Never Mind the Bollocks, Here's the Sex Pistols

Never Mind the Bollocks, Here's the Sex Pistols Sex Pistols punk rock taldearen albuma da, taldeak egin zuen estudio-album bakarra, hain zuzen ere.

Never Mind the Bollocks, Here's the Sex Pistols
Sex Pistols taldearen estudioko albuma
Argitaratze data1977ko urriaren 28a
GrabazioaWessex Sound Studios, Londres, 1976ko urria; 1977ko martxo-ekain; 1977ko abuztua
Musika motaPunk rock
Iraupena38:44 (12 abestikoa)
34:32 (11 abestikoa)
HizkuntzaIngelesa
DiskoetxeaVirgin Records
EkoizpenaChris Thomas
Bill Price
Sex Pistols taldearen kronologia
Never Mind the Bollocks, Here's the Sex Pistols
(1977)
The Great Rock 'n' Roll Swindle
(1979)
Kalifikazio profesionalak
Kalifikazioa
Iturria Puntuazioa
AllMusic 5/5 stars[1]
Christgau's Record Guide A[2]
Encyclopedia of Popular Music 5/5 stars[3]
Rolling Stone 5/5 stars[4]
The Rolling Stone Album Guide 5/5 stars[5]
Spin Alternative Record Guide 10/10[6]
Taula hau hobetu beharra dago. Informazio gehiagorako begiratu laguntza.

Historia

aldatu

Virgin Records ekoiztetxeak argitaratu zuen 1977ko urriaren 28an eta liskar bat baino gehiago sortu zuen berehala; Bollocks hitza izenburuan ("barrabilak", ingelesez) probokazio ikaragarria zen garai hartan. Legez zentsuratu nahi izan zuten izena eta albuma diska-dendetan erakustea debekatu. 1977ko azaroaren 24an, John Mortimer defentsak bollocks hitzak apaiza ere esan nahi zuela frogatu zuen zinpekoen aurrean. Mortimerrek zinpekoak berera ekarri zituen eta hau izan zen sententzia:

« ...Much as my colleagues and I wholeheartedly deplore the vulgar exploitation of the worst instincts of human nature for the purchases of commercial profits by both you and your company, we must reluctantly find you not guilty of each of the four charges" (Euskaraz: Ez nik eta ezta nire kideek ere ez dugu gizatasunaren alderdi okerrenak aireratzea onartzen, bai zeuk, bai zeure konpainiak egiten duzuen eran, hobari komertzialak lortzeko xedean, baina, gustukoa ez badugu ere, lau karguei dagokienez, errugabea zarela deklaratu beharrean gaude).... [7] »

Oraindik larriagoa izan zen Anarchy in the U.K. eta God Save the Queen abestien letrek ekarri zuten haserrea, Jamie Reidek azken horren singleari egin zion azalak bezala. Kanta horiek gizarte zibila eta monarkia iraintzen zuten eta God Save the Queen abestian Elisabet II.a Ingalaterrakoaren aurka zihoazen. Johnny Rotten kantaria eta Steve Jones gitarrak ez ziotela erreginari eraso nahi esan zuten, britainiar gobernuari baizik. Hala ere, gorabehera horiek ez zuten albumaren salmentak hazten lagundu besterik egin.

Pretty Vacant izan zen beste abesti polemiko bat; letra baino gehiago Johnny Rottenek nola ahoskatzen zuen vacant izan zen. Asko markatzen zuen cant silaba eta fonetikoki cunt bezala geratzen zitzaion (alua esateko ingelerako bulgarismo bat. Rottenek ez zuen sekula nahita egiten zuenik onartu.

Never Mind the Bollocks inflexio puntu bat izan zen punk rocka musika ekoizpenean sartzean. Chris Thomas ekoizlea soinua bereziki lantzen saiatu zen; garaiko estilo bereko taldeetan ohikoa zen zaindu gabeko musika zuen albuma eskaini beharrean, soinua garbitzen ahalegindu zen eta hasierako grabazioei gitarrak erantsi zizkion. Ez zuten denek onartu aldaketa hori, baina ate gehiago ireki zizkion musika honi.

Zerrendak eta eragina

aldatu

Berehala iritsi zen Never Mind the Bollocks lehen postura Erresuma Batuan gehien saldu ziren albumen artean, baina AEBetako Billboard zerrendan, 106.a izan zen.

1987an, Rolling Stone aldizkariak azken 20 urteetako albumen artean bigarrena ezarri zuen garrantzian, The Beatles bandaren Sgt. Pepper's Lonely Hearts Club Band lanaren ondoren eta 41. postua eman zion 2003az geroztik izandako 500 album hoberenen artean[8].

Kerrang! aldizkariaren irakurleek, berriz, punkaren historian izandako albumik hoberena izendatu zuten[9].

Orokorrean, kritikari eta musikari askoren arabera, Never Mind the Bollocks, Here's the Sex Pistols punk rockaren historian izandako diskarik garrantzitsuenetakoa dela esan daiteke.

Jatorrizko abestiak

aldatu

Musikagileak

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu