1941 (filma)
1941, 1979ko Steven Spielberg estatubatuar zinema zuzendariaren komedia filma bat da. Bertan, Dan Aykroyd, Ned Beatty, John Belushi, Lorraine Gary, Murray Hamilton, Christopher Lee, Toshirō Mifune, Tim Matheson, Nancy Allen, Warren Oates, Robert Stack eta Treat Williams aktoreek antzeztu zuten.
Bigarren Mundu Gerran girotua dago eta 1941ko abenduan jazotako Pearl Harboreko erasoaren ondoren Los Angeles hiri inguruan hedatu zen izua deskribatzen da.
Estreinatu eta berehala filmak ez zuen Spielbergen beste filma batzuk izan zuten arrakasta komertzialik izan, halere denbora igaro hala eta etxerako bideo bertsio hedatuz joan zen einean filmak kultuzko maila izatera ailegatu zen.
1980ko Oscar Sarietarako hiru izendapen jaso zituen, nahiz eta azkenean bat bera ere ez irabazi izan: Efektu berezi onenen Oscar Saria (William A. Fraker, A.D. Flowers eta Gregory Jein), Argazkigintza onenaren Oscar Saria (Gregory Jein) eta Soinu onenaren Oscar Saria (Robert Knudson, Robert Glass, Don MacDougall eta Gene S. Cantamessa).
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1941eko eguberriak iristear daude eta AEBtako biztanleria jazo berri den Pearl Harboreko erasoaren ondoren hura bezalako japoniarren beste erasoaldi baten ikaraz dago. Estatubatuarren psikosia paranoia mailara heltzen da, batez ere herrialde hartako mendebaldeko kostaldean, eta oso bereziki Los Angeles hiria eta haren ingurumarietan, japoniar gudarostearen lurrartze erraldoi baten helmuga estrategiko bikaina izan litekeela uste baita. Era berean, sukar abertzale eta gudazaleak gizarte osoa kutsatu du, baina gazteek ongi pasatzeko duten gogoa etetea lortu gabe, estatubatuar indar armetuen goi agintari batzuen hainbat jokabide ergel edo arduragabeak ere ikusi ahalko direlarik.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Dan Aykroyd: Frank Tree sarjentua
- Ned Beatty: Ward Douglas
- John Belushi: "Buffalo" Bill Kelso kapitaina
- Lorraine Gary: Joan Douglas
- Murray Hamilton: Claude Crumn
- Christopher Lee: Wolfgang von Kleinschmidt kapitaina
- Toshirō Mifune: Akiro Mitamura komandantea
- Tim Matheson: Loomis Birkhead kapitaina
- Warren Oates: 'Madman' Maddox kolonela
- Robert Stack: Joseph W. Stilwell jenerala
- Treat Williams: Chuck 'Stretch' Sitarski kaporala
- Elisha Cook Jr.: Nagusia, Dexter
- Frank McRae: Ogden Johnson Jones soldadua
- Dianne Kay: Betty Douglas
- Nancy Allen: Donna Stratton
- Eddie Deezen: Herbie
- John Candy: Foley soldadua
- Mickey Rourke: Reese soldadua
- John Landis: Mizerany
- James Caan: Borrokatzen ari den soldadua
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1941 filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 1941 filmaren trailer edo iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- 1979ko filmak
- Steven Spielbergek zuzendutako filmak
- Robert Zemeckisek idatzitako filmak
- John Miliusek idatzitako filmak
- Dan Aykroydek antzeztutako filmak
- Ned Beattyk antzeztutako filmak
- John Belushik antzeztutako filmak
- Lorraine Garyk antzeztutako filmak
- Christopher Leek antzeztutako filmak
- Tim Mathesonek antzeztutako filmak
- Toshirō Mifunek antzeztutako filmak
- Warren Oatesek antzeztutako filmak
- Robert Stackek antzeztutako filmak
- Treat Williamsek antzeztutako filmak
- Nancy Allenek antzeztutako filmak
- John Candyk antzeztutako filmak
- Eddie Deezenek antzeztutako filmak
- Dianne Kayk antzeztutako filmak
- Bobby Di Ciccok antzeztutako filmak
- Perry Langek antzeztutako filmak
- Slim Pickensek antzeztutako filmak
- Lionel Standerrek antzeztutako filmak
- Elisha Cook Jr.ek antzeztutako filmak
- John Landisek antzeztutako filmak
- Wendie Jo Sperberrek antzeztutako filmak
- James Caanek antzeztutako filmak
- Murray Hamiltonek antzeztutako filmak
- Mickey Rourkek antzeztutako filmak
- Dub Taylorrek antzeztutako filmak
- Patti LuPonek antzeztutako filmak
- Penny Marshallek antzeztutako filmak
- Michael McKeanek antzeztutako filmak
- Samuel Fullerrek antzeztutako filmak
- Robert Houstonek antzeztutako filmak
- Dick Millerrek antzeztutako filmak
- Andy Tennantek antzeztutako filmak
- Audrey Landersek antzeztutako filmak
- Jerry Hardinek antzeztutako filmak
- Jack Thibeauk antzeztutako filmak
- Kerry Shermanek antzeztutako filmak
- Columbia Picturesek ekoitzitako filmak
- Universal Studiosek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Pazifikoko Gerrari buruzko filmak
- Umorezko filmak
- Eguberriei buruzko filmak
- Kalifornian girotutako filmak
- 1941ean girotutako filmak
- John Williamsen soinu bandadun filmak