FK Partizan
Ezizena(k) | Crno-Beli ("beltz-zuriak") Parni valjak ("lokomotora") | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sorrera | 1945 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Futbol zelaia | Partizan Estadioa edukiera: 32.710 lagun inaugurazioa: 1951 (2011ean berriztua) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea | Milorad Vučelić | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | Igor Duljaj | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | Serbiako SuperLiga | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2023-24 | 2.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | www.partizan.rs/ | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
FK Partizan edo Belgradeko Partizan (serbieraz Фудбалски клуб Партизан Београд, Fudbalski klub Partizan Beograd) Serbiako futbol talde bat da Belgrad hirikoa. Partizan Kirol Elkartea kirol taldearen futboleko atala da. Jugoslaviaren garaian talde ezaguna izan bazen ere Serbiaren garaian erabateko nagusitasuna izan du bere herrialdeko txapelketatan.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jugoslaviako aroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1945eko urriaren 4ean sortu zen Jugoslovensko sportsko društvo Partizan kirol taldearen futbol atal gisa. Izena Jugoslaviako Partisanoen omenez ezarri zen. Partizanoak Jugoslavia askatu zuten gudari komunistak izan ziren. Berehala iritsi ziren lehenengo garaipenak, 1947ko Liga eta Kopa eta 1949ko Liga.
50. hamarkadan apal ibili ondoren (nahiz eta 3 Kopa eskuratu izan) harrobiarekin lan egiteko erabakia hartu zuten eta 60. hamarkada arrakastatsua etorri zen, 4 Ligaz gain 1966an Europako Kopako finalera iritsi baitziren. Real Madril taldeak garaitu zuen 2-1eko emaitzaz.
Hamarkada batek pasa behar izan zuen berriz ere Jugoslaviako taldeen arteko goren mailara igo eta Liga berriak eskuratzeko. Ordukoa du nazio arteko lehen kopa ere, 1978ko Mitropa Kopa.
Serbiako aroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1992an Jugoslavia desegin zenan taldeak izen "komunista" aldatu eta Fudbalski klub (Futbol taldea) ezarri zuen Partizan izenaren aurretik. 2006 arte Serbia eta Montenegrok elkarrekin jarraitu zuten eta txapelketak Jugoslaviako Liga izenaz jarraitu arren jadanik Serbiarrek monopolizatuta zeukaten. FK Partizan herrialdeko talde nagusia bihurtu da Ligari dagokionez jadanik 15 txapelketa eskuratu baititu, azken zortzi urtetan zazpi. Kopari dagokionez berriz Izar Gorriak gehiago lortu ditu Partizanek baino.
2014-15 denboraldian Liga irabazi zuen eta kopako finala jokatu zuen, baina gol bakarraz galdu zuen. 2015-16an ordea alderantziz, ligan bigarren eta kopan txapeldun. 2016-17an txapelketa biak irabazi zituen.
Uniformea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
|
|
|
|
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jugoslavian: 17
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jugoslaviako Liga (11): 1947, 1949, 1961, 1962, 1963, 1965, 1976, 1978, 1983, 1986, 1987.
- Jugoslaviako Kopa (5): 1947, 1952, 1954, 1957, 1989.
- Jugoslaviako Superkopa (1): 1989
Serbian: 25
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Serbiako Liga (16): 1993, 1994, 1996, 1997, 1999, 2002, 2003, 2005, 2008, 2009, 2010, 2011, 2012, 2013, 2015, 2017.
- Serbiako Kopa (11): 1992, 1994, 1998, 2001, 2008, 2009, 2011, 2016, 2017, 2018, 2019.
Nazio artean: 2
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Txapelduna (0)
- Finalista (1): 1966
- Txapelduna (1): 1978.
- Txapelduna (1): 1989.
Euskal taldeen aurkako partidak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Honako hauek dira Partizanek euskal taldeen aurka jokaturiko partidak:
Denboraldia | Txapelketa | Fasea | Etxekoa | Emaitza | Kanpokoa |
---|---|---|---|---|---|
1990-91 | UEFA Kopa | Final hamaseirenak | Real Sociedad Partizan |
1-0 1-0 (pen:5-4) |
Partizan Real Sociedad |
2015-16 | UEFA Europa League | Liga fasea | Partizan Athletic |
0-2 5-1 |
Athletic Partizan |
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Serbieraz)(Ingelesez) Webgune ofiziala