Edukira joan

Frasier

Wikipedia, Entziklopedia askea
Utergar (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 10:03, 20 apirila 2009
Frasier
Deskribapena
Atalak264
Produkzioa
Iraupena24 minutu gutxi gora-behera
KateaNBC

Frasier komedia telesail estatubatuarra da, 1993tik 2004ra NBC kateak emana. Cheers telesailerako sortutako Frasier Crane psikiatra (Kelsey Grammer) da portagonista nagusia. Harekin batera anaia Niles (David Hyde Pierce), aita Martin (John Mahoney), Daphne Moon aitaren erizaina (Jane Leeves), Roz Doyle lankidea (Peri Gilpin) eta aitaren txakurtxoa (Eddie) ere badira beste protagonistak.

Frasier telesailak 37 Emmy sariak irabazi zituen matxan zegoen 11 urteetan zehar, errekorr berria markatuz. Izan ere, kritikariek beroki txalotu zuten telesaila, telebistako historian hoberenetarikotzat jota.[1]

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Frasier Crane psikiatra bere jatorrizko hirira, Seattlera, itzultzen da Bostondik dibortziatutakoan (Cheers telesailean kontatzen dena). Ezkongabe gisako bizimodu berria okertzen hasi da aita, Martin Crane, etxean hartu behar izan duenean, nahiz eta bien arteko hartu-emana hotza eta zaildua den Frasierren ama hil zenez geroztik. Izan ere, Martin, polizia ohi bat, ezin da bere kasa bizi tiro batek eragindako zauriarengatik. Hortaz, Daphne Moon erizain ingeles xelebrea eta Eddie, Martinen txakurtxoa) ere hartu behar ditu Frasierrek.

Frasierren etxean bisitari ohikoa Niles Crane da, Frasierren anaia. Anaia bezala, hitz handiko psikiatra esnoba da. Pantailan inoiz agertzen ez den Maris aberats okitu eta apetatsuarekin ezkonduta dagoen arren, Niles Daphnerekin maitemintzen da hasiera-hasieratik, baina ez da ausartzen maitasun hori aitortzen zazpigarren saiora arte.

Frasierrek saio bat dauka irratian, non entzuleen arazo psikiatrikoak entzun eta konpontzen ditu. Roz Doyle du produktore saioan, amorante ugariko emakumea, Fraserrengandik oso bestelakoa gustuan eta jarreretan. Hala eta guztiz ere, oso gertu izatera iristen dira denboraren poderioz. Irratian, beste lankide batzuk ere baditu Frasierrek, zein tarteka agertzen diren, Bob "Bulldog" Brisco (Dan Butler) kirol esataria edo Gil Chesterton (Edward Hibbert) sukaldaritza kritikaria, esate baterako.

Zenbait txiste mota ohikoak dira telesailean eta urteetan zehar hedatzen eta garatzen dira. Haien artean, Crane familiaren arteko klase, gustu eta jarreren inguruko talka nabarmentzen da. Frasier eta Niles semeek gustu findua, interes intelektualak eta haien buruarekiko estimu handia dauzkate. Hauen aldean, Martin aitak klase baxuagoko gustuak (kirolak eta garagardoa) eta bizitzarekiko jarrera praktikoagoa dauzka. Lehenengo saioetan batez ere, ohikoa da Frasier eta Martinen arteko talka elkarrekin bizitzean.

Nortasuna, interes eta gustu antzekoak izan arren, Frasier eta Niles anaien arteko erlazioa ere gatazkatsua da. Lehia sutsua dute elkarren aurka, nahiz eta oro har ongi moldatzen diren elkarrekin. Saioetan argumentu ohikoa da nor nagusituko den noren gainean purtzilkeria baten inguruan.

Beste argumentu ohiko bat Nilesek Daphnerenganako maitasuna da. Neska ez da horretaz ohartzen, nahiz eta denborak aurrera egin ahala gero eta nabariagoa den. Nilesek Maris emaztearekin daukan harreman gero eta okerragoa ere ohikoa da. Gehienetan gaizki bukatzen den Frasierren amodio-bizitza ere sartzen da oso maiz saioen ardatz. Bi anaiek hiriko elite kulturalaren barruan sartzeko ahaleginak ere saio askoren abiapuntuak dira.

Erreferentziak

  1. TV's obsession with spin-offs, 2003ko uztailaren 24an, http://news.bbc.co.uk/1/hi/entertainment/tv_and_radio/3089767.stm