Manipur
Manipur (manipureraz: মনিপুর) Indiako ekialdeko estatua da.
Manipur | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
India | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Herrialdea | India | ||||||||||
ISO 3166-2 | IN-MN | ||||||||||
Hiriburua | Imphal (en) | ||||||||||
Chief Minister of Manipur (en) | Nongthombam Biren Singh | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 24°49′N 93°56′E / 24.81°N 93.94°E | ||||||||||
Azalera | 22,347 km² | ||||||||||
Mugakideak | Assam, Nagaland, Mizoram eta Chin estatua | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 2.855.794 (2011) 467.160 (2005) | ||||||||||
| |||||||||||
| |||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 107 bizt/km² | ||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||
Ordu eremua | UTC+05:30 | ||||||||||
Matrikula | MN | ||||||||||
www.manipur.nic.in |
Geografia
aldatuManipurrek honako mugakideak ditu: iparraldean Nagaland, hegoaldean Mizoram, mendebaldean Assam eta ekialdean Myanmar. Beraz "Zazpi Ahizpak" izeneko estatuetako bat da.
Politika
aldatuIndia independentzia lortu zuenetik, Manipurren independentziaren aldeko talde armatuak izan dira. Hauetatik hiru nagusiak United National Liberation Front (UNLF), Peoples Revolutionary Party of Kangleipak (PREPAK) eta Peoples Liberation Army (PLA). UNLFek 2500, PREPAK 1500 eta PLA, berriz, 3000 kide inguru dituzte[1]. Egoera politiko hau dela eta, bertara ailegatzeko gobernuaren baimen berezia beharrezkoa da[2].
Banaketa administratiboa
aldatuManipurrek 9 barrutitan banatuta dago. Hona hemen:
Barrutia | Azala | Biztanleria | Hiriburua |
---|---|---|---|
Bishnupur barrutia | 496 | 208.368 | Bishnupur |
Churachandpur barrutia | 4.570 | 227.905 | Churachandpur |
Chandel barrutia | 3.313 | 118.327 | Chandel |
Ekialdeko Imphal barrutia | 709 | 394.876 | Porompat |
Mendebaldeko Imphal barrutia | 519 | 444.382 | Lamphel |
Senapati barrutia | 3.271 | 283.621 | Senapati |
Tamenglong barrutia | 4.391 | 111.499 | Tamenglong |
Thoubal barrutia | 514 | 364.140 | Thoubal |
Ukhrul barrutia | 4.544 | 140.778 | Ukhrul |
Hizkuntzak
aldatuManipurera eta ingelesa hizkuntz ofizialak badira ere, estatuan beste 29 hizkuntzatan ere aritzen da. Hauetatik 6 dira nagusiak:
- Tangkhul, Tangkhul herriak hitz egiten duena.
- Hmar, Hmar herriak hitz egiten duena.
- Paite, Paite herriak hitz egiten duena.
- Lushai, Lushai herriak hitz egiten duena.
- Thadou edo Kuki, Kuki herriak hitz egiten duena.
- Mao, Mao herriak hitz egiten duena.
- Vaiphei, Vaiphei herriak hitz egiten duena.
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu