Émile Aillaud
Itxura
Émile Aillaud | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Mexiko Hiria, 1902ko urtarrilaren 18a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Paris, 1988ko abenduaren 29a (86 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Charlotte Gréco (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Henrike IV.a lizeoa |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Émile Aillaud (Mexiko Hiria, 1902ko urtarrilaren 18a - Paris, 1988ko abenduaren 29a) frantses arkitektoa izan zen.
Aillaud hormigoizko etxe-sail merkeen arkitektoa izan zen 1960-1970 bitartean. Pantineko (Les Courtilières, 1959-1961) eta Grignyko (La Grande Borne, 1967-1972) auzo merkeetako etxeetan lerro zuzenen ordez, kurbak erabili zituen. Horrez gainera, aipagarria da Aillaudek nola erabiltzen dituen koloreak (Parisko Défense auzoko Nanterre B1 Sud dorrea, 1974). Aillauden ustez, arkitekturak ez du inongo arauren edo kulturaren mende egon behar.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.