Ikergazte
Ikergazte kongresua euskarazko ikerlari gazteen kongresua da. Euskal komunitate zientifiko-intelektuala trinkotzeko asmoz bi urterik behin antolatzen du 2015etik Udako Euskal Unibertsitateak, lehenengo hartan Durangon, 2017an Iruñean eta 2019an Baionan eta 2021ean Gasteizen izan da.[1]
Ikergazte | |
---|---|
Datuak | |
Izen laburra | Ikergazte |
Mota | biltzar zientifiko sorta |
Erabilitako hizkuntza | euskara |
Historia | |
Sorrera | 2015 |
webgune ofiziala |
200 baino gehiago izaten dira partaideak eta 140 artikulu inguru aurkeztu izan dira aldi bakoitzean.
Ikerlari euskaldunen bilkura
aldatuEuskaraz lanean diharduten ikerlariak hain sakabanatuta egonda, hainbat ikerketa zentrotan eta kohesiorik gabe, hiru eguneko biltzar honek guztiek elkarren berri izatea, eta diziplina akademikoen arteko gogoetak sortzea ditu helburu.[2][3] Ikertzaile euskaldunen kopurua etengabe ari da hazten, inoiz baino gehiago dira, eta beraien arteko eta lanen ezagutza erraztu nahi da. Ildo horretatik, UEUk hainbat arloko adituak bildu izan ditu hainbat ekimenetan azken hamarkadetan: Informatikari Euskaldunen Bilkura (11 edizio) da, besteak beste, horren adibide argia. Ikerketan euskarazko produkzioa hazten ari da, baina hazkuntza ez da behar bezain handia, ikertzaileen lana ebaluatzeko irizpideak dira arrazoietako bat. [4][5][6]
Ikergazte 2023 Donostia
aldatuDonostiako Kursaal Jauregian izan zen maiatzaren 17, 18 eta 19n. 172 komunikazio aurkeztu ziren.[7] 2023ko batzorde zientifikoa osatu zuten 64 ikerlariak Olatz Arbelaitz (UPV/EHU, UEU), Elizabete Perez (Deustuko Unibertsitatea) eta Ainhoa Latatuk (UEU) koordinatu zituzten.[8]
Saridunak
aldatuArlo bakoitzeko saridunak hauek izan ziren 2023an:[9]
- Giza zientziak: Mikel Perez Gonzalez, Kode alternantziaren erabilera euskara-gaztelania gazte elebidunengan lanarekin.
- Gizarte zientziak: Sara Arruti Benito, Genero ikuspegia aintzat hartzen duen Botere Judizial baterantz: bere integrazioa antolakuntza judizialean eta jurisdikzio funtzioan lanarekin.
- Zientzia: Jone Amuategi Aulestiarte, Mintzeko kolesterola: bakterio-toxinen aspaldiko laguna ikerketarekin.
- Osasun zientziak: Naia Rosa Lopez, Kognitiboki hauskorrak diren pentsonengan narriadura kognitiboa eta dementzia prebenitzeko esku hartze kognitibo eta sozio emozional baten proposamena lanarekin.
- Ingeniaritza eta arkitektura. Eneko Sotomayor Pego, Aerosorgailu flotagarrien kontrol tekniken garapena energia eolikoaren ekoizpena optimizatzeko izena duen lanarekin.
Euskal Herriko garapenerako ikerketa interesgarrienaren Udalbiltza saria:
- Alaitz Uriarte Goikoetxea, Zaintzaren inguruko iruditegiak Zestoako Zaintza Ekosisteman ikerketa-lanarengatik
Mikroaurkezpen onenak:
Batzorde zientifikoaren kideak
aldatu- Giza zientziak eta Artea: Itziar Aduriz (Bartzelonako unibertsitatea, UEU), Agustin Arrieta (UPV/EHU), Haizea Barcenilla (UPV/EHU), K. Josu Bijuesca (Deustuko Unibertsitatea), Urtzi Etxeberria (CNRS-IKER Euskara eta euskal testuen ikerketa-zentroa), Aritz Irurtzun (CNRS-IKER, UEU), Kepa Korta (UPV/EHU), Ismael Manterola (UPV/EHU, UEU), Elixabete Perez Gaztelu (Deustuko Unibertsitatea), eta Blanca Urgell (UPV/EHU).
- Gizarte-zientziak eta zuzenbidea: Luzia Alberro (Deustuko Unibertsitatea, UEU), Josu Amezaga (UPV/EHU, UEU), Amaia Arroyo (MU, UEU), Aitor Bengoetxea (UPV/EHU, UEU), Eneko Bidegain (MU, UEU), Lore Erriondo (UPV/EHU, UEU), Javier Esteban (UPV/EHU), Rakel Gamito (UPV/EHU, UEU)Elixabete Imaz (UPV/EHU), Mikel Iruskieta (UPV/EHU, UEU), Xabier Landabidea (Deustuko Unibertsitatea, UEU), Libe Mimenza (UPV/EHU, UEU), Bea Narbaiza (UPV/EHU), Ixusko Ordeñana (UPV/EHU), Josune Saenz (Deustuko Unibertsitatea) eta Eguzki Urteaga (UPV/EHU).
- Zientziak eta natur-zientziak: Noelia Aldai (UPV/EHU, UEU), Arantza Aldezabal (UPV/EHU, UEU), Estibaliz Apiñaniz (UPV/EHU, UEU), Itziar Aretxaga (INAOE), Gorka Elordi (UPV/EHU), Arturo Elosegi (UPV/EHU, UEU), Nestor Etxebarria (UPV/EHU, UEU), Kizkitza Insausti (NUP), Natxo Irigoien (NUP), Josu Jugo (UPV/EHU, UEU), Ainhoa Latatu (GOI, UEU), Josu Lopez Gazpio (GOI, UEU), Ane Sarasola (UPV/EHU), Jone Uria (UPV/EHU).
- Ingeniaritza/Arkitektura: Olatz Arbelaitz (UPV/EHU, UEU), Gorka Azkune (UPV/EHU), Ander Goikoetxea (MU), Enkarni Gomez (UPV/EHU), Mari Luz Guenaga (Deustuko Unibertsitatea), Miren Larrion (UPV/EHU, UEU), Diego Lopez de Ipiña (Deustuko Unibertsitatea), Iñigo Martinez de Alegria (UPV/EHU), Igor Peñalba (UPV/EHU), Olatz Perez de Viñaspre (UPV/EHU, UEU), Maialen Sagarna (UPV/EHU), eta Arkaitz Zubiaga (University of Warwick).
- Osasuna: Rafael Aldabe (CIMA, NU), Mikel Azkargorta (CIC Biogune), Nekane Balluerka (UPV/EHU, UEU), Jose Ramon Bilbao (UPV/EHU, Gurutzetako ospitala), Koldo Callado (UPV/EHU, UEU), Izaskun Elezgarai (UPV/EHU, UEU), Iraia Garcia (UPV/EHU), Jone Mitxelena (UPV/EHU), Miren Josu Omaetxebarria (UPV/EHU, UEU), Nerea Osinalde (UPV/EHU), Jose Antonio Rodriguez (UPV/EHU), eta Izortze Santin (UPV/EHU).
Batzorde Teknikoa
aldatu- Ane Sarasua (UEUko Idazkari nagusia), Idoia Torregarai (komunikazio arduraduna), Ane Garetxana (koordinatzaile akademikoa), Emilio Delgado (IKT arduraduna), eta Ander Altuna (hizkuntza zuzentzailea).
Batzorde dinamizatzailea
aldatu- Begoña Altuna (UPV/EHU, UEU)
- Maitane Basasoro (UPV/EHU, UEU)
- Aitor Cevidanes (Neiker, UEU)
- Jon Egaña (UPV/EHU)
- Unai Lertxundi (Nafarroako Unibertsitatea)
Ikerketa talde laguntzaileak
aldatu- Aholab Signal Processing Laboratory ikerketa taldea: HiTZ Zentroa: UPV/EHUko ahotsaren tratamendu automatikoaren inguruko ikerketa taldea.
- Antropologia Feminista Ikerketa Taldea (AFIT-UPV/EHU)
- Catalysis and sustainable polymers ikerketa taldea (Polymat-UPV/EHU).
- ELEBILAB. UPV/EHUren Elebitasunaren Laborategia.
- Energia biltegiratze sistemei buruzko ikerketa taldea: Mondragon Unibertsitateko Teknologia eta Ingeniaritza alorreko ikerketa taldea.
- FisioKlima-AgroSosT Ikerketa taldea (UPV-EHU)
- Gaixotasun immuneen genetika funtzionala Ikerketa Taldea @FunImmune : UPV/EHUko ikerketa taldea.
- IKER Ikerketa Zentroa. Euskara eta Euskal Testuen Ikerketa Zentroa, Ikerketa Zientifikoaren Erakunde Nazionalaren (CNRS), Bordele Montaigne Unibertsitatearen eta Paueko eta Aturri Herrialdeetako Unibertsitatearen (UPPA) gerizpeko ikerketa gune mistoa da (UMR).
- Ikerketa eta Berrikuntza Analitikoa (IBeA). (Zientzia eta Teknologia Fakultatea UPV/EHU)
- IXA Ikerketa Taldea: UPV/EHUko hizkuntzaren tratamendu automatikoaren inguruko ikerketa taldea.
- Jokabide-Ekologia eta Eboluzioa Saguzarretan Ikerketa Taldea. UPV/EHU.
- KoLaborategia Ikerketa Taldea: HUHEZI-MUko Gizarte Digitalerako Hezkuntza eta Komunikazioaren laborategia
- Lactiker Ikerketa Taldea: UPV/EHUko Ikerketa taldea.
- Materialen ezaugarri termofisikoen ikerketa-taldea: UPV/EHUko ikerketa taldea
- Minbiziaren Biologia Molekularra Ikerketa taldea (MOLBIOL-CANCER): UPV/EHUko Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalien Fisiologia saileko ikerketa taldea.
- Neuropsikofarmakologia ikerketa taldea: UPV/EHUko ikerketa taldea.
- NOR Ikerketa Taldea: UPV/EHUko Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Saileko ikerketa taldea.
- Parte Hartuz Ikerketa Taldea. UPV/EHUko Gizarte Zientzien esparruko ikerketa taldea.
Ikergazte 2021 Gasteiz
aldatuGasteizko Europa Biltzar Etxean izan zen ekainaren 9, 10 eta 11n. 150 komunikazio aurkeztu ziren. 2021eko batzorde zientifikoa osatu zuten 47 ikerlariak Olatz Arbelaitz, Blanca Urgell, Miren Josu Omaetxebarria eta Ainhoa Latatuk koordinatu zituzten.[10][11][12][13][14]
Saridunak
aldatuArlo bakoitzeko saridunak hauek izan ziren 2021an:[15]
- Giza zientziak: Mikel Alonso, "Larramendiren Hiztegi Hirukoitzaren digitalizazioa. Karaktereen ezagutze optikoa eta Wikitekara igotzea"[16]
- Gizarte zientziak: Ane Lekuona, "Hitzen indarra: arte kritika, emakumeak zokoratzeko eragilea".[17]
- Zientziak eta Natura zientziak: Miren Atristain, "Presa handi baten hustuketak eragindako efektu ekologikoak: Enobietako urtegiaren kasua (Artikutza, Nafarroa)".[18]
- Osasun zientziak: Aiara Garitazelaia, "Endometriosia eta ezaugarri antropometriko eta menstrualak: oinarri genetiko amankomunaren bila".[19]
- Ingeniaritza eta arkitektura. Unai Lertxundi "Gibeleko erradioenbolizazioaren CFD simulazioak: odolaren biskositatearen eragina gibeleko hemodinamikan eta mikroesferen distribuzioan”.[20][21]
Euskal Herriko garapenerako ikerketa interesgarrienaren Udalbiltza saria:
- Joseba Fernandez de Landa, "Twitterreko Euskal Komunitatearen Eduki Azterketa Pandemia Garaian”.[22]
Mikroaurkezpen onena:
- Maialen Akizu: Bertsolarien izeberg-a. Zaintzaren begiradatik bertsolarien bizitzen azterketa (Gizarte Zientziak eta Zuzenbidea)
Poster digitalen #IkerTxio saria:
- Maialen Vázquez: Hezkuntza Nutrizionala: Gluten Gabeko Dieta Segurua, Orekatua eta Inklusiboa (Osasun Zientziak)
Batzorde zientifikoaren kideak
aldatu- Giza zientziak eta Artea: Itziar Aduriz (Bartzelonako unibertsitatea, UEU), Agustin Arrieta (UPV/EHU), Haizea Barcenilla (UPV/EHU), K. Josu Bijuesca (Deustuko Unibertsitatea), Urtzi Etxeberria (CNRS-IKER Euskara eta euskal testuen ikerketa-zentroa), Aritz Irurtzun (CNRS-IKER, UEU), Kepa Korta (UPV/EHU), Elizabete Manterola (UPV/EHU, UEU), Ismael Manterola (UPV/EHU, UEU), Blanca Urgell (UPV/EHU) eta Eguzki Urteaga (UPV/EHU).
- Gizarte-zientziak eta zuzenbidea: Josu Amezaga (UPV/EHU, UEU), Amaia Arroyo (MU, UEU), Aitor Bengoetxea (UPV/EHU, UEU), Eneko Bidegain (MU, UEU), Lore Erriondo (UPV/EHU, UEU), Elixabete Imaz (UPV/EHU), Mikel Iruskieta (UPV/EHU, UEU), Xabier Landabidea (Deustuko Unibertsitatea, UEU), Libe Mimenza (UPV/EHU, UEU), Bea Narbaiza (UPV/EHU), Ixusko Ordeñana (UPV/EHU), Iñaki Peña (Deustuko Unibertsitatea) eta Eneritz Zabaleta (UPPA).
- Zientziak eta natur-zientziak: Noelia Aldai (UPV/EHU, UEU), Arantza Aldezabal (UPV/EHU, UEU), Estibaliz Apiñaniz (UPV/EHU, UEU), Arturo Apraiz (UPV/EHU, UEU), Itziar Aretxaga (INAOE), Gorka Elordi (UPV/EHU, UEU), Arturo Elosegi (UPV/EHU, UEU), Nestor Etxebarria (UPV/EHU, UEU), Kizkitza Insausti (NUP), Natxo Irigoien (NUP), Josu Lopez Gazpio (UPV/EHU, UEU), Ane Sarasola (UPV/EHU), Jone Uria (BCAM).
- Ingeniaritza/Arkitektura: Olatz Arbelaitz (UPV/EHU, UEU), Gorka Azkune (UPV/EHU), Ander Goikoetxea (MU), Enkarni Gomez (UPV/EHU), Iñigo Lopez Gazpio (Deustuko Unibertsitatea, UEU), Jose Miguel Cmpillo (UPV/EHU, UEU), Igor Peñalba (UPV/EHU), Olatz Perez de Viñaspre (UPV/EHU, UEU), Maialen Sagarna (UPV/EHU), eta Arkaitz Zubiaga (University of Warwick)
- Osasuna: Rafael Aldabe (CIMA, NU), Mikel Azkargorta (CIC Biogune), Nekane Balluerka (UPV/EHU, UEU), Jose Ramon Bilbao (UPV/EHU, Gurutzetako ospitala), Koldo Callado (UPV/EHU, UEU), Izaskun Elezgarai (UPV/EHU, UEU), Iraia Garcia (UPV/EHU), Xabier Isasi (UPV/EHU, UEU), Jone Mitxelena (UPV/EHU), Miren Josu Omaetxebarria (UPV/EHU, UEU), Nerea Osinalde (UPV/EHU), Jose Antonio Rodriguez (UPV/EHU), eta Izortze Santin (UPV/EHU).
Batzorde Teknikoa
aldatu- Ane Sarasua (UEUko Idazkari nagusia), Idoia Torregarai (komunikazio arduraduna), Ainhoa Latatu (koordinatzaile akademikoa), Emilio Delgado (IKT arduraduna), eta Ander Altuna (hizkuntza zuzentzailea).
Ikerketa talde laguntzaileak
aldatu- Catalysis and sustainable polymers ikerketa taldea (Polymat-UPV/EHU).
- ELEBILAB. UPV/EHUren Elebitasunaren Laborategia.
- Energia biltegiratze sistemei buruzko ikerketa taldea: Mondragon Unibertsitateko Teknologia eta Ingeniaritza alorreko ikerketa taldea.
- Gaixotasun immuneen genetika funtzionala Ikerketa Taldea @FunImmune : UPV/EHUko ikerketa taldea.
- GEZKI Taldea: UPV/EHUko Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboko Institutua
- IDeKA taldea (Irudi Digitala eta Kimiometria Aplikatua): UPV/EHUko Donostiako Kimika Fakultatean kokatutako Kimika Aplikatua Saileko ikerketa taldea.
- IKER Ikerketa Zentroa. Euskara eta Euskal Testuen Ikerketa Zentroa, Ikerketa Zientifikoaren Erakunde Nazionalaren (CNRS), Bordele Montaigne Unibertsitatearen eta Paueko eta Aturri Herrialdeetako Unibertsitatearen (UPPA) gerizpeko ikerketa gune mistoa da (UMR).
- IXA Ikerketa Taldea: UPV/EHUko hizkuntzaren tratamendu automatikoaren inguruko ikerketa taldea.
- KoLaborategia Ikerketa Taldea: HUHEZI-MUko Gizarte Digitalerako Hezkuntza eta Komunikazioaren laborategia
- Materialen ezaugarri termofisikoen ikerketa-taldea: UPV/EHUko ikerketa taldea
- Minbiziaren biologia molekularra Ikerketa Taldea: UPV/EHUko Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalien Fisiologia saileko ikerketa taldea.
- Neuropsikofarmakologia ikerketa taldea: UPV/EHUko ikerketa taldea.
- NOR Ikerketa Taldea: UPV/EHUko Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Saileko ikerketa taldea.
- Parte Hartuz Ikerketa Taldea. UPV/EHUko Gizarte Zientzien esparruko ikerketa taldea.
- Sinapsi-neuroanatomiaren ultraegitura eta funtziorako laborategia: UPV/EHUko ikerketa taldea
Ikergazte 2019 Baiona
aldatuBaionan izan zen maiatzaren 27, 28 eta 29an, Errobiko Campusean, Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitatean. 112 komunikazio aurkeztu ziren. 2019eko batzorde zientifikoa osatu zuten 47 ikerlariak Miren Josu Omaetxebarriak, Urtzi Etxeberriak, Olatz Arbelaitz, eta Ainhoa Latatuk koordinatu zuten bost arlo hauetan:
Batzorde zientifikoaren kideak
aldatu- Giza zientziak eta Artea: Itziar Aduriz, Garazi Arrula (UPV/EHU), Haizea Barcenilla (UPV/EHU), K. Josu Bijuesca (Deustuko Unibertsitatea), Aritz Irurtzun (CNRS-IKER, UEU), Kepa Korta (UPV/EHU), Aitzpea Leizaola (UPV/EHU, UEU), Elizabete Manterola (UPV/EHU, UEU), Ismael Manterola (UPV/EHU, UEU), Blanca Urgell (UPV/EHU)
- Gizarte-zientziak eta zuzenbidea: Josu Amezaga (UPV/EHU, UEU), Aitor Bengoetxea (UPV/EHU, UEU), Eneko Bidegain (MU, UEU), Lore Erriondo (UPV/EHU, UEU), MªLuz Esteban (UPV/EHU, UEU), Mikel Iruskieta (UPV/EHU, UEU), Xabier Landabidea (Deustuko Unibertsitatea, UEU), Ixusko Ordeñana (UPV/EHU), Iñaki Peña (Deustuko Unibertsitatea)
- Zientzia zehatzak eta natur-zientziak: Elizabete Alberdi (UPV/EHU, UEU), Arantza Aldezabal (UPV/EHU, UEU), Estibaliz Apiñaniz (UPV/EHU, UEU), Arturo Apraiz (UPV/EHU, UEU), Itziar Aretxaga (INAOE), Inmaculada Arostegi (UPV/EHU, UEU), Arturo Elosegi (UPV/EHU, UEU), Nestor Etxebarria (UPV/EHU, UEU), Kizkitza Insausti (NUP), Maite Insausti (UPV/EHU), Marian Iriarte (UPV/EHU), Natxo Irigoien (NUP), Josu Jugo (UPV/EHU, UEU), Ane Sarasola (UPV/EHU)
- Ingeniaritza/Arkitektura: Olatz Arbelaitz (UPV/EHU, UEU), Gorka Azkune (Deustuko Unibertsitatea), Haritza Camblong (UPV/EHU, ESTIA‐Recherche, UEU), Jose Miguel Campillo (UPV/EHU, UEU), Unai Fernandez de Betoño (UPV/EHU, UEU), Igor Peñalba (UPV/EHU), Olatz Perez de Viñaspre (UPV/EHU, UEU), Maialen Sagarna (UPV/EHU), eta Arkaitz Zubiaga (University of Warwick)
- Osasuna: Rafael Aldabe (CIMA, NU), Jose Ramon Bilbao (UPV/EHU, Gurutzetako ospitala), Koldo Callado (UPV/EHU, UEU), Izaskun Elezgarai (UPV/EHU, UEU), Felix Elortza (Biogune, UEU), Xabier Isasi (UPV/EHU, UEU), eta Nerea Osinalde (UPV/EHU).
Saridunak
aldatuArlo bakoitzeko saridunak hauek izan ziren 2019an:[15]
- Giza zientziak: Julen Manterola Agirre, "Neptuno berreraiki, -a artikulua kalkulatzeko: euskal inesibo singularraren diakronia eta berreraiketa metodoaren dibulgazio saio bat".
- Gizarte zientziak: Libe Mimenza, "Euskarazko komunikabideen aukerak sare sozialetan: LIKEly".
- Zientziak: Amaiur Esnaola Illarreta, "Piriniotako muturluzearen (Galemys pyrenaicus) ekologia eta enari ekologikoen berrikuspena".
- Osasun zientziak: Nagore Elu, "USP9X: Angelman sindromearen tratamendurako itu berria ote?".
- Ingeniaritza. Mikel Mendizabal Eizaguirre, "Sandwich biskoelastikoen nukleoaren lodieraren eragina igogailu baten erantzun dinamikoan”
Euskal Herriko garapenerako ikerketa interesgarrienaren Udalbitza saria: Ander Rodriguez Lejarza, "Euskal Herriko landa-komunitateen sintaxi berria: zehar-objektu izatetik subjektu izatera. Erresilentzia gaitasuna bi mila urtez”
Poster-aurkezpen onenak:
- Giza Zientziak: Jon Martin, "Loreak, landareak, zuhaitzak Xabier Leteren kantagintzan".
- Gizarte Zientziak: Eider Urkola, "Andrei Zvyagintsev: boterearen jokoa Leviatan filmean".
- Zientziak: Aitor Barquero, "Alkoxisilanoz eraldatutako emultsio kopolimeroen bilakaera biltegiratzean zehar".
- Osasun zientziak: Maritxu Goyheneche, "Ama hizkuntzaren erabilpenaren eragina Alzheimer dementziaz hunkituak diren pertsonen akonpainamenduan".
- Ingeniaritza: Mikel Mendizabal Eizaguirre, "Sandwich biskoelastikoen nukleoaren lodieraren eragina igogailu baten erantzun dinamikoan".
Ikergazte 2017 Iruñea
aldatuIruñean izan zen, Nafarroako Unibertsitate Publikoko campusean.[25] 122 komunikazio aurkeztu ziren. 2017eko batzorde zientifikoa osatu zuten 47 ikerlariak Miren Josu Omaetxebarriak, Edurne Koch-ek eta Ainhoa Latatuk koordinatu zituzten bost arlo hauetan:[26][27]
Batzorde zientifikoaren kideak
aldatu- Giza zientziak eta Artea: Itziar Aduriz, Mikel Aizpuru, Enara Artetxe (UPV/EHU, UEU), Aritz Irurtzun (CNRS-IKER, UEU), Paula Kasares (NUP, UEU), Kepa Korta, Aitzpea Leizaola (UPV/EHU, UEU), Elizabete Manterola (UPV/EHU, UEU), Ismael Manterola (UPV/EHU, UEU), eta Blanca Urgell (UPV/EHU).
- Gizarte-zientziak eta zuzenbidea: Luzia Alberro (Deustuko Unibertsitatea), Josu Amezaga, Ritxar Arlegi (NUP, UEU), Aitor Bengoetxea (UPV/EHU, UEU), Eneko Bidegain, K. Josu Bijuesca (Deustuko Unibertsitatea), Lore Erriondo (UPV/EHU, UEU), MªLuz Esteban, Mikel Iruskieta (UPV/EHU, UEU), Xabier Landabidea (Deustuko Unibertsitatea, UEU), Jean-Michel Larrasket (ESTIA, UEU), Nerea Mujika, eta Iñaki Peña.
- Zientzia zehatzak eta natur-zientziak: Elizabete Alberdi, Itziar Aretxaga, Arturo Elosegi, Nestor Etxebarria (UPV/EHU, UEU), Arantza Garcia Lekue, Maite Insausti (UPV/EHU), Kizkitza Insausti (NUP), Marian Iriarte, Natxo Irigoien, eta Josu Jugo (UPV/EHU, UEU).
- Ingeniaritza/Arkitektura: Olatz Arbelaitz, Gorka Azkune (Deustuko Unibertsitatea), Gabriel Ibarra, Karmele Lopez de Ipiña, Maialen Sagarna (UPV/EHU), eta Arkaitz Zubiaga (University of Warwick).
- Osasuna: Rafael Aldabe, Jose Ramon Bilbao, Koldo Callado (UPV/EHU, UEU), Izaskun Elezgarai (UPV/EHU, UEU), Felix Elortza, Karlos Ibarguren Olalde (Osakidetza), Xabier Isasi (UPV/EHU, UEU), eta Nerea Osinalde (UPV/EHU).
Saridunak
aldatuArlo bakoitzeko saridunak hauek izan ziren 2017an: [28]
- Giza Zientziak. Garazi Arrula Ruiz (Tafalla, 1987). «Erdaraz, mesedez»: Auto-itzulpen literarioa Euskal Herrian, ikuspegi orokor bat. EHU.
- Gizarte Zientziak. Aratz Ramirez de la Piscina Arrillaga (Gasteiz, 1988). Nanoteknologien eta RFID dispositiboen arteko konbergentzia teknologikoa: pribatutasunarentzako mehatxu berri baten atarian?. EHU.
- Zientziak. Ex equo:
- Amaiur Esnaola (1992, Donostia). Piriniotako muturluzearen (Galemys pyrenaicus) ekologia espazial eta trofikoa: kontserbaziorako funtsezko faktoreak. EHU.
- Ania Ibarguren (1988, Donostia). Noaingo oilategi konpostagailua etxeko soberakin organikoak aprobetxatzeko ikerkuntza partehartzailea. NUP.
- Osasun Zientziak. Olatz Goñi Balentziaga (1990, Donostia) Tumoreak, estres sozialak eta estresari aurre egiteko estrategiek jokabide depresiboan eta garunaren aktibitatean duten eragina. EHU.
- Ingeniaritza. Jaione Etxebarria Elezgarai (1985, Ondarroa). Gailu mikrofluidiko analitikoetarako osagaien garapen eta azterketa. EHU.
Poster aurkezpen onenak:
- Giza Zientziak. Begoña Altuna Díaz (1989, Bilbo). Euskarazko ezeztapenaren tratamendu automatikorako azterketa. EHU.
- Gizarte Zientziak. Beñat Garaio (Gasteiz). “Urkixote eta euskararen aurkako gurutzada”: buru bakarreko etsaia?.
- Zientziak. Nagore Elu Arantzamendi (1992, Ondarroa) Angelman Sindromearen oinarriak ikertzen: Zein da UBE3Aren biktima?.
- Osasun Zientziak. Gotzone Hervás (1991, Galdakao) Jarduera fisikoa eta gorputz-osaeraren eragina hezur-dentsitate mineralean.
- Ingeniaritza. Haritz Iribas Pardo (Iruñea). Zuntz optikoan oinarritutako sentsoreen prestazioen muga-efektu berria, egituren egoera monitorizatzea helburu. NUP.
Oro har Euskal Herriko Unibertsitate guztiek sostengatu zuten 2017ko Ikergazte Kongresua eta artikulu-bildumen argitalpena: NUPek, EHUk, Mondragon Unibertsitateak, Deustuko Unibertsitateak eta Nafarroako Unibertsitateak.[29][30][31][32][33]
Bai eta Nafarroako Gobernuak, Iruñeko Udalak eta Udalbiltzak ere.
Ikergazte 2015 Durango
aldatuDurango azokarako erabiltzen den Landako Gunean antolatu zen. 117 komunikazio aurkeztu ziren: giza zientzietan 15, gizarte -zientzietan 21, zientzia zehatz eta natur zientziaetan 26, Ingeniaritza eta Arkitekturan 35 eta Osasunean 20.
Batzorde zientifikoaren kideak
aldatu2015eko batzorde zientifikoa osatu zuten 24 ikerlariak Miren Josu Omaetxebarriak eta Ainhoa Latatuk koordinatu zituzten bost arlo hauetan:[35]
- Giza zientziak: Itziar Aduriz (Bartzelonako unibertsitatea, UEU), Mikel Aizpuru (UPV/EHU, UEU), Aritz Irurtzun (CNRS-IKER, UEU), Roldan Jimeno (NUP, UEU) eta Kepa Korta (UPV/EHU)
- Gizarte-zientziak eta zuzenbidea: Josu Amezaga (UPV/EHU, UEU), Eneko Bidegain (MU, UEU), Mari Luz Esteban (UPV/EHU, UEU), Nerea Mujika (Deustuko unibertsitatea) eta Iñaki Peña (Deustuko unibertsitatea)
- Zientzia zehatzak eta natur-zientziak: Elizabete Alberdi (UPV/EHU, UEU), Itziar Aretxaga (INAOE-Mexiko), Arturo Elosegi (UPV/EHU, UEU), Arantza Garcia Lekue (DIPC). Marian Iriarte (UPV/EHU), eta Fernando Mijangos (UPV/EHU, UEU).
- Ingeniaritza/Arkitektura: Olatz Arbelaitz (UPV/EHU, UEU), Unai Fernandez de Betoño (UPV/EHU, UEU), Gabriel Ibarra (UPV/EHU), eta Karmele Lopez de Ipiña (UPV/EHU, UEU)
- Osasuna: Rafael Aldabe (CIMA, NU), Jose Ramon Bilbao (UPV/EHU, Gurutzetako ospitala), eta Felix Elortza (Biogune, UEU).
Saridunak
aldatuArlo bakoitzeko saridunak hauek izan ziren 2015ean:[36]
- Giza Zientziak: Begoña Altuna “Euskarazko denbora-egituren tratamendu automatikorako azterketa”.[37][38]
- Gizarte Zientziak: Xabier Landabidea “Euskaldunok eta telebista XXI. Mende hasieran: ikus-entzuleen hitzetan oinarritutako hurbilketa kualitatiboa”.[39]
- Osasuna: Nerea Osinalde “2Interleukina (IL-2) eta IL-15ak T linfozitoetan piztutako seinalizazio bidezidorren sakoneko azterketa proteomikoa”
- Zientziak eta Natur Zientziak: Ainara Valencia “Ugalketako disrupzio endokrinoa, Gernika eta Galindoko araztegien inguruko korrokoietan (Chelon labrosus)”
- Ingeniaritza eta Arkitektura arloan: Gorka Azkune “Ezagutzan oinarritutako giza-jardueren eredu dinamiko eta pertsonalizatuak ikasten”.[40]
- Udalbiltzak banatutako sari berezia (Euskal Herriko garapenari ekarpen garrantzitsuena egiten diona): Olatz Perez de Viñasprerentzat izan da “Osasun-txosten elebidunak posible ote?” lanarekin. [37][41][42]
Euskarazko ikerlari gazteentzako foroak
aldatuBadira euskarazko ikerlari gazteen ikerketa-lana zabaltzeko asmoak dituzten beste foro edo sari batzuk.Koldo MItxelena Saria eta Txiotesia lehiaketa aipagarriak dira.
Koldo Mitxelena Saria
aldatuEuskarazko tesietarako Koldo Mitxelena Saria bi urterik behin antolatzen dute Euskaltzaindiak eta EHUk 2008az geroztik.[43]
Txiotesia lehiaketa
aldatuGazteen artean zientziaren dibulgazioa sustatzeko UEUk 2013z geroztik antolatzen duen lehiaketa da. Parte hartzaileek Twitterreko 6 txiotan azaldu behar dute beren tesi-lana. Aldi bakoitzean bi sari banatzen dira: txio-sorta ulergarrienarena eta txio-sorta originalena.[44][45]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Urdalleta Lete, Irati. (2021-06-08). ««Gakoa da hemengo instituzioek euskarazko ikerketa ere baloratzea»» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-06-08).
- ↑ Pardina Arenaza, Ainhoa. «Ikergazte, euskararen topaleku» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-06-18).
- ↑ «Apunte batzuk Ikergazteri buruz» Garaigoikoa 2021-06-14 (Noiz kontsultatua: 2021-06-18).
- ↑ Goikoetxea, Garikoitz. (2015). «Birreta gutxi dauka euskarak» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-01-17).
- ↑ «Ikergaztek euskarazko zientzia produkzioa areagotzea bilatuko du» El Diario Vasco 2016-12-15 (Noiz kontsultatua: 2019-01-17).
