Edukira joan

Éric Tabarly

Wikipedia, Entziklopedia askea
Éric Tabarly

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakÉric Marcel Guy Tabarly
JaiotzaNantes1931ko uztailaren 24a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaIrlandako itsasoa1998ko ekainaren 12a (66 urte)
Heriotza moduaistripuzko heriotza: itotzea
Familia
Ezkontidea(k)Jacqueline Tabarly (en) Itzuli
Seme-alabak
Haurrideak
Familia
Hezkuntza
HeziketaÉcole Navale (en) Itzuli
Q2974825 Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
JarduerakOfficer of the French Navy (en) Itzuli, estropadalaria eta itsasturia
Jasotako sariak
KidetzaAcadémie de Marine (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Adar militarraFrantziako Itsas Armada
Graduacapitaine de vaisseau (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakIndotxinako Gerra

IMDB: nm3512119 Allocine: 35759
Discogs: 4182038 Edit the value on Wikidata

Éric Tabarly (Nantes, 1931ko uztailaren 24a - 1998ko ekainaren 12an Irlandako itsasoan desagertua) Bretainiako itsasgizona izan zen.

Pen Duick II

Itsas Eskolan ingeniari ikasketak egin zituen eta teniente izan zen itsas armadan (1966). 1964-1971 urteen bitartean Gazteria eta Kirolen ministro izan zen. 1982an fragatako kapitain izendatu zuten, 1988an itsasontziko kapitain eta 1990ean Itsas Akademian sartu zen. Hainbat bidaia egin zituen Pen Duick ontziarekin; horien artean aipagarria da Plymouth-Newport bidea, hogeita zazpi egunetan bakar-bakarrik egin zuena. 1976an bide hori bera hogeita hiru egunetan egin zuen. Ozeano Barea zeharkatzeko bidaian txapeldun izan zen 1969an, eta Los Angeles-Tahiti bidaian ere garaile izan zen 1972an. Munduko birako lehiaketan parte hartu zuen 1974an. 1968an trimaran bat eraiki zuen: Pen Duick IV. 1980an abiadura-errekorra eskuratu zuen, hamar egun eta hamalau minututan zeharkatu baitzuen Atlantikoa. Itsasoan egin zituen bidaietan oinarrituta hainbat lan idatzi zituen: Victoire en solitaire (1964, Bakarkako garaipena), De Pen Duick en Pen Duick (1970), Du Tour du monde à la Transat (1976, Munduko biratik Transtera), Histoire d´un record ou l´Atlantique en 10 jours (1981, Errekor baten historia edo Atlantikoa 10 egunetan) eta Pen Duick (1990).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]