Super Saiya
Super Saiya (jatorrizko japonieraz 超サイヤ人 edo Sūpāsaiyajin ?) edo Goi Gerlaria euskarazko bertsioan, Dragoi Bola manga eta animean Saiya arrazaren eraldaketa bat da. Indar handiagoa ematen duen eraldaketa fisikoa da eta normalean aldaketa hau min handi baten edo haserre aldi handi baten ondorioz ematen da. Fisikoki aldaketak gertatuko zaizkio ilearen luzeran eta kolorean; kolore eta luzera ezberdinak izan ditzake mailaren arabera. Masa muskularra eta begien kolorea ere aldatzen dira.
Super Saiyaren kondaira
Freezer-en sagan, Vegetak saiyen kondaira bat aipatzen du. Honek dioenaren arabera 1000 urtean behin ezezagun bat agertzen da borrokara beste Espazioko Gerlari guztiek baino borroka indar askoz handiagoarekin. Odola eta borroka maite omen ditu. Mangan ezagutu aurretiko azken Super Saiya Dragoi Bolako kronologiaren arabera 0 urtearen aurreko 288. urtean agertu omen zen eta kaosa eta txikizioa zabaldu omen zituen unibertsoan. Kondaira hau ezagututa eta saiyen indarra zein abiaduratan geitzen zen ikusita Freezer-ek Vegeta Planeta deuseztu eta Espazioko Gerlariekin amaitzea erabaki zuen. Leienda honek Super Saiya bakarra aipatzen du, baina seriean zehar hainbat pertsonaiak lortuko dute borroka maila hau. Moetsukiro!! Nessen - Ressen - Chōgekisen, (Toei Animation) izeneko Dragoi Bola Zren 8. pelikulan leienda hau baliatzen da Broly izeneko Super Saiya oso indartsu bat sortzeko. Pelikuletako Super Saiya esklusibo hau esaten da dela leiendako Super Saiya.
Super Saiya mailak
Hainbat Super Saiya maila daude.
Super Saiya 1
Super Saiya 1 (超サイヤ人1, Sūpāsaiyajin 1) egoeran gerlariak lehen aldaketa bortitza jasaten du. Bere indarra 50 aldiz handiagoa da, ileak kolore horia hartzen du eta altxatu egiten da, begiak berde koloreko bihrtzen dira. Saiyen harrokeria nabarmen hazten da egoera honetan. Eraldaketak gerlariari bihotzean sentimendu garbi bat sortzen dio eta honekin batera baita sentimendu askoren arteko nahasketa bat ere amorru kontrolaezin bat sortuz. Gokuren kasuan, hau Freezer-ek Krilin hiltzean ikusi zen. Vegetaren kasuan ezin zuelako jasan Goku Super Saiya bilakatzea eta bera ez. Vegeta motibatu egin zen bere bihotzean gaiztotasun sentimndu puru bat aurkitzean.
Maila honen erabiltzaileak
- Goku
- Vegeta
- Etorkizuneko Trunks
- Son Gohan/Etorkizuneko Son Gohan
- Broly
- Trunks
- Son Goten
- Gotrunks
- Vegeku
- Gogeta
- Goku Jr.
- Vegeta Jr.
Super Saiya Dai Ni Dankai
Super Saiya Dai Ni Dankai (~第2段階, ~ Bigarren etapa): Super Saiyatik pauso bat haratago. Masa muskularra eta indarra handiagoak dira. Maila hontara iristeko Super Saiya egoeran egindako entrenamendu gogorra behar da. Vegeta eta Trunks-ek lortzen dute Denbora eta Espazioaren Gelan entrenatu ostean. Trunks-ek eraldaketa hau erabiliko du etorkizunera itzuli eta Ziborrak eta Cell akabatzeko.
Maila hau erabiltzen dutenak:
Super Saiya Dai San Dankai
Super Saiya Dai San Dankai (~第3段階, ~ Hirugarren etapa): maila honen indarra ikaragarria da, baina masa muskularraren handitzearen ondorioz erabiltzaileak abiadura galtzen du, erreflexuak galtzen ditu, nekatu egiten da eta oso azkar ahultzen da, beraz eraldaketa hau akastuna dela esan genezake. Trunks forma honetan Cell garaitzen saiatu zen baina bere akatsak Cell-i bidea ireki zion. Vegetak ere bazuen forma hau hartzeko ahalmena, baina akatsa izango zatekeela konturatzen da. Goku ere berdinaz konturatzen da.
Maila hau erabiltzen dutenak:
Super Saiya Full Power
Super Saiya Full Power (超サイヤ人フルパワー (~ Sūpāsaiyajin Furu Pawā): Super Saiya Dai San Dankai baten goreneko indarra baina abiadura eta erreflexuak galdu gabe eta energia gehiagorekin. Seriean lehn aldiz Gokuk Cell Perfektuaren aurka burutu zuen borrokan ikusten da. Eraldaket hau Gokuk garatzen du eta Son Gohani, biek denbora luzez maila hau eustea lortuko balute, indarra izugarri haziko litzatekeela azaltzen dio. Beraien entrenamendua eraldaketa egun guztian aguantatzea zen. Entrenamendu honi esker Super Saiyaren kontrol erabatekoa lortzen da, harrokeria eta amorrualdi gabe eta energia galera gutxiagorekin.
Maila hau erabiltzen dutenak:
Super Saiya 2
Super Saiya 2 (超サイヤ人2, Sūpāsaiyajin 2) egoeran Full Power-eko indarra baino 10 aldiz handiagoa da (Vegetarengan indarra askoz gehiago biderkatu zen Goku eta Majin Vegetaren arteko borrokan ikusi zen bezala) eta entrenamendu gogor baten ostean (Goku eta Vegetak lez) edo sumindura leherketa baten ondoren (Son Gohanen bezala) lortzen da. Gerlariaren ilea oso tente jartzen da, hori kolorekoa izaten jarraitzen du eta gainera kopeta eta bekainek gogor itxura handiagoa hartzen dute. Auran dizdira elektrikoak ageri dira eta askoz dizdiratsuagoa da. Begiak berde argiagoak dira. Gerlariaren harrotasuna asko hazten da. Forma hau lortu zen lehen aldia Cell-en Jokoan izan zen, Son Gohanek, Cell-ek bere lagunak nola erasotzen zituen eta A-16 nola akabatzen zuen ikustean, segundu batzuteako lapsus baten ondoren, izugarrizko sumina atera eta Son Gokuren indarra harrigarriro gainditzen du. Cell-en osteko bake urteetan Goku eta Vegetak maila hau lortuko dute.
Maila hau erabili dutenak:
Super Saiya 3
Super Saiya 3 (超サイヤ人3, Sūpāsaiyajin 3), Gokuk lortutako maila Beste Munduan egindako entrenamenduari esker. Forma honetan indarra ikaragarri hazten da baina energia kontsumoa oso handia da, beraz oso nekagarria eta ezegonkorra da eta ezin zaio denbora askoz eutsi. Ilea asko luzatzen da; Gokuri gerritik beheragokoa. Aura zirkularragoa da eta dizdira elektrikoak dauzka. Asko kostatzen da maila hau lortzea eta gehiago denbora luzez irautea. Misteriotsuki gerlariaren bekainak desagertu egiten dira (muskulen handitzearen ondorio izan daiteke). Gokuk ez du maila hau Vegetaren aurkako borrokan erabiltzen, oraindik ez bait zuen guztiz kontrolatzen eta bere Lurreko egonaldia laburragoa izango zatekeelako, energia kontsumo altuaren ondorioz behar baino lehenago maiatuko zitzaiolako denbora. Horregatik maila hau % 100ean, Gokuk azalduko duen moduan, Beste Munduan bakarrik erabil daiteke, han ez bait ditu izaki bizidun batek dituen mugak, edo bestela oso gogor entrenatu beharko litzateke Lurrean. Lehen aldiz Boo Ahaltsuaren aurka erabiliko du maila hau.Indar honekin deabrua akabatuko zukeen ez balitz honen regeneratzeko ahalmenagatik. Gotrunksek ere maila hau lortu zuen Denbora eta Espazioaren Gelan Super Boo-ren aurka. Ezaugarriak Gokurenaren berdinak dira, baina Gotrunksek ez du halako kalparrik eta gainera luzeagoa du ilea, belaunetarainokoa. Gotrunksek ere ezin du denbora luzez iraun maila hau, 5 minutu eskas, baina bere kasuan indarraren gehikuntzak fusioaren denbora mozten duelako da. Gotrunks Super Saiya 3ren indarra Gokuren egoera horretakoa baino txikiagoa da, Hildegarn-en aurkako borrokan ikusi zen bezala (pelikula bateko esklusiboa).
Maila hau erabili dutenak:
Pelikuletako esklusiboa
Toei-k sortutako pelikuletan beste bi maila ageri dira, mangan eta animean sekula agertu ez direnak:
- Giji Super Saiya (擬似超サイヤ人, Giji Sūpāsaiyajin), Erdi-Super Saiya ere deitua, Son Goku Super Saiya pelikulan Gokuk Slugen aurka egindako borrokan hartzen duen maila da. Bere aura hori kolorekoa da baina ez da eraldatzen, ilea tentetzen zaio baina ez zaio kolorea aldatzen eta irisa desagertu egiten zaio.
- Kondairako Super Saiya (伝説の超サイヤ人, Densetsu no Sūpāsaiyajin) Moetsukiro!! Nessen - Ressen - Chōgekisen eta Kiken na futari! Super senshi wa nemurenai pelikuletan Brolyk darabilen maila da. Masa muskularra Super Saiya Dai San Dankai batena baino gehiago hazten da, aurak kolore hori berdoso bat hartzen du eta irisak desagertzen zaizkio.
Dragoi Bola GTko esklusiboa
Super Saiya 4
Super Saiya 4 (超サイヤ人4, Sūpāsaiyajin) Dragoi Bola GTn bakarrik ageri den maila da. Espazioko Gerlari baten maila definitiboa da, eta gerlaria maila honetara iristeko Super Özaru mailatik pasa behar da (horretarako beharrezkoa da saiyak buztana izatea). Super Özaru maila hartuta gerlaria bere burua kontrolatu eta indar gehiago biltzeko gai bada, Super Saiya 4 egoerara pasa ahal izango da, forma normalera itzuliz. Gerlariaren itxura ezberdina da kasu bakoitzean: ile asko ateratzen zaio gorputzean eta gerlariaren arabera arrosa kolore ilunekoa (Goku) edo gorri bizia (Vegeta) eta buruko ilearen kolorea beltza (Goku) edo marroi gorriska (Vegeta) bihurtzen da. Maila honetan duten indarra Super Saiya baten goreneko indarra da. Kanpo laguntzarik gabe maila hau lortu zuen bakarra Goku izan zen. Vegetak Bulmak asmatutako makina bat behar zuen bluts izpiak gehitzeko, ez bait zeukan buztanik. Bada, hala ere, polemika bat maila honen eta Super Saiya 3ren artean: Gokuk, maila biak lortu zituen sauya bakarra, Super Saiya 4 maila denbora luzez jasan zezakeen, baina inoiz ez zen izan gai (ezta gorputz nagusia zuenean ere) Super Saiya 3 maila denbora luzez mantentzeko. Hau Boo Ahaltsuaren aurkako azken borrokan ikus daiteke; Gokuk indarra gehitu beharrean ahuldu egiten da eraldaketa galdu eta betiko itxurara itzuliz. Azalpen bat izan liteke Super Saiya 3 maila lortzen duenetik Super Saiya 4 lortzen duenera arte 15 urte igarotzen direla, nahikoa denbora entrenatuz Super Saiya 3 maila kontrolatzeko eta baita 4a lortzeko ere. Haur gorputzarekin Gokuk indar asko galtzen du Vegeta Umeren aurkako borrokan ikus daitekeen bezala (Super Saiya 3 maila minutu gutxi batzuez bakarrik iraun dezake) baina Super Saiya 4 egoeran nagusiaren gorputza hartzen duenez, gai da egoera ori mantentzeko.
Gokuren aldaketa fisikoa haur gorputzetik nagusi gorputzera Super Saiya 4 bihurtzean ez dago batere argi. Ez da inoiz azalpenik ematen zergatik Gokuk Super Saiya 4 egoera galtzean haur bilakatzen den. Arropak ere tamainaren arabera aldatzen dira. Gauza harrigarriena lehen aldiz maila hau hartzean gertatzen da. Super Özaru bilakatzean arropa guztia puskatu behar litzaioke (beti bezala) baina Super Saiya 4 bilakatzean arropa dauka berriz ere eta gainera bere gorputzaren tamainara egokitua. Honen justifikazio txiki bat ikus daiteke Super Özaru bilakatzean bularraldeko arropa bakarrik hausten bait zaio. Eskuturretakoak, zapatak eta prakak bere horretan mantentzen dira bortizki Özaru bilakatzen den arte. Dena dela, arropa aldaketa honek misterio bat izaten jarraitzen du. Esan beharra dago Gokuk Super Saiya 4 maila gainditu zuela Gohan eta besteek energia eman ziotenean Izar Bateko Dragoia menperatzeko. Honela biak maila berean jarri ziren Dragoiak bolak xurgatu zituen arte.
Maila hau erabili dutenak: