Barillas: berrikuspenen arteko aldeak
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-XV. mendea +XV. mendea) |
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-XVI. mendea +XVI. mendea) |
||
65. lerroa: | 65. lerroa: | ||
=== Barillasko gaztelua === |
=== Barillasko gaztelua === |
||
Antzinako [[Nafarroa]]ko erresumaren gazteluaren gainean jauregi bat eraiki zen [[XVI. |
Antzinako [[Nafarroa]]ko erresumaren gazteluaren gainean jauregi bat eraiki zen [[XVI. mendea]]n. Jauregi honi buruzko lehen aipamena [[1637]]koa da. Jaurerria [[Monteagudo]]ko Sanchez familiarena izan zen, eta [[1466]]an Charles Pasquierren eskuetara igaro zen. Ondorengoa, bere semea izan zen Juan Pasquier. Jauregia bertan behera geratu zen, eta urteetako utzikeriaren ondorioz [[1976]]ko [[abuztu]]an, behera bota behar izan zuten guztiz. |
||
== Politika == |
== Politika == |
||
90. lerroa: | 90. lerroa: | ||
=== Udaletxea === |
=== Udaletxea === |
||
Udaletxea, herria [[islam|musulmanen]] esku egon zenetik existitu da. Garai hartako eraikina, Albako dukeak eraitsi zuen [[Gaztela]]k [[Nafarroa]] indarrez [[XVI. |
Udaletxea, herria [[islam|musulmanen]] esku egon zenetik existitu da. Garai hartako eraikina, Albako dukeak eraitsi zuen [[Gaztela]]k [[Nafarroa]] indarrez [[XVI. mendea]]ren hasieran konkistatzean. Eraikin berria [[XVIII. mendea]]n egin zuten. Udaletxea gaur egun herrigunearen erdian dago. Bi solairu dauzka, goiko solairuan udal bulegoak daudelarik. Kanpoaldea, inguruko eraikuntzen ezaugarri berak dauzka, margoturiko fatxadarekin. Udala alkatea eta lau zinegotzik osatzen dute. Barillasko udaleko idazkaria, [[Monteagudo]] eta [[Tulebras]]ko idazkari ere bada. |
||
* HELBIDEA: San Migel Kalea, 1 |
* HELBIDEA: San Migel Kalea, 1 |
18:41, 8 maiatza 2011ko berrikusketa
Barillas | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Tutera | ||
Eskualdea | Nafarroako Erribera | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Izen ofiziala | Barillas | ||
Alkatea | Maria Teresa Martinez Baigorri, (Indep.) | ||
Posta kodea | 31xxx | ||
INE kodea | 31048 | ||
Herritarra | barillastar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 41°58′16″N 1°39′46″W / 41.971°N 1.6627°W | ||
Azalera | 3 km² | ||
Garaiera | 387 metro | ||
Distantzia | 106,8 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 259 (2023: 2) | ||
Dentsitatea | 66,78 bizt/km² | ||
Zahartzea[1] | % 43,55 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 75 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 78,26 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 7,64 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak[2][3] | % 0,00 (2018: %-1,01) |
Barillas Nafarroako udalerria da. Tuterako merindadeko herri honek 195 biztanle ditu 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 107 kilometrora dago.
Inguru naturala eta kokapena
Herria, Nafarroa hegoaldean kokatzen da, Tuterako merindadearen hegoaldeko muturrean. Udalerriko landarediaren artean, mahastiak, olibondoak eta pinudi bakan batzuk ageri dira. Barillasen, Lor aintzirara doan bidea hasten da.
Barillasek Cascante eta Tulebrasekin egiten du muga iparraldean, Ablitasekin ekialdean, Monteagudorekin mendebaldean, eta Zaragozako probintziarekin hegoaldean.
Klima eta landaredia
Barillasko klima oso lehorra da, urteroko prezipitazioak 350 eta 400mm bitartekoak dira. Batez-besteko tenperatura 14 °C-koa da, eta aldaketa termikoa nahiko handia da. Idortasunaz gain, klimaren ezaugarri nagusietako bat zierzo haizearen nagusitasuna da. Ezaugarri hauke guztiak, Ebroko depresioaren klimaren ezaugarri propioak dira.
Udazken eta udaberrian Azoreetako antizikloiaren Europarako sartzearekin batera, egun lainotsuak ohikoak izaten dira, Ebro ibarreko herri gehienetan gertatzen den bezala.
Historia
1119an Nafarroako erresumak Tuteratik musulmanak kanporatzean, Barillas, bertako foruari eta legediari atxiki zitzaion. Gartzia V.a erregeak, Aragoiko koroari kendu zion 1137an, eta bere babesean jarri zituen Barillasko mairuak, garai hartan herriko biztanleriaren gehiena. Dena den, herritarrek, Dueñasko Andre Mariaren monasterioari ordaindu behar zizkieten urteroko hamarrena. Monastegia 1149an sortu zen Tuteran eta ondoren 1157an Tulebrasera eraman zuten. XII. menderako Barillas jaurerri izan zen arren, 1225an, Antso VII.a erregeak bere jabe, Pedro Sanchez eta Urraca Gili erosi zien, urrezko 3.600 morabetinoen truke.
Zaragoza, Tarazona eta Tuterako apezpiku-egoitzek elkarren lehian aritu ziren, Barillasko San Migel elizaren eskuera nork zeukan erabakitzeko. Azkenik, XII. mendearen amaieran Tarazonako apezpiku-egoitzari egokitu zitzaion. Gaztelua eta landetxea 1320ko Konptoen txostenean ageri ez zirenak, Tarazonako gotzainari saldu zizkieten 1323, eta honek aldi berean Juan Perez de San Juan elizgizonari utzi zion gazteluaren gaineko jabetza. XV. mendean berriro ere Nafarroako korora bueltatzean Leonor printzesak, oinordeko jaurerri moduan eman zituen berriro ere Charles Pasquier delako gizonari.
Barillas jaurerri moduan mantendu zen XIX. mendearen erdialdera arte. 1514an Gaztelako Fernando Katolikoa erregeak, alkatea aukeratzeko eskumena eman zion Charles Pasquierri. XVIII. mendearen amaiera, jaurerria Buretako konteen esku zegoen. 1850an Barillasek uruna eta olioa ekoizten zituzten errota bana zeuzkan. 1822an herria Zaragozako probintziaren barne geratu zen, baina 1823an, erreforma hau bertan behera geratzean, Nafarroako probintziaren barne geratu zen, zehazki 1834. urtean.
Demografia
1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
225 | 217 | 240 | 218 | 220 | 257 | 263 | 233 | 216 | 197 | 210 | 198 | 194 |
2008ko erroldaren arabera, etorkin bakarra bizi zen herrian, biztanleriaren %0,52a (Nafarroako batez-bestekoaren azpitik).
Ekonomia
Barillasko lur komunalek 10 hektarea baino ez dituzte hartzen, eta guztiak larre moduan erabiltzen dira. Laborantza lurren %98 lur-ureztagarriak dira, batez ere, olibondoa landatzeko erabiliak. Bestelako landaketen artean, zainzuria, artoa, eta garagarra nabarmentzen dira. 1954ko abenduaren 9an, "Trujal Cooperativo San Miguel" delako nekazal koperatiba sortu zen. Abeltzaintza bigarren mailako jarduera izan da beti, eta 1935ean 17 zaldi, 27 mando eta 20 asto zeuden arren, 1980ko hamarkadan zaldi bakarra, hiru mando eta hiru asto baino ez ziren geratzen. Abelburuen gutxitzea, nekazaritzan egindako berrikuntza eta makinen agerpenak eragin zuten.
Industriari dagokionez, okela enpresa bat, eta ura banatzeko lantegi bat daude, orotara 16 langile enplegatzen dituztenak (1990ko hamarkadako datuen arabera). Zerbitzuen sektorean, udaletxeko langile, taberna eta dendan lan egiten duten pertsonak daude.
Horrez gain, Barillastik hurbil dagoen Cascanteko lantegi eta enpresetan, hainbat barillastarrek egiten dute lan.
Ondarea
San Migel parrokia
San Miguel parrokia, XV. mendeko erretauladun eliza. Elizak, adreiluzko dorre mudejar baten arrastoak kontserbatzen ditu, baina eraikinaren gehiengoa nahiko berria da. Presbiterioaren aurrean, erretaula gotikoa dago, XV. mendean egurrez eginiko irudiekin, Carlos Pasquier Agorretak nahi bezala.
Barillasko gaztelua
Antzinako Nafarroako erresumaren gazteluaren gainean jauregi bat eraiki zen XVI. mendean. Jauregi honi buruzko lehen aipamena 1637koa da. Jaurerria Monteagudoko Sanchez familiarena izan zen, eta 1466an Charles Pasquierren eskuetara igaro zen. Ondorengoa, bere semea izan zen Juan Pasquier. Jauregia bertan behera geratu zen, eta urteetako utzikeriaren ondorioz 1976ko abuztuan, behera bota behar izan zuten guztiz.
Politika
2007ko udal hauteskundeak
Barillasko alkatesa "Agrupación Independiente Torcas de Barillas" herri ekimeneko, Maria Teresa Martinez Baigorri da 2007ko udal hauteskundeez geroztik. Ez zen baliogabeko boturik ezta zurizko boturik izan. Abstentzioa %9,09koa izan zen.
2007ko hauteskundeetan, hiru talde aurkeztu ziren Barillasen, irabazle izan zen taldeaz gain, "Unión Independiente La Plana" eta "Grupo por la Armonía y Convivencia" delakoak.
Alderdia | Botuak | Aukeratua? |
Maria Teresa Martinez Baigorri (A.I.TORCAS) | 78 | Bai |
Enrique Baigorri Alonso (U.I.LA PLAN) | 68 | Bai |
Ramon Martinez Zardoia (G.A.C.) | 59 | Bai |
Jorge Ruiz Martinez (U.I.LA PLAN) | 57 | Bai |
Jose Antonio Anton Baigorri (G.A.C.) | 51 | Bai |
Udaletxea
Udaletxea, herria musulmanen esku egon zenetik existitu da. Garai hartako eraikina, Albako dukeak eraitsi zuen Gaztelak Nafarroa indarrez XVI. mendearen hasieran konkistatzean. Eraikin berria XVIII. mendean egin zuten. Udaletxea gaur egun herrigunearen erdian dago. Bi solairu dauzka, goiko solairuan udal bulegoak daudelarik. Kanpoaldea, inguruko eraikuntzen ezaugarri berak dauzka, margoturiko fatxadarekin. Udala alkatea eta lau zinegotzik osatzen dute. Barillasko udaleko idazkaria, Monteagudo eta Tulebrasko idazkari ere bada.
- HELBIDEA: San Migel Kalea, 1
Barillasko alkateen zerrenda
Urteak | Alkatea | Alderdia |
---|---|---|
1999 - 2003 | Maria Teresa Martinez Baigorri | Agrupación Independiente Torcas de Barillas |
2003 - 2007 | Maria Teresa Martinez Baigorri | Agrupación Independiente Torcas de Barillas |
2007 - 2011 | Maria Teresa Martinez Baigorri | Agrupación Independiente Torcas de Barillas |
Azpiegitura eta garraioak
Alberto Elcarte autobus konpainiak Barillas Tuterarekin batzen du. Autobus lineak, honako ibilbidea egiten du:
Euskara
Nafarroako gobernuak egindako Euskararen Foru Legearen arabera, Barillas, eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, gaztelania da hizkuntza ofizial bakarra. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %1,05 ziren euskaldunak.
Jaiak eta ospakizunak
Barillasek San Antonen omenez ospatzen ditu jaiak urtarrilean. Horrez gain, herriko jai nagusiak uztailean izaten dira San Migelen omenez. Udaberriko jaiak maiatzaren 15ean antolatzen dira.
Zerbitzuak
Barillas honako elkarteen kidea da:
- Mancomunidad de Aguas del Moncayo: Udalerriaren ur-horniketaz arduratzen da eta Corellan du egoitza.
- Erriberako Hondakin Solidoan Kudeaketarako Mankomunitatea: Tuteran egoitza duen Erriberako udalerrien elkartea da.
- Queiles Ibarreko Zerbitzu Sozialen mankomunitatea: Cascanten du egoitza.
- Administrazio Zerbitzuen Calibus elkartea: Ablitasen du egoitza.
Ikus, gainera
Kanpo loturak
- Barillasko San Migel elizari buruzko informazioa 3digitala.com webgunean.
- Ablitaserako bidea Google Street View-n.
- (Gaztelaniaz) Barillasi buruzko informazioa Nafarroako Gobernuaren webgunean.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
- ↑ a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Euskara ezagutza tasa. (2010) Euskal Herriari Begira (Udalbiltza), Eustat, INE, NASTAT eta Euskal Herriko Hizkuntza Adierazle Sistema (EAS).
- ↑ Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 48-53 or..