Maurice Feltin
Maurice Feltin (Delle, 1883ko maiatzaren 15a - Thiais, 1975eko irailaren 27a) frantziar kardinala izan zen.
Parisko seminarioan ikasi zuen eta 1909an apaiztu zen. 1914an, Frantziako armadan sartu zen, Lehen Mundu Gerran parte hartzeko.
Troyesko apezpikua (1928-1932), Senseko artzapezpikua (1932-1935), Bordeleko artzapezpikua (1935-1949) eta Parisko artzapezpikua (1949-1966) izan zen.
Pio XII.ak kardinala sortu zuen 1953an, eta 1958ko konklabean eta 1963ko konklabean parte hartu zuen.
1938an, Euskal Lagunen Nazioarteko Ligaren sorreran parte hartu zuen, beste elizgizon, politikari eta intelektual frantziar batzuekin batera, eta Ohorezko Batzordeko kide izan zen.