Marilyn Waring
Marilyn Joy Waring (Zeelanda Berria, 1952ko urriaren 7a) politika publikoetan aditua, garapenerako nazioarteko aholkularia, irakaslea, legebiltzarkide ohia, ekologista, feminista. Ekonomia feministaren sortzaile nagusietako bat da.
Biografia
aldatuTaupirin hazi zen, gaztaroan soprano talentuduna izanik gurasoek abeslari klasiko bat izatea espero zuten.[1] 1973an, Zientzia Politikoetan eta Nazioarteko Politikan lizentziatu zen Wellingtongo Victoria Unibertsitatean.
1975ean, 23 urte zituela, Zeelanda Berriko Legebiltzarreko diputatu gazteena bihurtu zen Zeelanda Berriko Alderdi Nazional kontserbadorearen eskutik. Legebiltzarkide gisa, Gastu Publikoaren Batzordearen burua izan zen. 1984an, Alderdi Laboristak proposatutako arma nuklearren kontrako politika babestu zuen, zeinak hauteskunde orokorren aurreratzea ekarri zuen, urte berean legebiltzarra utzi zuen.
2006az geroztik, Politika Publikoetako irakaslea da Auckland-eko AUT Politika Publikoen Institutuan. Nazio Batuen PNUD erakundearentzako aholkulari gisa aritu da.[2]
Obra
aldatu1988an If Women Counted liburua argitaratu zuen. Bertan, ekonomia hegemonikoak emakumeak ikustaraztea galarazten duela salatu zuen, zaintza lanak produktiboki neurtzen ez diren heinean herrialdearen aberastasunean zenbatzen ez direlako. Ondorioz, emakumeen hiritartasuna eta eskubideak kolokan jartzen ditu neurketa kapitalistak, naturaren balioa alde batera uzten duen bezala. 1989an ekonomia politikoan doktoretza lortu zuen.[3]
Publikoki kritikatu du BPG-aren kontzeptua, Bigarren Mundu Gerraren ostean Nazio Batuen Kontu Nazionalen Sistemaren (UNSNA) oinarri bihurtu zen neurri ekonomikoa. "Petrolio-isuriak eta gerrak hazkunde ekonomikoaren eragile gisa ikusten dituen sistema bat kritikatzen du, zaitza lanak eta etxeko lanak baliogabetzen diren heinean".
Bere ikerketa eta idazlanei esker, ekonomia feministaren sortzaile nagusietariko bat da. If Women Counted NBE-ak Barne Produktu Gordina birdefinitu zezan balio izan zuen. Kontabilitate metodo berriak inspiratu zituen dozenaka herrialdetan, eta ekonomia feministaren diziplinaren fundazio dokumentua bihurtu zen.[4]
Feminismoaren eta ekonomia feministaren erakusle diren Silvia Federicci[5] eta Yolanda Jubeto, besteak beste, Waring-en ekarpena bere egiten dute eta autorearen hurrengo esaldia aipatu egiten dute ere[6]:
El término “bienestar” se ha elaborado a partir del expolio de los recursos naturales, de la esclavitud de los miserables del mundo, de la devaluación de las mujeres, del uso intolerable de los niños y niñas –como productos y mano de obra barata– y de la utilización de la fuerza bélica irracional. (Marilyn Waring, 1994)
Gerora, bere obra ezagutarazteko filmak zein liburuak argitaratu dira, hala nola 1995ean Terre Nash-ek zuzendurako Who´s Counting? Marilyn Waring on Sex, Lies and Global Economics (Nor ari da zenbatzen? Marilyn Waring, sexua, gezurrak eta munduko ekonomia) filma[7], 2004ean Carmen Alborach-ek Libres liburuan egindako analisia[8][9] eta 2013an Margunn Bjørnholt-ek eta Ailsa McKay-k argitaratutako antologia Counting on Marilyn Waring: New Advances in Feminist Economics izenekoa.
Melinda Gatesen 2019ko The Moment of Lift: How Empowering Women Changes the World liburuak Waringen lanari buruz hitz egiten du ere[10], Barack Obama-k liburu hau sustatzeko umorezko sketch batean parte hartu zuen.[11]
Liburuak
aldatu- 1 Way 2 C the World: Writings 1984–2006 (Univ. of Toronto Press, 2011)
- In the Lifetime of a Goat: Writings 1984–2000 (Bridget Williams Books, 2004)
- Three Masquerades: Essays on Equality, Work and Hu(man) Rights ( Auckland University Press with Bridget Williams Books, 1996)
- If Women Counted: A New Feminist Economics (Harper & Row, 1988)
- Women, Politics, and Power: Essays (Unwin Paperbacks-Port Nicholson Press, 1984)
Sariak eta Aitortzak
aldatu- 2020 (eta 2008) Merituaren Ordena, Zeelanda Berriko Gobernuak.[12][13]
- 2019 BBC 100 Women.[14]
- 2018 Top 200 Deloitte Saria.[15]
- 2014 Ekonomia Saria, New Zealand Institute of Economic Research (NZIER).[16]
- 2013 Emakume esanguratsuak Zientzia eta Innobazioan, Westpac/Fairfax.[17]
- 2013an Counting on Marilyn Waring: New Advances in Feminist Economics izeneko antologia bat argitaratu zuten Margunn Bjørnholt-ek eta Ailsa McKay-k.
- 2013 Zeelanda Berriako Giza Eskubideen Defendatzaileari Saria, Amnistía Internacional.[18]
- 2012an, Mundua aldatuko duten 50 pertsonen zerrendan sartu zuen Wired aldizkariak.[19]
- 2011 Honoris Causa Doktorea (D.Litt.), Glasgow Caledonian University.[20]
- 2000. urtean Aotearoa Erizaintza Eskolak Gradu Ikasketak burutzeko Marilyn Waring izeneko dirulaguntzak eskaintzen hasi zen.
- 1995 Hiroshima Egunean: Sari berezia, Fundación de Nueva Zelanda para los Estudios y el Trabajo por la Paz.
- 1995ko Who´s Counting? Marilyn Waring on Sex, Lies and Global Economics (Nor ari da zenbatzen? Marilyn Waring, sexua, gezurrak eta munduko ekonomia) filma eskaini zion Terre Nash-ek.[7]
- 1993 Suffrage Centenary Medal
- 1990 Commemorative Medal
- 1977 Isabel II Erreginaren Zilarrezko Medaila
Erreferentziak
aldatu- ↑ Anne Manne. Making women’s unpaid work count. .
- ↑ Professor Marilyn Waring - Public Policy - AUT. .
- ↑ (Ingelesez) Waring, Marilyn J.. (1989). A woman's reckoning: a feminist analysis of the power of the internationally accepted conception and implementation of the United Nations System of National Accounts. University of Waikato (Noiz kontsultatua: 2023-05-17).
- ↑ Terje Langeland. Women Unaccounted for in Global Economy Proves Waring Influence. .
- ↑ (Gaztelaniaz) Economía Feminista: desafíos, propuestas y alianzas. Entrepueblos, https://www.entrepueblos.org/wp-content/uploads/2017/07/Libro-Economia-feminista_web.pdf or..
- ↑ Debates sobre desarrollo y bienestar desde la economía feminista. (Noiz kontsultatua: 2021-11-27).
- ↑ a b (Ingelesez) Canada, National Film Board of. Who's Counting? Marilyn Waring on Sex, Lies and Global Economics. (Noiz kontsultatua: 2021-11-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) Intxausti, Aurora. (2004-09-15). «Carmen Alborch indaga en la vida de nueve mujeres triunfadoras» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-11-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) Fuente, Inmaculada de la. (2004-09-18). «Los nueve espejos en que se mira Alborch» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-11-27).
- ↑ News, A. B. C.. Book excerpt: Melinda Gates' 'The Moment of Lift: How Empowering Women Changes the World'. .
- ↑ Darrisaw, Michelle. Barack Obama Is the Ultimate Funny Guy in a Video Made for Melinda Gates. .
- ↑ New Year Honours: The full list. .
- ↑ New Year Honours List 2008. .
- ↑ BBC 100 Women 2019: Who is on the list this year?. .
- ↑ Thursday. Deloitte Top 200 Award Winners Announced for 2018 | Scoop News. .
- ↑ Professor Marilyn Waring - 2014 Economics Award winner | NZIER. .
- ↑ Media centre.. .
- ↑ Pacific.scoop.co.nz » Amnesty honours Marilyn Waring – 2013 Human Rights Defender. .
- ↑ WIRED. The Smart List 2012: 50 people who will change the world. ISSN 1357-0978..
- ↑ Professor awarded with Honorary Degree from Scotland - AUT University. .
Bibliografia
aldatuCarmen Alborch (2004): "LIBRES" Ed. Santillana Ediciones Generales S.L. Madrid.
Kanpo estekak
aldatu- BPG-k baztertzen duen eta benetan balio duen ordaindutako lana, TEDxChristchurch | 2019ko abuztua