Elena Santonja
María Elena Santonja Esquivias (Madril, Madrilgo Erkidegoa, 1932ko maiatzaren 29a – ibidem, 2016ko urriaren 17a) madrildar telebistako-aurkezlea, margolaria eta noizbehinkako aktorea izan zen.[1] 1980an aitzindaria izan zen telebistako sukaldaritza saioetan, Con las manos en la masa saioa zuzendu eta aurkeztu baitzuen.[2][3][4]
Elena Santonja | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | María Elena Santonja Esquivias |
Jaiotza | Madril, 1932ko maiatzaren 29a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Madril, 2016ko urriaren 17a (84 urte) |
Familia | |
Aita | Eduardo Santonja Rosales |
Ezkontidea(k) | Jaime de Armiñán (1956 - 2016ko urriaren 17a) |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aurkezlea, telebista aurkezlea eta jatetxe-jabea |
Bizitza
aldatuTradizio artistiko handiko familia bateko kidea izan zen, eta pinturarako eta musikarako bokazio berezia izan zuen: Eduardo Rosales (birraitona; pintorea), Carlota Rosales (amona; margolaria), Miguel Santonja (aitona; musikaria eta konpositorea), Eduardo Santonja Rosales (aita; ilustratzailea, kartelgilea eta margolaria), Carmen Santonja (ahizpa, Vainica doble duoko kantaria) eta Jaime de Armiñán (senarra; zinema zuzendaria).
Espainiako Telebistaren lehen urteetan, kameren aurrean jarri zen Entre nosotras (1958) saioa aurkezteko.[1]
Hala ere, ospea ez zitzaion 1980. urtera arte iritsi. Urte hartan, Con las manos en la masa saioa zuzendu eta aurkeztu zuen.[2] Saio hori 1984tik 1991ra bitartean egon zen pantailan, eta, astez aste, sukaldaritza-errezeta bat aurkezten zuen, pertsonaia ezagun baten eskutik: Gonzalo Torrente Ballester, Rosa Chacel, Carlos Berlanga, Joaquín Sabina, Alaska, Víctor Manuel, Ana Belén, Pedro Almodóvar, María Luisa Ponte, Amparo Rivelles, Sara Montiel, Fernando Fernán Gómez eta Mónica Randall, besteak beste.[5] Formula hori ia telebista-kate guztiek errepikatu zuten hurrengo hamarkadan.
Zineman ere noizbehinkako agerraldiak ere egin zituen, besteak beste, Luis García Berlangaren El verdugo (1963), José Luis Borauren Crimen de doble filo (1965) eta Televisión Españolarentzat egin zuen José Luis Cuerdaren Total (1985) mediometrajea.
Bizitza pertsonala
aldatu1956an, Jaime de Armiñán zinema- eta telebista-zuzendari eta -gidoigilearekin ezkondu zen eta harekin hiru seme-alaba izan zituen: Álvaro (1959), Eduardo (1962) eta Carmen.[6] Haren ahizpa Carmen Santonja Vainica Doble musika-bikoteko kidea izan zen.
2023an, bere familiak familiaren argazkiak, altzariak, sukaldaritza-liburuak eta Elena Santonjak egindako artelane-bilduma ikusgarria jarri zituen salgai.[7]
Argitaratutako lanak
aldatu- Paso a paso por la cocina de Elena (Erredakzioa: Elena Santonja, Álvaro Lión-Depetre eta Carmen Beamonte de Cominges) (1987). Errezeta-liburua
- 24 setas de Madrid (Manuel Elexpururekin) (1987)
- Diccionario de cocina (1997)
- Las recetas de mis amigos (1998). Errezeta-liburua
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b (Gaztelaniaz) Palomo, Miguel Ángel. (2016-10-17). «Muere Elena Santonja, el alma del programa ‘Con las manos en la masa’» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2024-06-25).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Iturriaga, Mikel López. (2016-10-17). «'Con las manos en la masa', el programa en el que empezó todo» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2024-06-25).
- ↑ (Gaztelaniaz) García, Marian. (2016-10-17). «Fallece Elena Santonaja, presentadora de 'Con las manos en la masa'» elconfidencial.com (Noiz kontsultatua: 2024-06-25).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Muere Elena Santonja, popular presentadora del programa 'Con las manos en la masa'» ELMUNDO 2016-10-17 (Noiz kontsultatua: 2024-06-25).
- ↑ López, Carmen. (29/7/2019). Con las manos en la masa', 35 años del primer (y mejor) programa de cocina de la televisión. , verTele! or..
- ↑ La valentía de Jaime de Armiñán. 3 de febrero de 2014.
- ↑ Peio H. Riaño. (24/4/2023). La vida de Elena Santonja, a subasta. .