1949ko Italiako GiroaItzuli Handi honen 32. edizioa izan zen. 1949komaiatzak 21 eta ekainak 12 artean ospatu zen, 4088 kilometroko ibilbidea eginez 19 etapatan banatuta, garaileak batez beste 32,566 kilometro orduko abiaduran bete zituenak. Urte askoan lehen aldiz, lasterketaren hasiera eta helmuga ez ziren toki berean izan, aurreko edizio askotan ohikoa izan zen Milanen hasi eta amaitzea aldatuz. Edizio honetan, Palermon hasi eta Monzan amaitu zen.
102 txirrindularik hasi zuten proba eta 65ek amaitu zuten.
Fausto Coppik Giroko bere hirugarren garaipena lasterketako hamazazpigarren etapan oinarritu zuen, non etapaka epiko bat egin zuen 1800 metrotik gorako altuerako bost mendaterekin (Col d'Izoard eta Col de la Madeleine ezagunak horien artean), etapa honetan bakarrean 192 kilometro egin zituelarik. Pinerolon amaitu zen etapa honen amaieran, Coppik Giroa erabakita utzi zuen. Egun hartan, Gino Bartalik etapan bigarren amaitu zuena, ia hamabi minutu galdu zituen. Gainontzeko txirrindulariak Coppigandik hemeretzi minutu beranduago iristen hasi ziren.
Beranduago, urte horretan bertan, lehen aldiz parte hartu zuen Frantziako Tourrean, bere lehen garaipena lortuz Itzuli Handi honetan, eta, hala, Giro-Tour bikotea urte berean lortu zuen lehen txirrindularia bihurtuz.