Richard Clayderman
Philippe Robert Louis Pagès, Richard Clayderman gisa artistikoki ezaguna, (Paris, 1953ko abenduaren 28a), piano-jotzaile frantziar ezaguna da. Musika arinean eta melodikoan espezializatuta, Richard Clayderman munduko salmenta errekorrik handiena lortu duen artista frantziarra da. Izan ere, 100 milioi disko saldu dira 57 herrialde ezberdinetan, urrezko 290 disko eta platinozko 90 irabazi ditu. Bere pieza ezagunetariko bat Paul de Sennevillek idatzitako Ballade pour Adeline (1977) da.[1]
Richard Clayderman | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Philippe Robert Luc Pagès |
Jaiotza | Parisko 20. barrutia, 1953ko abenduaren 28a (70 urte) |
Herrialdea | Frantzia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | piano-jotzailea, musikagilea eta musika-moldatzailea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Izengoitia(k) | Richard Clayderman |
Genero artistikoa | musika arina |
Musika instrumentua | pianoa |
Diskoetxea | EMI |
clayderman.co.uk | |
| |
Biografia
aldatuPiano-ikasketak oso gaztetan hasi zituen, Phillippe Pages musika-irakaslea zen aitari esker. 12 urterekin Parisko Musika Kontserbatorioan sartu zen eta lau urte geroago Merezimenduaren Lehen Lekua lortu zuen. Musikari profesional gisa egindako lehen urratsak grabazio-saioetan eman zituen, bere trebakuntza- eta hobekuntza-ikasketak ordaintzen jarraitu ahal izateko. Horren eta bere talentu bereziaren arabera, Michel Sardou, Thierry LeLuron eta Johnny Hallidayren grabazioetan jo zuen.
1976an, beste hogeita hamar piano-jotzailerekin batera, Olivier Toussaint disko-ekoizle frantziarrak eta haren bazkide Paul de Senneville konpositoreak Disques Delphine diskoetxe frantziarrarentzat proba bat egiteko deialdia egin zuten, balada batzuk grabatzeko. Clayderman aukeratu zuten eta grabazio-estudioetan sartuko zen bere izena zuen lehen albuma egiteko. Album honetan pianoa eta teklatu elektronikoak egin zituen. Mundu osoan ezaguna den "Ballade pour Adeline", Paul de Sennevillek garai hartan jaio berria zen bere alabaren omenez konposatua, album honetako piezetako bat izan zen, mundu mailako arrakasta izan zena. Single honek 22 milioi kopia inguru saldu zituen 30 herrialde baino gehiagotan.[2]
Gaur egun 1.500 musika pieza baino gehiago grabatu ditu,[3] horien artean Marcelo Boassoren «Vals Del Recuerdo», The Beatlesen «Yesterday», «The Sound of Silence» eta «Strangers in the night». Bi disko grabatu ditu James Last musikari alemaniarraren orkestrak lagunduta. Ray Conniffen estilorik onenean, beste artista batzuen musika-piezen interpretazioan oinarritutako lanak mundu mailako ospea eman dio.
Jatorrizko diskografia
aldatuHona hemen jatorrizko guztiak. Hauekin batera bigarren bertsioak eta bildumak egin ditu.[4]
Plazaratze urtea | Izenburua | Diskoetxea |
1977 | Richard Clayderman | Disques Delphine (Frantzia) |
1978 | A comme amour | Disques Delphine (Frantzia) |
1978 | Medley concerto | Disques Delphine (Frantzia) |
1979 | Rêveries | Disques Delphine (Frantzia) |
1979 | Lettre à ma Mère | Disques Delphine (Frantzia) |
1980 | Les musiques de l'amour | Disques Delphine (Frantzia) |
1981 | Rondo pour un tout petit enfant | Disques Delphine (Frantzia) |
1981 | Richard Clayderman en concert (Coup de Cœur) | Disques Delphine (Frantzia) |
1982 | Rêveries N° 2 | Disques Delphine (Frantzia) |
1982 | Couleur tendresse | Disques Delphine (Frantzia) |
1982 | Christmas | Disques Delphine (Frantzia) |
1983 | Le Premier Chagrin d'Elsa | Disques Delphine (Frantzia) |
1983 | Ein Traum von Liebe | Disques Delphine (Frantzia) |
1983 | A Pleyel | Disques Delphine (Frantzia) |
1984 | Concert under the stars | Disques Delphine (Frantzia)-Victor Musical Industries (Japonia) |
1984 | Music of love | Decca Records (Erresuma Batua) |
1984 | Cœur fragile | Disques Delphine (Frantzia) |
1985 | The classic touch | Disques Delphine (Frantzia) |
1985 | Les sonates | Disques Delphine (Frantzia) |
1986 | Romantic | Disques Delphine (Frantzia) |
1986 | Hollywood and Broadway | Disques Delphine (Frantzia) |
1987 | Songs of love | Disques Delphine (Frantzia)-Decca Records (Erresuma Batua) |
1987 | Eléana | Disques Delphine (Frantzia)-Decca Records (Erresuma Batua) |
1988 | A little night music | Disques Delphine (Frantzia) |
1988 | Zodiacal Symphony | Disques Delphine (Frantzia) |
1988 | Turkey, Mon Amour (Aşkim Türkiye) | Disques Delphine (Frantzia)-Balet Plak (Turkia) |
1988 | Romantic America | Columbia Records (Kanada) |
1988 | Quel gran genio del mio amico - Richard Clayderman interpreta Lucio Battisti | RCA Records (Italia) |
1988 | On TV | Victor Musical Industries (Japonia) |
1988 | Thailand, mon amour | Kloster Records (Tailandia) |
1989 | Anemos | Victor Musical Industries (Japonia) |
1989 | Amour Pour Amour | Disques Delphine (Francia) |
1989 | The love songs of Andrew Lloyd Webber | Disques Delphine (Frantzia) |
1990 | My classic collection | Disques Delphine (Frantzia) |
1990 | The Fantastic Movie Story Of Ennio Morricone | Disques Delphine (Frantzia) |
1990 | 'Il y a toujours du Soleil... au-dessus des nuages | Disques Delphine (Frantzia) |
1991 | Together at Last | Disques Delphine (Frantzia)-Polydor GmbH (Alemania) |
1992 | América Latina mon amour | Disques Delphine (Frantzia) |
1993 | Richard Clayderman Plays ABBA, the hits | Disques Delphine (Frantzia) |
1993 | Desperado | Disques Delphine (Frantzia) |
1994 | Les Nouvelles Ballades Romantiques | Disques Delphine (Frantzia) |
1994 | In harmony | Disques Delphine (Frantzia)-Polydor GmbH (Alemania) |
1994 | When a man loves a woman | Disques Delphine (Frantzia) |
1995 | The Carpenters collection | Disques Delphine (Frantzia) |
1995 | Japón mon amour | Victor Musical Industries (Japonia) |
1996 | México con amor | Disques Delphine (Frantzia)-Polygram Latino US/RODVEN (AEB) |
1996 | Love follow us | Rock Records (Taiwan) |
1996 | Tango | Disques Delphine (Frantzia) |
1996 | My australian collection | WEA-Warner Music (Australia) |
1997 | Love follow us 2 | Rock Records (Taiwan) |
1997 | Scandinavian Collection | CMC-Emi Music (Eskandinavia) |
1997 | Serenade De l'Etoile | Victor Musical Industries (Japonia) |
1997 | Les Rendez-Vous du hasard | Disques Delphine (Frantzia) |
1997 | My bossanova favorites | Disques Delphine (Frantzia) |
1998 | Chinese garden | Disques Delphine (Francia) |
1998 | In amore | Disques Delphine (Frantzia) |
1998 | Encore! | Victor Musical Industries (Japonia) |
1999 | Joue-moi tes rêves | Disques Delphine (Frantzia) |
2000 | Together | Disques Delphine (Frantzia)-Arcade / Chryslie Records (Benelux) |
2000 | 101 Solistes Tziganes | Disques Delphine (Frantzia) |
2001 | Chinese evergreen | Disques Delphine (Frantzia)-Rock Records (Taiwán) |
2002 | Mysterious Eternity | Disques Delphine (Frantzia) |
2002 | Everybody Loves Someone Sometime | Disques Delphine (Frantzia) |
2002 | The confluence | Delphine Productions (Frantzia)-Virgin Records (India) |
2003 | Richard Clayderman plays antique pianos | Victor Musical Industries (Japonia) |
2003 | Rendez-vous | Victor Musical Industries (Japonia) |
2005 | New | Disques Delphine (Frantzia) |
2005 | Forever...my way | Victor Musical Industries (Japonia) |
2007 | A thousand winds | Victor Musical Industries (Japonia) |
2008 | The Confluence II | Saregama India Limited (India) |
2013 | Romantique | Decca Records (Erresuma Batua) |