Valakia
Itxura
Valakia (errumanieraz Țara Românească) Danubioaren eskualdean zegoen printzerri zahar bat da, geroago, Moldaviarekin elkartuta, Errumaniako erresuma sortu zuena.
Gaur egun, Valakia bi lurralde geografikotan banatuta dago:
- Muntenia (Olt ibaitik ekialdera dagoena) eta
- Oltenia (Olt ibai horretatik mendebaldera dagoena).
Bertako pertsonaiarik ezagunenetakoa Vlad Drakula (errumanieraz Vlad Țepeș) printzea edo vovoida izan zen, Bram Stoker idazle irlandarraren Drakula pertsonaia sortzeko inspirazioa izan zena.
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |