Shimon Peres (hebreeraz שִׁמְעוֹן פֶּרֶס), jaiotzez Shimon Perske (Wieniawa, Polonia, egungo Vishniova, Bielorrusia, 1923ko abuztuaren 2a - Ramat Gan, 2016ko irailaren 28a[1]), Israelgo politikaria izan zen. 2007-2014 bitartean Israelgo presidentea izan zen, eta hiru alditan lehen ministroa. Hala ere, inoiz ez zuen hauteskunderik irabazi. 1994an, Bakearen Nobel Saria jaso zuen, Yitzhak Rabin eta Jassir Arafatekin batera, Osloko Ituna ekarri zuten negoziazioetan parte hartzeagatik[2].

Shimon Peres

9. Israelgo presidente

2007ko ekainaren 13a - 2014ko uztailaren 28a
Moshe Katsav - Reuven Rivlin
Knesseteko kide

2006ko apirilaren 17a - 2007ko ekainaren 13a
Kanpo Arazoetako ministro

2001eko martxoaren 7a - 2002ko azaroaren 2a
Shlomo Ben-Ami (en) Itzuli - Benjamin Netanyahu
Israelgo lehen ministrorde

2001eko martxoaren 7a - 2002ko azaroaren 2a
8. Israelgo Lehen Ministroa

1995eko azaroaren 4a - 1996ko ekainaren 18a
Isaak Rabin - Benjamin Netanyahu
Defentsa ministro

1995eko azaroaren 4a - 1996ko ekainaren 18a
Isaak Rabin - Isaac Mordechai (en) Itzuli
Kanpo Arazoetako ministro

1992ko uztailaren 14a - 1995eko azaroaren 22a
David Levy (en) Itzuli - Ehud Barak
Finantza ministro

1988ko abenduaren 22a - 1990eko martxoaren 15a
Moshe Nissim (en) Itzuli - Yitzhak Shamir
Kanpo Arazoetako ministro

1986ko urriaren 20a - 1988ko abenduaren 23a
Yitzhak Shamir - Moshe Arens (en) Itzuli
8. Israelgo Lehen Ministroa

1984ko irailaren 13a - 1986ko urriaren 20a
Yitzhak Shamir - Yitzhak Shamir
Minister of Religious Services (en) Itzuli

1984ko irailaren 13a - 1984ko abenduaren 23a
Israelgo Lehen Ministroa

1977ko apirilaren 22a - 1977ko ekainaren 21a
Isaak Rabin - Menahem Begin
Defentsa ministro

1974ko ekainaren 3a - 1977ko ekainaren 20a
Moshe Dayan - Ezer Weizman
Garraio eta Bide Segurtasuneko ministro

1970eko irailaren 1a - 1974ko martxoaren 10a
Ezer Weizman - Aharon Yariv (en) Itzuli
Komunikazio ministro

1970eko irailaren 1a - 1974ko martxoaren 10a
Elimelech Rimalt (en) Itzuli - Aharon Uzan (en) Itzuli
paper zorrorik gabeko ministro

1969ko abenduaren 15a - 1969ko abenduaren 22a
Defentsa ministrorde

1964ko abenduaren 23a - 1965eko maiatzaren 25a
Defentsa ministrorde

1963ko uztailaren 1a - 1964ko abenduaren 22a
Defentsa ministrorde

1961eko azaroaren 6a - 1963ko ekainaren 26a
Defentsa ministrorde

1959ko abenduaren 21a - 1961eko azaroaren 2a
Knesseteko kide

1959ko azaroaren 30a - 2006ko urtarrilaren 17a
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakSzymon Perski, שמעון פרסקי
JaiotzaVišnieva (en) Itzuli1923ko abuztuaren 2a
HerrialdeaPoloniako Bigarren Errepublika  (1923 -
Palestinako Britainiar Mandatua  (1943ko abenduaren 11 -  1948ko maiatzaren 14a)
 Israel  (1948 -  2016)
HeriotzaSheba Medical Center (en) Itzuli2016ko irailaren 28a (93 urte)
Hobiratze lekuaNation's Great Leaders Graves (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: garuneko odoljarioa
Familia
AitaIsaac Peres
AmaSara Meltzer
Ezkontidea(k)Sonia Peres  (1945 -  2011ko urtarrilaren 20a)
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
HeziketaNew Yorkeko Unibertsitatea
New School for Social Research
New School (en) Itzuli
Harvard Unibertsitatea
Ironi Alef High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
frantsesa
hebreera
errusiera
poloniera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, idazlea, poeta eta ministroa
Lantokia(k)Jerusalem
Enplegatzailea(k)Mossad
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioajudaismoa
Alderdi politikoa Kadima (en) Itzuli
Israelgo Alderdi Langiletiarra
Rafi (en) Itzuli
Mapai (en) Itzuli

