Edukira joan

Hezbola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hezbola
Datuak
Motaalderdi politikoa, erakunde armatua, erakunde terrorista eta non-state actor (en) Itzuli
HerrialdeaLibano
IdeologiaIslamismoa, antisionismoa, antiinperialismoa, arabiar nazionalismoa, Khomeinism (en) Itzuli, Antisemitismoa, anti-Western sentiment (en) Itzuli eta Panislamismoa
Agintea
Idazkari orokorraNaim Qassem
Egoitza nagusi
Osatuta
Zeren jabe
Al-Manar (en) Itzuli
Historia
Sorrera1980(e)ko hamarkada
Sortzailea
Koloreak    
webgune ofiziala
Last fm: HEZBOLLAH Edit the value on Wikidata

Hizbula[1], Hezbollah[2] edo Hezbola[erreferentzia behar] (arabieraz: حزب الله‎ḥizbu-llāh, euskaraz: «Jainkoaren Alderdia») Libanoko erakunde islamista bat da, Siriaren eta Iranen aldekoa, adar politiko eta armatu bana duena. 1979an Iranen, eta 1982an Libanon sortu zen, orduko israeldar okupazioari erantzuteko asmoz. Gaur egun, Hassan Nasrallah du lider nagusi.

Ruhola Khomeini aiatolaren (Irango Iraultzako liderra) ideologia islamista xiitari jarraitzen dio. Amal mugimenduarekin batera (Siriaren aldekoa eta Hezbolaren aliatua), Libanoko komunitate xiitaren ikur politiko eta militar nagusia da (xiitak herrialdean jarraitzaile gehien duen erlijio taldea dira).

Hezbola Libanoko Gerra Zibilean agertu zen lehen aldiz, Khomeiniren jarraitzaile xiiten miliziatzat. Erakundearen hiru helburu nagusiak ondorengo hauek dira: Libanon mendebaldeko kolonialismoarekin zer ikusia duen guztia deuseztatzea, Kataeb alderdia zigortzea eta Libanon errepublika islamikoa ezartzea.

Hezbolaren banderak, beste kolore batzuetakoa ikusi izan bada ere, erdian berde koloreko erakundearen irudia du hondo hori baten gainean. Irudiaren gainean eta azpian bi testu txiki ditu, gorri kolorekoak (zenbaitetan berdeak ere bai).

Testu hauek arabieraz idatzita daude. Ikurraren gaineko testuak honela dio: فإن حزب الله هم الغالبون (Ziur izan Jainkoaren Alderdia izango dela garaile). Beheko hitzak hauek dira: المقاومة الإسلامية في لبنان (Erresistentzia islamikoa Libanon).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Hizbulak dio "lurreko borrokaldi baterako prest" dagoela» EITB 2024-09-30 (Noiz kontsultatua: 2024-09-30).
  2. «Hezbollah – Berriaren Estilo Liburua» www.berria.eus (Noiz kontsultatua: 2024-09-30).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]