Jaime de Armiñán Oliver (Madril, Espainia, 1927ko martxoaren 9a - ibidem, 2024ko apirilaren 9a) espainiar antzerki idazle, gidoigile eta zinemagilea izan zen.

Jaime de Armiñán

(2014)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJ’aime de Armiñán Oliver
JaiotzaMadril1927ko martxoaren 9a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril2024ko apirilaren 9a (97 urte)
Familia
AitaLuis de Armiñán
AmaCarmen Oliver Cobeña
Ezkontidea(k)Elena Santonja  (1956 -  2016ko urriaren 17a)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Complutense Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, gidoilaria, idazlea, antzerkigilea eta errealizadorea
Jasotako sariak

IMDB: nm0035529 Allocine: 56622 Allmovie: p87008
Discogs: 3793104 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Kazetari gisa lan egin ondoren antzerkiak idazteari ekin zion, eta sari asko irabazi zituen: 1953an Calderón de la Barca saria Eva sin manzanarengatik, 1955ean Unión Films saria Sinfonía acabadarengatik eta 1956an Lope de Vega saria Nuestro fantasmarengatik. Beste antzerki-lan batzuk: Café del Liceo (1958), Pisito de solteras (1962), La pareja (1963), El último tranvía (1965), eta Todas somos compañeras (1966). Umorea eta nahasketa dira Armiñánen antzerkien ezaugarri nagusiak.

1958an telebistan hasi zen lanean, lehendabizi gidoigile, gisa eta bere gidoiak zuzenduz gero, Las doce caras de Juan, esate baterako. 1969an hasi zen zinema-munduan, Carola de día, Carola de noche filmarekin. Mi querida señorita (1971) filma Oscar sarietarako izendatua izan zen, eta Urteko Zuzendari Onenaren saria jaso zuen. El nido (1980) ere atzerriko film onenaren Oscarrerako izendatua izan zen. Ipuinak ere idatzi zituen, eta Vidas perras (1991) liburuan bildu dira batzuk. 1961 eta 1989 urteetan Ondas saria irabazi zuen, eta 1985ean Arte Ederretako urrezko domina.

Filmografia

aldatu
Urtea Filma Zuzendaria
2008 14, Fabian Road (ZG) Jaime de Armiñan
1995 El Palomo cojo (ZG) Jaime de Armiñan
1992 Al otro lado del Túnel (ZG) Jaime de Armiñan
1991 El día que nací yo (G) Pedro Olea
1989 Juncal Telesaila (ZG) Jaime de Armiñan
1987 Mi general (ZG) Jaime de Armiñan
1985 La hora bruja (Z) Jaime de Armiñan
1984 Stico (Z) Jaime de Armiñan
1981 En septiembre (ZG) Jaime de Armiñan
1980 El nido (ZG) Jaime de Armiñan
1978 Al servicio de la mujer española (ZG) Jaime de Armiñan
1977 Nunca es tarde (ZG) Jaime de Armiñan
1976 El bengador Gusticiero y su pastelera madre (G) Antonio Fraguas
1975 Jo, papá (ZG) Jaime de Armiñan
1974 El amor del capitán Brando (ZG) Jaime de Armiñan
1973 Un casto varón español (Z) Jaime de Armiñan
1972 Mi querida señorita (ZG) Jaime de Armiñan
1970 La Lola, dicen que no vive sola (Z) Jaime de Armiñan
1969 Carola de día, Carola de noche (G) Jaime de Armiñan
1968 Solos los dos (G) Luis Lucia Mingarro
1967 Un diablo bajo la almohada (G) José María Forqué
1967 Yo he visto a la muerte (G) José María Forqué
1965 Whisky y vodka (G) Fernando Palacios
1964 La muerte viaja demasiado (G) José María Forqué
1964 Piso de solteros (G) Alfonso Balcázar
1964 Tengo 17 Años(G) José María Forqué
1964 Playa de Formentor (G) Germán Llorente
1963 El juego de la verdad (G) José María Forqué
1963 La Becerrada (G) José María Forqué
1961 El Secreto de Mónica (G) José María Forqué

(D) — Zuzendaria; (G) — Gidoilaria; (ZG) — Zuzendaria eta gidoilaria

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  Artikulu hau Madrilgo Erkidegoko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.