IMDB: nm0673364 Allocine: 609319 Allmovie: p368256
Musicbrainz: b345f23e-4244-46af-ae0c-aafbf2d93bac Find a Grave: 170646406 Edit the value on Wikidata
Fitxategi:Shimon Peres Signature.svg, Shimon peres signature.svg

Bizitza

aldatu

Polonian jaio arren, 1934an sendia Tel Avivera joan zen, Erresuma Batuaren menpeko Palestinara[1]. Ben Shemen nekazaritza eskolan ikasi zuen, eta Alumot Kibbutzaren sortzaileetako bat izan zen, Galilean[2]. 1947an, David Ben-Gurionek Haganah talde paramilitarreko arduradun izendatu zuen[1]. 1948ko Arabiar-israeldar Gerran, errekrutamenduaren eta arma horniduraren ardura izan zuen[2].

1959an parlamentari aukeratu zuten, Mapai alderdiko kide zela[3]. 1959tik 1965era Defentsa ministrordea izan zen. 1965ean, Mapaitik atera zen eta Rafi alderdia sortu zuen. 1968an, Mapai eta Rafi batu ziren, Israelgo Alderdi Laborista sortzeko. 1970-1974 bitartean, Garraio ministroa izan zen, eta 1974-1977 urteetan Defentsa ministroa, Isaak Rabinen gobernuan[2].

1984tik 1986ra lehen ministro izan zen, Likud alderdiko buruzagi Yitzhak Shamir lehen ministrordea zuela. Laboristen eta Likuden artean sinatutako akordioa kontuan izanik, 1986an Shamirren esku utzi zuen gobernua. 1986-1988 urteetan, Kanpo Arazoetako ministroa izan zen, eta 1988-1990 urteetan Finantza ministroa, Shamirren agindupean. 1990. urtean, bertan behera geratu zen laboristen eta Likuden arteko akordioa eta Peresek uko egin zion Shamirrekin gobernua osatzeari.

 
Shimon Peres 2001ean. Atzean Jassir Arafat

1992an, alderdiaren buruzagitza galdu zuen, Isaak Rabinek eskuratu baitzuen. Peres Ekialde Hurbileko bakearen bultzatzaile nagusietako bat izan zen. 1993an, Peres, Rabin eta Arafatek Printzipioen Deklarazio bat izenpetu zuten Washingtonen, Palestinaren etorkizuneko autonomia eta Gaza eta Jerikotik israeldar gudarosteak ateratzea aurreikusten zituena. Isaak Rabin atentatuz hil zutenean, Peresek gobernuaren buruzagitza hartu zuen, baita Defentsa ministerioa ere.

1996ko hauteskundeetan kargua galdu zuen, Benjamin Netanyahu eskuindarrak irabazi baitzituen. Haren alderdikide Ehud Barak heldu zelarik agintera 1999an, Eskualde Lankidetzako ministro izendatu zuten. 2000ean, Intifadaren berpiztea eta gobernu laboristaren krisia zirela-eta, hauteskundeak aurreratu ziren eta Likud-en buruzagi Ariel Sharonek irabazi zituen: batasun nazionaleko gobernu bat sortu zuen, eta lider laboristak proiektuan parte hartzera gonbidatu zituen. Era horretan, Peresek Kanpo Arazoetako ministerioa eskuratu zuen.

2005eko abenduan, Kadima alderdi berrian sartu zen. 2007an, Israelgo presidente izendatu zuten, eta 2014 arte egon zen agintean. 2016ko irailaren 13an, istripu zerebrobaskular larria izan zuen, eta irailaren 28an hil[4].

Bestelakoak

aldatu

1996an BartzelonaHizkuntza Eskubideen Deklarazio Unibertsala babestu zuten pertsona ospetsuetako bat izan zen https://web.archive.org/web/20170329141138/http://www.linguistic-declaration.org/versions/angles.pdf, berria.eus

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c Elizegi Egilegor, Arantxa. Shimon Peres, aurpegi biko buruzagia. berria.eus (Noiz kontsultatua: 2016-9-28).
  2. a b c d Shimon Peres - Biographical. nobelprize.org (Noiz kontsultatua: 2016-9-28).
  3. President Shimon Peres – Seventy years of public service. president.gov.il (Noiz kontsultatua: 2016-9-28).
  4. Muere Shimon Peres, el expresidente de Israel que pensó que los palestinos podrían llegar a ser sus "amigos más cercanos". bbc.com (Noiz kontsultatua: 2016-9-28).

Kanpo estekak

aldatu