Bestalde, "G.U.Y.", "Venus" eta "Dope" singleek ez zuten hainbesteko jazoera positiborik jaso, zenbait zerrendatan kokatzea lortu zutela aipagarri bada ere.[38][39][40][41] Mundu mailan ARTPOP promozionatzeko artRAVE: The ARTPOP Ball Tour izeneko birari ekin zion ere, Asiako, Europako, Ipar Amerikako eta Ozeaniako hiri ugari bisitatu zituena.[42][43][44][45] Kontzertu-birak 80 milioi dolar baino gehiago eta, orokorrean, kritika positiboak jaso zituen.[46][47][48][49][50] Horrenbestez, 2014ko zortzigarren birarik arrakastatsuena bilakatu zuen artRAVEa, bigarrena soilik emakumeak diren solistak kontuan harturik.[51] Beste hainbat promozio-programetan parte hartu zuen,[52][53][54] bai eta bere lehen erresidentziari hasiera eman zion, New Yorkeko hirian: Lady Gaga Live at Roseland Ballroom.[55][56][57][58]
ARTPOPek Gagaren aurreko albumek baino sari eta sari-nominazio gutxiago eskuratu arren, albumak zein bere singleek hainbat sari eskuratu zituzten. Billboard eta Metacritic web-orrietako irakurleek "2013ko albumik onena" modura izendatu zuten,[59][60] PopJustice eta Digital Spy on line-aldizkariek "2013ko album onenetarikoen" artean kokatu zuten bezala.[61][62] 2012an Born This Wayrekin gertatu bezala, ARTPOPek Japan Gold Disc Awardsa irabazi zuen 2014an, "nazioarteko album onenaren" kategorian.[63] Era berean, "Applausek" Japoniako VMA Sarietan "pop-bideo onena" kategoria irabazi zuen, bai eta VEVO eta ASCAPeko beste hainbat sari.[64][65] Halere, esan beharrekoa da ARTPOP AMA Sarietara, Grammy Sarietara zein VMA Sarietara nominaturik egon ez zen Lady Gagaren lehen albuma dela.[66][67][68][69] Aipatutakoaren ondorioz, Robert Christgau musika-kritikoak "2013ko albumik gutxietsien" modura definitu zuen ARTPOP.[70]
Abesti-zerrenda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zenb. | Izenburua | Idazlea(k) | Iraupena |
---|---|---|---|
1. | "Aura" | Lady Gaga, Zedd, Erez Aizen eta Amit Duvdevani | 3:56 |
2. | "Venus" | Lady Gaga, DJ White Shadow, Madeon, Nick Monson, Sun Ra eta Dino Zisis | 3:54 |
3. | "G.U.Y." | Lady Gaga eta Zedd | 3:53 |
4. | "Sexxx Dreams" | Lady Gaga, DJ White Shadow, DJ Snake eta Martin Bresso | 3:35 |
5. | "Jewels n' Drugs" | Lady Gaga, DJ White Shadow, Too Short, Nick Monson, Twista, Dino Zisis eta T.I. | 3:48 |
6. | "Manicure" | Lady Gaga, DJ White Shadow, Nick Monson eta Dino Zisis | 3:20 |
7. | "Do What U Want" | Lady Gaga, DJ White Shadow, R. Kelly, DJ Snake eta Martin Bresso | 3:47 |
8. | "ARTPOP" | Lady Gaga, DJ White Shadow, Nick Monson eta Dino Zisis | 4:08 |
9. | "Swine" | Lady Gaga, DJ White Shadow, Nick Monson eta Dino Zisis | 4:29 |
10. | "Donatella" | Lady Gaga eta Zedd | 4:25 |
11. | "Fashion!" | Lady Gaga, David Guetta, DJ White Shadow, will.i.am eta Giorgio Tuinfort | 4:00 |
12. | "Mary Jane Holland" | Lady Gaga y Madeon | 4:38 |
13. | "Dope" | Lady Gaga, DJ White Shadow, Nick Monson eta Dino Zisis | 3:42 |
14. | "Gypsy" | Lady Gaga, DJ White Shadow, RedOne eta Madeon | 4:09 |
15. | "Applause" | Lady Gaga, DJ White Shadow, DJ Snake, Julien Arias, Martin Bresso, Nicolas Mercier, Nick Monson eta Dino Zisis | 3:32 |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Japonieraz) «莫大な数の曲。 広告は一切ありません。» Apple Music (Noiz kontsultatua: 2020-08-18).
- ↑ (Ingelesez) Kaufman, Gil. «Lady Gaga Announces ARTPOP Release Date, New Single» MTV News (Noiz kontsultatua: 2020-08-18).
- ↑ (Ingelesez) Corner, Lewis. (2012-07-27). «Lady GaGa confirms new album for 2013» Digital Spy (Noiz kontsultatua: 2020-08-18).
- ↑ a b Artpop - Lady Gaga | Songs, Reviews, Credits | AllMusic. (Noiz kontsultatua: 2020-08-18).
- ↑ (Ingelesez) «Digital Booklet - ARTPOP (Clean)» Issuu (Noiz kontsultatua: 2020-08-18).
- ↑ (Ingelesez) November 3, Amy SciarrettoPublished:; 2013. «Lady Gaga, 'Dope' - Song Review» PopCrush (Noiz kontsultatua: 2020-08-18).
- ↑ a b «Lady Gaga, 'ARTPOP': Track-By-Track Review» Billboard 2013-11-05 (Noiz kontsultatua: 2020-08-18).
- ↑ (Ingelesez) November 11, Amy SciarrettoPublished:; 2013. «Lady Gaga, 'ARTPOP' - Album Review» PopCrush (Noiz kontsultatua: 2020-08-18).
- ↑ «WebCite query result» www.webcitation.org (Noiz kontsultatua: 2020-08-18).
- ↑ a b (Ingelesez) Ganz, Caryn; Ganz, Caryn. (2013-11-13). «Artpop» Rolling Stone (Noiz kontsultatua: 2020-08-18).
- ↑ «Lady GaGa: 'ARTPOP Is A Celebration of 'Born This Way' - That Grape Juice» thatgrapejuice.net (Noiz kontsultatua: 2020-08-18).
- ↑ (Ingelesez) ARTPOP by Lady Gaga. (Noiz kontsultatua: 2020-08-19).
- ↑ «ARTPOP by Lady Gaga reviews | Any Decent Music» www.anydecentmusic.com (Noiz kontsultatua: 2020-08-19).
- ↑ «Lady Gaga 'ARTPOP' Review: Great Music, Shame About The Lyrics» www.huffingtonpost.co.uk (Noiz kontsultatua: 2020-08-19).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ «Lyrically, it's all about Gaga: Think sex, power and fame» www.webcitation.org (Noiz kontsultatua: 2020-08-19).
- ↑ (Ingelesez) Cinquemani, Sal. Review: Lady Gaga, Artpop. (Noiz kontsultatua: 2020-08-19).
- ↑ «Album review: Lady Gaga paints an electronic listening experience with ARTPOP - Yahoo Celebrity UK» web.archive.org 2015-06-11 (Noiz kontsultatua: 2020-08-19).
- ↑ (Ingelesez) «Lady Gaga: Artpop» PopMatters 2013-11-11 (Noiz kontsultatua: 2020-08-19).
- ↑ «Austria Top 40 - Alben Top 75 22.11.2013 - austriancharts.at» austriancharts.at (Noiz kontsultatua: 2020-08-19).
- ↑ «Lady Gaga Scores Second No. 1 Album With 'ARTPOP'» Billboard 2013-11-20 (Noiz kontsultatua: 2020-08-19).
- ↑ (Ingelesez) «Official Albums Chart Top 100 | Official Charts Company» www.officialcharts.com (Noiz kontsultatua: 2020-08-19).
- ↑ «CDアルバム 週間ランキング-ORICON STYLE ランキング» archive.is 2013-11-14 (Noiz kontsultatua: 2020-08-19).
- ↑ «spanishcharts.com - Lady Gaga - Artpop» spanishcharts.com (Noiz kontsultatua: 2020-08-19).
- ↑ «lescharts.com - Lady Gaga - Artpop» lescharts.com (Noiz kontsultatua: 2020-08-19).
- ↑ «综合榜 | Sino-Chart 信诺榜» archive.is 2014-01-27 (Noiz kontsultatua: 2020-08-19).
- ↑ «FIMI - Federazione Industria Musicale Italiana - Classifiche» archive.is 2013-11-21 (Noiz kontsultatua: 2020-08-19).
- ↑ a b (Ingelesez) «Gold/Platinum» Music Canada (Noiz kontsultatua: 2020-08-19).
- ↑ (Ingelesez) «Gold & Platinum» RIAA (Noiz kontsultatua: 2020-08-19).
- ↑ «AMPROFON» amprofon.com.mx (Noiz kontsultatua: 2020-08-19).
- ↑ a b «Sverigetopplistan» www.sverigetopplistan.se (Noiz kontsultatua: 2020-08-19).
- ↑ https://www.vivendi.com/wp-content/uploads/2014/02/20140225_Rapport_financier_et_Etats_financiers_consolides_audites_de_l-exercice_2013.pdf
- ↑ (Ingelesez) «ARTFLOP: Why Lady Gaga feels 'betrayed' over album release» The Week UK (Noiz kontsultatua: 2020-08-19).
- ↑ (Ingelesez) «ARTFLOP: 5 Reasons Why Gaga’s Latest Album Campaign Is Failing» yahoo.com (Noiz kontsultatua: 2020-08-19).
- ↑ (Ingelesez) Molanphy, Chris. «Did Lady Gaga's ARTPOP Actually Flop?» Pitchfork (Noiz kontsultatua: 2020-08-19).
- ↑ (Ingelesez) Kaufman, Gil. «Here's Why You Shouldn't Judge Lady Gaga On ARTPOP Sales Alone» MTV News (Noiz kontsultatua: 2020-08-19).
- ↑ «Lady Gaga» Billboard (Noiz kontsultatua: 2020-08-19).
- ↑ «Lady Gaga» Billboard (Noiz kontsultatua: 2020-08-19).
- ↑ «lescharts.com - Lady Gaga - G.U.Y.» lescharts.com (Noiz kontsultatua: 2020-08-19).
- ↑ Hung, Steffen. «Lady Gaga - Venus» austriancharts.at (Noiz kontsultatua: 2020-08-19).
- ↑ «Lorde's 'Royals' Leads Hot 100, Lady Gaga's 'Dope' Debuts At No. 8» Billboard 2013-11-13 (Noiz kontsultatua: 2020-08-19).
- ↑ «Denmark Singles Top 40 (November 8, 2013) - Music Charts» acharts.co (Noiz kontsultatua: 2020-08-19).
- ↑ «Lady Gaga Unveils ARTPOP Ball North American Tour» Billboard 2013-12-03 (Noiz kontsultatua: 2020-08-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Lady Gaga rompe Barcelona con su espectacular artRAVE: The ARTPOP Ball Tour» Blasting News 2014-11-12 (Noiz kontsultatua: 2020-08-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) País, El. (2014-01-29). «Lady Gaga actuará en Barcelona» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-08-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) Lady Gaga anuncia su gira europea "ArtRAVE: THE ARTPOP BALL" para otoño de 2014 -. 2014-01-29 (Noiz kontsultatua: 2020-08-19).
- ↑ «Current Boxscore | Billboard» archive.is 2014-06-18 (Noiz kontsultatua: 2020-08-19).
- ↑ «Current Boxscore | Billboard» archive.is 2014-10-08 (Noiz kontsultatua: 2020-08-19).
- ↑ «Current Boxscore | Billboard» archive.is 2014-11-20 (Noiz kontsultatua: 2020-08-19).
- ↑ «Current Boxscore | Billboard» archive.is 2014-12-03 (Noiz kontsultatua: 2020-08-19).
- ↑ «Is Lady Gaga's Tour Flopping? Live Nation Slams 'Ridiculous' Reports» Billboard 2014-03-06 (Noiz kontsultatua: 2020-08-19).
- ↑ (Ingelesez) McIntyre, Hugh. «These Were The 10 Highest-Grossing Tours Of 2014» Forbes (Noiz kontsultatua: 2020-08-19).
- ↑ (Ingelesez) «Lady Gaga opens iTunes festival» BBC News 2013-09-02 (Noiz kontsultatua: 2020-08-19).
- ↑ (Ingelesez) Jervis, Rick. «Lady Gaga brings fake puke, musical talent to SXSW show» USA TODAY (Noiz kontsultatua: 2020-08-19).
- ↑ (Japonieraz) «レディー・ガガは大成功した今も、なぜ奇抜な格好をし続けるのか?» Real Sound|リアルサウンド (Noiz kontsultatua: 2020-08-19).
- ↑ «Lady Gaga Kicks Off NYC Roseland Residency With Electrifying Birthday Performance» Billboard 2014-03-29 (Noiz kontsultatua: 2020-08-19).
- ↑ (Ingelesez) Sandy Kenyon. (Invalid dateZ). «End of an Era for Roseland Ballroom» ABC7 New York (Noiz kontsultatua: 2020-08-19).
- ↑ (Ingelesez) Ganz, Caryn; Ganz, Caryn. (2014-04-08). «Lady Gaga Wraps NYC Run With Artbang» Rolling Stone (Noiz kontsultatua: 2020-08-19).
- ↑ (Ingelesez) Keirans, Maeve. «Lady Gaga Brings A Rose-Themed Wardrobe To Roseland Ballroom» MTV News (Noiz kontsultatua: 2020-08-19).
- ↑ «Lady Gaga Rules Billboard.com's Readers Poll 2013» Billboard 2013-12-19 (Noiz kontsultatua: 2020-08-19).
- ↑ (Ingelesez) «Metacritic Users Pick the Best of 2013» Metacritic (Noiz kontsultatua: 2020-08-19).
- ↑ (Ingelesez) «The Top 33 Albums Of 2013 • Page 3 of 3 • Popjustice» Popjustice 2013-12-30 (Noiz kontsultatua: 2020-08-19).
- ↑ (Ingelesez) Copsey, Robert; Corner, Lewis. (2013-12-16). «Digital Spy's top albums of 2013 (30-16)» Digital Spy (Noiz kontsultatua: 2020-08-19).
- ↑ (Japonieraz) «第28回日本ゴールドディスク大賞» 日本ゴールドディスク大賞 (Noiz kontsultatua: 2020-08-19).
- ↑ «Winners | MTV VMAJ 2014» archive.is 2014-08-15 (Noiz kontsultatua: 2020-08-19).
- ↑ «https://twitter.com/vevo/status/396372661191720960» Twitter (Noiz kontsultatua: 2020-08-19).
- ↑ Darmon, Aynslee. (2019-11-11). «Lady Gaga Just Playfully Shaded Her ‘Artpop’ Album» ET Canada (Noiz kontsultatua: 2020-08-19).
- ↑ (Ingelesez) Staff, Kate Tinney | Senior. (2019-11-20). «‘ARTPOP’: The forgotten Lady Gaga album» The Daily Californian (Noiz kontsultatua: 2020-08-19).
- ↑ (Ingelesez) «Grammy Mistakes: No Gaga ARTPOP, Aretha, Bruce, JHUD, Mariah — and Haim Was a New Artist Last Year» Showbiz411 2014-12-05 (Noiz kontsultatua: 2020-08-19).
- ↑ (Ingelesez) «Grammy Awards Nominees: 10 Biggest Snubs and Surprises - From Bruno Mars to Lady Gaga» TheWrap 2013-12-07 (Noiz kontsultatua: 2020-08-19).
- ↑ «The Consensus Has Consequences» The Barnes & Noble Review 2014-01-24 (Noiz kontsultatua: 2020-08-19).