Rachida Dati
Rachida Dati (Saint-Rémy, Saona eta Loira, Frantzia, 1965eko azaroaren 27a) Frantziako politikaria da. Justizia ministroa izan zen Nicolas Sarkozyk 2007ko Frantziako presidentetzarako hauteskundeak irabazi ostean, 2009ko ekainaren 23ra arte. 2008ko martxoaren 29tik da Parisko VII. 2024ko urtarrilaren 11n, Frantziako Kultura ministro izendatu zuten.[1][2][3]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aita marokoarra eta ama aljeriarra ditu, eta hamabi seme-alaba zan zituzten. Zortzi emakumezko eta lau gizonezko familia bateko bigarrena da. Nazionalitate hirukoitza du: frantziarra, marokoarra eta aljeriarra, baina "frantses jatorriko frantziarra" dela adierazi du.
Saint-Jean izeneko auzo xume batean hazi eta ikasi zuen, Chalon-sur-Saône-tik gertu. Rachida hamalau urterekin hasi zen lanean, publizitatea banatzen, eta gero supermerkatu batean saltzaile lanetan. Hamasei urte zituenetik hamazortzi urte bete arte jardun zuen zaharrak zaintzen.
1987an ikasketetara itzuli zen, enpresen administrazioan graduatu zen. Hainbat enpresatan hasi zen lanean, eta urtebete egin zuen Londresen lanean.
Lan ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hainbat urtez enpresen kudeaketan lan egin ostean, Frantziako Zuzenbide Kolegio Nazionalean Zuzenbidea ikastea erabaki zuen, eta bertan ere graduatu zen magistratu tituluarekin. Parisetik hurbil dagoen Bobigny hiriko auzitegi batean fiskal gisa lan egitea lortu zuen lehenengo, eta Evry hiriko beste auzitegi batean gero.
2002an, Nicolas Sarkozy ezagutu zuen, eta delinkuentzia prebenitzeko proiektuan lan egin zuen harekin, hura artean Barne ministroa zela; 2006ko abenduan, Union pour un mouvement populaire (Herri Mugimendu baten aldeko Batasuna, UMP) alderdiarekin bat egin zuen, Sarkozyren alderdiarekin. Politikan eskarmentu handirik ez bazuen ere, Rachida aukeratu zuten Sarkozyren kanpainako bozeramaile ofizial, Frantziako azken hauteskunde orokorretan.[4]
Sarkozyk hauteskundeak irabazi eta gutxira, hark Justizia ministro izendatu zuen, Frantziako gobernuko ministerio bat zuzendu duen jatorri magrebtarreko lehen pertsona bihurtuta.[5][6]
Ben Barka auzian parte hartzea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1965ean Parisen bahitu eta gero erail zuten Ben Barka auziaren inguruko ikerketetan, Patrick Ramaël epaile instruktore frantziarrak Milud Tunsiren aurkako atxilotze aginduak sinatu zituen, Hoskadni Bensliman jeneral marokoarraren aurkakoa, Abdelhak Haachiri zerbitzu sekretuko buruzagi ohiaren aurkakoa, eta Abelhak Bensliman zerbitzu sekretuko agente ohiaren aurkakoa.[7] Marokon pertsona horiek galdekatzeko Marokoko justiziaren lankidetza falta izan zen arrazoia. Bensliman, baina, erresumako graduazio altueneko militarra zen, eta erregearen oso hurbileko pertsona; hori zela eta, atxilotze aginduak kezkak piztu zituen diplomazia mailan. Rachida Dati buru zuen Frantziako Justizia Ministerioak bi urtez uko egin zion Interpoli hura bideratzeari. Azkenean, Interpolek 2009ko urriaren 1ean eman zuen erabakia, baina handik 24 ordura kendu zuten, forma akatsak argudiatuta.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Sardá, Juan. (2020-02-17). «Rachida Dati, la exministra más famosa de Francia, es la gran rival de Anne Hidalgo por la alcaldía de París» Vanity Fair (Noiz kontsultatua: 2024-09-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) Confidencial, El. (2009-02-22). «La vida de la controvertida Rachida Dati, en 45 minutos» elconfidencial.com (Noiz kontsultatua: 2024-09-27).
- ↑ (Ingelesez) «European Parliament - Historical Archives» europarl.europa.eu (Noiz kontsultatua: 2024-09-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) Bassets, Marc. (2024-01-11). «Macron ficha a la polémica Dati, ministra con Sarkozy, en un Gobierno escorado a la derecha» El País (Noiz kontsultatua: 2024-09-27).
- ↑ (Frantsesez) «Rachida Dati, ministre de la Culture» www.culture.gouv.fr 2024-07-17 (Noiz kontsultatua: 2024-09-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) Faro, El. (2024-09-23). «Dos ministros de origen marroquí en el nuevo Gobierno francés» El Faro de Ceuta (Noiz kontsultatua: 2024-09-27).
- ↑ «Un juez de París ordena la detención del jefe de la Gendarmería marroquí.» El País, 24 de octubre de 2007.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Wikipedia:Kanpo esteka hautsiak dituzten orriak from iraila 2024
- 1965eko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Frantziako Gobernuko ministroak
- Emakume politikariak
- Frantziako eurodiputatuak 2009-2014
- Herritarren Mugimenduaren Aldeko Batasunako politikariak
- 100 Emakume (BBC)
- Maroko-frantziarrak
- Aljero-frantziarrak
- Frantziako musulmanak
- HEC Parisko ikasleak