Edukira joan

Genovako Errepublika

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bhgh543bgf (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 17:13, 17 apirila 2023
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Genovako Errepublika Txit Lasaia
Serenissima Repubblica di Genova
1005 – 1797
Errepublika
Genovako bandera

Genovako armarria

Geografia
HiriburuakGenova
Kultura
Hizkuntza(k)Liguriera, italiera, latina
ErlijioaEliza Katolikoa
Historia
Aurrekoa
Regnum Italicum
Ondorengoak
Liguriar Errepublika
Sardiniako Erresuma

Genovako Errepublika Txit Lasaia kostaldeko Genova hiriak 1096an sortu zuen estatu independente bat izan zen, gaur egungo Liguria probintzia italiarrean kokatua eta estatu independente bezala mantendu zena XI. mendetik XVIII. menderarte. Napoleon Bonaparteren tropek ondoren Liguriar Errepublika ezarri zuten. Azkenik Sardiniako Erresumak erantsi zuen, Italiako Erresuma sortzen amaitu zuena. Amalfi, Pisa eta Veneziarekin batera, lau itsas errepubliketako bat zen.

Erdi Arotik Kontsulek, Podestak edo herriko Kapitainek gobernatu zuten. XVI. mendean bere gobernua sistema oligarkiko bategatik aldatu zuen. Andrea Doriak Errepublikako 250 familiarik boteretsuenak ados jartzea lortu zuen. Familia hauek Kontseilu Nagusia (Maggior Consiglio) aukeratzeko misioa izan zuten, bi urtetik behin Errepublika ordezkatzen zuten dogo edo duxak aukeratzen zituena.

Genova, argi eta garbi, itsaso eta merkataritza bokaziozko estatu bat izan zen, arlo politiko eta militarrean atzerritarren eraginen mende zegoen estatu ahul bat zelarik. Genovako bizitza politikoa zenbait familiak dominatua egon zen estatuak beste estatu batzuetan bezala paper nagusi bat izan gabe. Lorpenik garrantzitsuenak ekonomikoak izan ziren arren lurralde hedapen bat ere lortu zuen Mediterraneo itsasoa eta Itsaso Beltzean zehar, gehinetan, soilik merkataritza ezarpenak ziren arren.

Antzinako Genovako Errepublikak, bere ia zortzi mendeko historian gobernu mota ezberdinak izan zituen. Bere dizdira goreneko garaia XVI. mendean izan zen, Genovarren mendea deiturikoa.

Genovako Errepublikaren historia bost aro ezberdinetan banatuz, honako hauek izango lirateke: lehen Errepublika bat, Kontsulena deitua, bigarren bat Podestena, hirugarrena, Herriko Kapitainena, laugarrena betiereko duxena, eta, bosgarrena eta azkena, bi urtetik behin aukeratutako duxena.

Kontsulek gobernatutako garaian, Errepublika nagusiki demokratikoa izan zen, podesten eta herriko kapitainen garaietan sarri gatazkatsua zen autoritatea eta askatasunaren arteko harremana indarkeriarekin berrezarri zuten bitartean, betiereko duxak, euren aldetik, herrikoi adierazi ziren, beharbada oligarkia baztertu zutelako, azkenik, bi urtetik behin aukeratutako duxen garaian, errepublika instituzionalki aristokratikoa izan zen.

958. urtean, Italiako errege ziren Berengario II.ak eta Adalbertok Genovari zenbait pribilegio eman zizkioten, italiar udalerri batek jasotzen zituen lehenak. Pribilegio hauek hiriaren independentziaren hasiera bat adierazten dute Italiako Erresumaren barnean eta Genovako Errepublikaren hasieratzat har daitezke. Emandako pribilegioen artean hiriaren lurraldearen inmunitatea zegoen, baita bertako biztanleen ondasunena ere, eta beraz, ordutik aurrera monarkiaren ordezkariek debekatuta zuten hiriko biztanleen etxeetan sartzea edo hiritarrei ostatu ematea edo jaten ematea exigitzea euren bisita ofizialetan zehar. Azkenik udalerri independente bihurtu zen XI. mendearen amaieran edo XII. mendearen hasieran.

Inbasio arabiarrek Bartzelona eta Erroma arteko kostalde arku guztian zeuden hirietan merkataritzaren gainbehera bat eragin zuten. Arabiar hedapenaren ondoren, Genovak bere merkataritza elkartrukeak kostaldeko nabigazioaren bidez egin zitezkeenetara mugatu behar izan zituen.

Pisarekin harremanak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Genovar lurraldea Ekialdeko Mediterraneoan (1450)

Korsika eta Sardinia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pisak eta Genovak, biak merkataritza hiriak, garai hartan urruneko herrialdeekin komertziatzen ez zuten arren, Korsika eta Sardinia uharteen jabe izatea nahi zuten, musulmandarren mende zeudenak. Elkarren artean arerioak ziren arren, bi hiriak 1016an aliatu ziren bi uharteak erasotzeko, bi hirien merkataritzaren hedapen azkar bat eragin zuena.

Pisarekin beste behin aliatu zen 1087an, urte horretan bi hiriek Mahdya hartu eta arpilatu zutelarik, harrapakin ugari lortuz. XII. mendearen lehen erdian Pisa da Mendebaldeko Mediterraneoko lehen potentzia ekonomiko eta komertziala, baina mendearen gainontzeko zatian Genovak arrakastarekin amaituko zituen bere arerioa atzean uztea ahalbidetuko zioten enpresa batzuk. Honela, mendearen lehen hamarkadan zehar, espedizio arrakastatsuen bidez auzoak lortu zituen Tortosa, Acre, Gibelot, Tripoli, Sidon, Beirut eta Mamistra hirietan eta erasoak egin zituen Bugian (1136), Almerian (1146) eta Tortosan (1148). Jada 1155ean auzo bat lortu zuen Konstantinoplan, non aurretik Pisa eta Veneziako merkatariek beste horrenbeste egin zuten.

Duxen instituzioa erreforma batzuekin mantendu zen, Napoleon Bonapartek 1797an konkistatu zuen arte, ia liguriar lurralde osoa konkistatu zuena Liguriar Errepublika ezarriz eta Frantziar Inperioaren mende egotera pasaraziz 1805ean.

Napoleon I.a 1815ean erori ondoren, Vienako Batzarrak Liguriar Errepublika, eta, beraz, Liguria, Sardiniako Erresumara eranstea erabaki zuen, Savoiako errege etxeak gobernatzen zuena. Honela amaitu ziren errepublikar gobernu autonomoko ia mila urte.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]