Montserrat Maritxalar

ikertzaile

Montse Maritxalar Anglada (Donostia, Gipuzkoa, 1966ko abenduaren 10a) Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta ikertzailea da Informatika Fakultatean 1989tik. UPV/EHUko errektoreordea da 2021etik aurreko urteetan Ikasleen zuzendaria izan eta gero.[1][2] Hizkuntzak, hezkuntza eta teknologia digitalak ikuspegi eraikitzaile eta kritikoz nola uztartu da bere ibilbide profesionalean garaturiko lerro nagusia.[3]

Montserrat Maritxalar

Bizitza
JaiotzaDonostia1966ko abenduaren 10a (57 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Tesi zuzendariaArantza Diaz de Ilarraza Sanchez
Doktorego ikaslea(k)Larraitz Uria
Inigo Lopez-Gazpio
Itziar Aldabe
Izaskun Etxeberria Uztarroz
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
katalana
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakinformatikaria eta unibertsitateko irakaslea
Lantokia(k)Donostia
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Donostiako Informatika Fakultatea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaUdako Euskal Unibertsitatea
E-makumeak

Inguma: montse-maritxalar-anglada

Txikitatik bere pasioa mendia da eta antzerkia egitea gustukoa du.

Irakaslea unibertsitatean

aldatu

Informatikako Ingeniaritza graduan eta "Hizkuntzaren Analisia eta Prozesamendua" izeneko masterrean. Horretaz gain, zuzendaritzako kidea izan da "IKT eta Konpetentzia Digitalak Hezkuntzan" izeneko berezko tituluan.[4][5] EHUko Informatika Fakultateko dekanordea zen 2011tik 2014ra bitarte,[6] Informatika Ingeniaritza titulazioaren koordinatzailea (2014-2017), UPV/EHUko Gradu-Batzordearen kidea (2013-2016) eta UPV/EHUko ikasleen zuzendaritzako burua (2017-2021).[7][8]

Irakaskuntzako bi berrikuntza-proiektutan ere parte hartu du, ikertzaile nagusia bera izanik.

Ikerketa-ildoak

aldatu

Hizkuntzaren prozesamenduaren arloan aritzen den Ixa Taldeko ikertzailea da, taldearen sortzaileetako bat da bera. 1999an defenditu zuen doktore tesian bigarren hizkuntzako ikasleen hizkuntz ezagutza eskuratzeko ingurune bat sortu zuen.[9][10] Horrela, hizkuntzaren tratamendu tratamenduko tresnak euskararen irakaskuntzan nola erabil daitezkeen aztertu izan du geroko ikerketetan.[11] Ikerketan hizkuntzaren prozesamendua, ikaskuntza eta material didaktikoen sorkuntza lantzen du. Berak sortutako tresnak euskararako eta Irlandako gaelerarako ere erabili izan da geroago.[12]

 
Ixa Taldean 2008an Hizkuntz irakaskuntza lantzen zuen azpitaldea

Besteak beste, EHUko, Eusko Jaurlaritzako, Madrileko Ministerioko eta Europar Batasuneko deialdietako hainbat ikerketa-proiektutan parte hartu du, eta ikerketaren arloko enpresekin eta zentroekin kontratuak ere izan ditu.  "European Network for Combining Language Learning with Crowdsourcing Techniques" cost action ikerketa sarearen ordezkarietako bat Espainiar Estatuan.[13] Nazioarteko 120 bat argitalpen ditu aldizkari zein kongresutan, gutxienez.[14][15]

Baliabide gutxiko hizkuntzentzat mesedegarri izan daitekeen Hizkuntzen berdintasuna garai digitalean txostena (Language Equality in the Digital Age) 2018an Europako Parlamentuan onartu zenean Galeseko Jill Evans parlamentariaren iniziatibaz, aste bat geroago Europako parlamentuan bertan Jill Evans berak, Maite Melero, Delith Prys eta Montse Maritxalarrek parlamentariei azaldu zieten hizkuntza teknologia zer den baita Europako hizkuntzei eskaintzen dizkien aukera teknologikoak ere.[16]

Eusko Jaurlaritzaren Euskararen Aholku Batzordean antolatutako Ingurune Digitalean Euskara Sustatzeko batzorde-atal bereziaren kidea ian da (2015-2020).[17][18]

European Network for Combining Language Learning with Crowdsourcing Techniques cost action ikerketa-sarearen ordezkarietako bat izan zen espainiar estatuan (2016-2021).

e-makumeak

aldatu

Informatikako Ingeniaritzan emakumeek duten egoeraz informazioa biltzeko eta zabaltzeko e-makumeak bilguneko partaidea izan da hainbat urtez.[19] Alde horretatik teknologiaren sorkuntzan emakumeen presentzia oso beharrezkoa dela defenditu izan du.[20][21][22]

Gaia azterteko hainbat artikulu idatzi eta ponentzietan parte hartu izan du:

Artikuluak

aldatu
  • Victoria Fernández, Edurne Larraza, Montse Maritxalar, Txelo Ruiz. Una aproximación a la situación de la mujer en los estudios universitarios de informática. Revista Arbor: Ciencia Pensamiento y Cultura (CSIC). Vol. 733. ISSN 877-887. 2008.
  • Itziar Cortés, Victoria Fernández, Edurne Larraza, Montse Maritxalar, Kepa Sarasola, Aitziber Zumarraga. Informatika generorik al du? ¿Tiene género la informática?. DVD bilingüe. Año 2008. Ed: UPV/EHU. ISBN: 978-84-6909026-8.
  • Itziar Cortés, Victoria Fernández, Edurne Larraza, Montse Maritxalar, Kepa Sarasola, Aitziber Zumarraga. Una invitación a la participación de la mujer en Ingeniería Informática. Poster presentado en las XIII Jornadas de Enseñanza Universitaria de la Informática (JENUI 2007), Teruel. pdf Publicado en las Actas de las Jornadas. Pag: 555-556. ISBN: 978-84-9732-620-9.
  • Victoria Fernández, Edurne Larraza, Montse Maritxalar, Txelo Ruiz, Kepa Sarasola. Ingeniería en Informática y Género: Un estudio cuantitativo. Ponencia presentada VI Congreso Iberoamericano de Ciencia Tecnología y Género, 2006. Resumen publicado en el libro del congreso. Pag.: 383-384. ISBN: 84-7733-842-6.
  • Victoria Fernández, Txelo Ruiz, Edurne Larraza, Montse Maritxalar, Elena Lazkano, Kepa Sarasola. Evolución del número de mujeres en la matrícula de los estudios de informática en la Universidad del País Vasco, UPV/EHU. Ponencia presentada en las XII Jornadas de Enseñanza Universitaria de la Informática (JENUI 2006), Bilbo. Publicada en las Actas de las Jornadas. Pag: 223-230. ISBN: 84-9732-545-1.

Ponentziak

aldatu
  • Itziar Cortés, Victoria Fernández, Edurne larraza, Montse Maritxalar, Elena Lazkano, Kepa Sarasola. Una invitación a la participación de la mujer en Ingeniería Informática. XIII Jornadas de Enseñanza Universitaria de la Informática (JENUI 2007). Teruel.
  • Victoria Fernández, Txelo Ruiz, Edurne larraza, Montse Maritxalar, Elena Lazkano, Kepa Sarasola. Ingeniería Informática y Género: Un estudio cuantitativo. VI Congreso Iberoamericano de Ciencia, Tecnología y Género, 2006. Zaragoza
  • Victoria Fernández, Txelo Ruiz, Edurne larraza, Montse Maritxalar, Kepa Sarasola, Aitziber Zumarraga. Evolución del número de mujeres en la matrícula de los estudios de informática en la Universidad del País Vasco, UPV/EHU. XII Jornadas de Enseñanza Universitaria de la Informática (JENUI 2007). Bilbo.

UEUkidea

aldatu
 
IEB2024[23]

UEUkidea da ikaslea zenetik, eta Informatika Sailburua izan zen 1990eko hamarkadan sei urtez (1992-1997).[24] Urte horietan sortu ziren Informatikari Euskaldunen Bilkuretako antolatzaile izan zen hasieratik. 1996ko lehen bilkuran Eneko Agirre, Iñaki Alegria, Xabier Artola, Montse Maritxalar, eta Kepa Sarasolarekin antolatu zuen. Hainbat ikastaro eman ditu UEUn.[25]

IKTak eta Konpetentzia Digitalak Hezkuntzan, Etengabeko Formakuntzan, eta Hizkuntzen Irakaskuntzan, Graduondokoaren Batzorde Akademikoko kidea izan da eta liburu bat argitaratu zuten alorreko deskribaapen zehatza zabaltzeko.[1]

 
Liburua: Programa informatikoen espezifikazio, egiaztapen eta eratorpen formala (1993 eta 2016)

Liburuak

aldatu

Errekonozimenduak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. a b hezikt. (2018-02-06). «Elkarrizketa Montse Maritxalarri» IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan (Noiz kontsultatua: 2019-09-29).
  2. www.deia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-08).
  3. Berria. «Digitalizazioa hezkuntzan» Berria Eztabaida Gela (Noiz kontsultatua: 2019-09-29).
  4. Prentsaurrekoa: "IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan" liburuaren aurkezpena. (Noiz kontsultatua: 2020-01-14).
  5. Iruskieta., Mikel; Maritxalar, Montse; Arroyo Sagasta, Amaia; Camacho, Abel. (2019). IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan. Udako Euskal Unibertsitatea eta UPV/EHU ISBN 978-84-8438-693-3. PMC 1132195208. (Noiz kontsultatua: 2020-01-14).
  6. «Emakumeak eta Teknologia .Emakumeen nazioarteko eguna 2014 – UPV/EHU — Unibertsitatea.Net» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-03).
  7. [https://www.ehu.eus/eu/web/vicer.estudiantes-empleo-responsabilidadsocial/aurkezpena1 «AurkezpenaIkasleen eta Enplegagarritasunaren arloko Errektoreordetza»] vicer.estudiantes-empleo-responsabilidadsocial (UPV/EHU) (Noiz kontsultatua: 2019-03-08).
  8. (Gaztelaniaz) [https://www.deia.eus/2018/02/05/sociedad/euskadi/la-sociedad-funcionara-mejor-si-trabajamos-en-lo-que-estamos-motivados-y-nos-gusta «Montse Maritxalar: “La sociedad funcionará mejor si trabajamos en lo que estamos motivados y nos gusta”. Deia, Noticias de Bizkaia»] Deia (Noiz kontsultatua: 2019-03-08).[Betiko hautsitako esteka]
  9. Maritxalar M.,[http://www.euskara.euskadi.net/appcont/tesisDoctoral/PDFak/montse_maritxalar_TESIS.pdf Mugarri: bigarren hizkuntzako ikasleen hizkuntz ezagutza eskuratzeko sistema anitzeko ingurunea]. Informatika Fakultatea, UPV-EHU, 1999ko uztaila.
  10. Maritxalar Anglada, Montse. «Mugarri: bigarren hizkuntzako ikasleen hizkuntz ezagutza eskuratzeko sistema anitzeko ingurunea» (PDF) Tesiker, Euskarazko doktorego-tesiak (Noiz kontsultatua: 2019-12-13).[Betiko hautsitako esteka]
  11. [https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/2010/04/16/euskarazko-erroreen-eta-desbideratzeen-analisirako-lan-ingurunea/ Euskarazko erroreen eta desbideratzeen analisirako lan-ingurunea – Hizkuntza-teknologiak. ] (Noiz kontsultatua: 2019-03-08).
  12. [http://www.soziolinguistika.eus/node/3949 «Hizkuntzaren tratamendu automatikoa euskararen irakaskuntzAN | Soziolinguistika Klusterra»] www.soziolinguistika.eus (Noiz kontsultatua: 2019-03-08).
  13. [https://www.ehu.eus/ehusfera/ifbloga/2017/10/11/mintegia-hizkuntza-ikasketa-crowdsourcing-bidez-agerri-maritxalar-2017-10-17/ «Mintegia: hizkuntza-ikasketa crowdsourcing bidez (Agerri, Maritxalar, 2017-10-17)»] DIFusio@ (Noiz kontsultatua: 2019-03-08).
  14. [http://scholar.google.es/scholar?hl=en&q=montse+maritxalar&btnG=&as_sdt=1%2C5&as_sdtp= Montse Maritxalar Google Scholar Citations webgunean].
  15. [http://ixa.si.ehu.es/Ixa/Argitalpenak/kidearen_argitalpenak?kidea=1000809000 Montse Maritxalarren argitalpenak Ixa Taldearen webgunean].
  16. [https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/2018/09/14/europako-parlamentuak-onartu-du-txostena-hizkuntzen-berdintasuna-era-digitalean-2018-09-11/ Europako parlamentuak onartu du txostena: Hizkuntzen Berdintasuna Era Digitalean (2018-09-11) – Hizkuntza-teknologiak. ] (Noiz kontsultatua: 2019-03-08).
  17. [http://www.euskara.euskadi.eus/eabren-batzorde-atal-bereziak/r59-738/eu/ «EABren Batzorde-atal bereziak»] www.euskara.euskadi.eus 2019-02-14 (Noiz kontsultatua: 2019-03-08).
  18. «EABren Batzorde-atal bereziak» www.euskara.euskadi.eus 2019-02-14 (Noiz kontsultatua: 2019-05-15).
  19. e-makumeak Informatikako Ingeniaritzan emakumeek duten egoeraz informazioa biltzeko eta zabaltzeko bilgunea.
  20. Lasa, I.. [https://www.berria.eus/albisteak/85344/ «Montse Maritxalar: "Teknologiaren sorkuntzan egon behar dugu emakumeok"»] Berria (Noiz kontsultatua: 2019-03-08).[Betiko hautsitako esteka]
  21. [https://www.argia.eus/albistea/informatika-ingeniaritza-osorik-euskaraz-joseba-makazaga-eta-montse-maritxalar «Informatika Ingeniaritza: osorik euskaraz (Joseba Makazaga eta Montse Maritxalar)»] Argia (Noiz kontsultatua: 2019-03-08).
  22. Maritxalar, Montse. (2016-09-24). [https://www.ehu.eus/ehusfera/ifbloga/2016/09/27/zer-egin-dezaket-teknologiaren-martxa-ez-galtzeko-gaur8-2016-02-28/ «Zer egin dezaket teknologiaren martxa ez galtzeko? (Gaur8, 2016-09-24)»] DIFusio@ (Noiz kontsultatua: 2019-03-08).
  23. «IEB2024. Adimen Artifizial Sortzailea.» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2024-11-11).
  24. «Informatikari Euskaldunen I. Topaketak - Zientzia.eus» zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-15).
  25. [http://www.inguma.eus/egilea/ikusi/montse-maritxalar-anglada?mota=course&page=1 «Montse Maritxalar Anglada :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea»] www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2019-03-08).
  26. IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan. Udako Euskal Unibertsitatea 2019 ISBN 978-84-8438-693-3. PMC 1132195208. (Noiz kontsultatua: 2021-09-27).
  27. [https://www.ehu.eus/ehusfera/ifbloga/2016/09/02/1-go-mailako-programazioaren-metodologia-ikasgaiak-erabiliko-duen-liburuaren-argitalpena/ «Liburu berria Programazioan errorerik ez egiteko // Libro sobre escritura de programas fiables»] DIFusio@ (Noiz kontsultatua: 2019-03-08).
  28. [http://www.inguma.eus/produkzioa/ikusi/informatika-hiztegia UZEIren Informatika hiztegia Inguma datu-basean]
  29. «Bilaketa c lengoaia - Elhuyar Aldizkaria» aldizkaria.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2019-03-10).
  30. Ikastolen Elkartea, Bizkaia. (2012-06-03). Euskara Teknologia Berrietan. Elkarrizketak 2012ko Ibilaldian omendukoekin.. Ikastolen Elkartea (Noiz kontsultatua: 2020-02-11).
  31. Ibilaldia 2012 omenaldia: Euskara teknologia berrietan sartzeko aintzindariak – Hizkuntza-teknologiak. (Noiz kontsultatua: 2020-02-11).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Egile honen argitalpenei buruzko informazioa lortu dezakezu Scholian