- ↑ «IKERGAZTE:Ikerkuntza euskaraz ere egin daitekeela erakutsi dugu» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-17).
- ↑ «Ikergazte 2023ko artikuluak eta laburpenak» IkerGazte 2023 (Udako Euskal Unibertsitatea (UEU), Laguntzaileak: Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), Deustuko Unibertsitatea (UD), Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP), Mondragon Unibertsitatea (MU), Nafarroako Unibertsitatea (UNAV), Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitatea (UPPA), Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionala (UNED), Eusko Jaurlaritza, Udalbiltza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako Udala) (Noiz kontsultatua: 2023-05-25).
- ↑ «Ikergazte 2023. Harrera mezua.» IkerGazte 2023 (UEU) (Noiz kontsultatua: 2023-05-21).
- ↑ Jaurena, Isabel. (2023-05-21). «Ikergazte kongresuaren V. aldia amaitu da, sari banaketarekin» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-05-21).
- ↑ «"Gaur egungo proiektuetan lankidetza eskatzen da eta Ikergaztek aukera hori ematen du"» EITB Euskal Irrati Telebista 2021-06-11 (Noiz kontsultatua: 2021-06-17).
- ↑ Urdalleta Lete, Irati. «Hasi da ia 200 ikertzaile gazte bilduko dituen Ikergazte kongresua» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-06-17).
- ↑ «IkerGazte, Nazioarteko Ikerketa Euskaraz izeneko kongresua, ekainaren 9an hasiko da Gasteizen» El Correo 2021-05-25 (Noiz kontsultatua: 2021-06-17).
- ↑ «"Elkarlanerako eta ideiak sortzeko aukerak ematen ditu Ikergaztek" - Araba» Alea.eus (Noiz kontsultatua: 2021-06-17).
- ↑ «Hemeroteka Ikergazte 2021» IkerGazte 2021 (Noiz kontsultatua: 2021-06-17).
- ↑ a b «Ikergazte kongresuko sariak banatu dituzte — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2019-06-03).
- ↑ «IV. Ikergazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz. Kongresuko artikulu bilduma. Giza Zientziak eta Artea :: denda :: Udako Euskal Unibertsitatea» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2021-06-17).
- ↑ «IV. Ikergazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz. Kongresuko artikulu bilduma. Gizarte Zientziak eta Zuzenbidea :: denda :: Udako Euskal Unibertsitatea» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2021-06-17).
- ↑ «IV. Ikergazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz. Kongresuko artikulu bilduma. Zientziak eta Natura Zientziak :: denda :: Udako Euskal Unibertsitatea» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2021-06-17).
- ↑ «IV. Ikergazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz. Kongresuko artikulu bilduma. Osasun Zientziak :: denda :: Udako Euskal Unibertsitatea» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2021-06-17).
- ↑ «IV. Ikergazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz. Kongresuko artikulu bilduma. Ingeniaritza eta Arkitektura :: denda :: Udako Euskal Unibertsitatea» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2021-06-17).
- ↑ «Olatz Arbelaitz: "Harrobia dago euskarazko ikerketaren munduan"» EITB Euskal Irrati Telebista 2021-06-17 (Noiz kontsultatua: 2021-06-18).
- ↑ IKERGAZTEko sari berezia Joseba Fernandez de Landa-ri – Hizkuntza-teknologiak, Ixa Taldearen bloga. (Noiz kontsultatua: 2021-06-18).
- ↑ III.Ikergazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz. Konfresuko bilduma. Gizarte Zientziak eta Zuzenbidea. (2019). «bilatu :: denda :: Udako Euskal Unibertsitatea» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-03).
- ↑ «Ikergazte Kongresuaren artikulu bildumak» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2019-02-28).
- ↑ «IBAIZABAL: Ikergazte 2017 kongresura ekarpenak bidaltzeko azken astea | Bilbo Hiria irratia» www.bilbohiria.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-17).
- ↑ ikergazte. «BATZORDEAK» IkerGazte 2017 (Noiz kontsultatua: 2019-01-17).
- ↑ Vigor, Iñaki. (2016). «UEUk «IkerGazte» kongresua antolatu du Iruñean NUPekin elkarlanean» naiz: (Noiz kontsultatua: 2019-01-17).
- ↑ «IkerGazte 2017 kongresuak helburuak bete ditu — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2019-01-17).
- ↑ «II. Ikergazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz. Kongresuko artikulu bilduma. Giza Zientziak eta Artea, Udako Euskal Unibertsitatea» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-17).
- ↑ «II. Ikergazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz. Kongresuko artikulu bilduma. Gizarte Zientziak eta Zuzenbidea, Udako Euskal Unibertsitatea» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-17).
- ↑ «II. Ikergazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz. Kongresuko artikulu bilduma. Zientzia Zehatzak eta Natur Zientziak, Udako Euskal Unibertsitatea» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-17).
- ↑ «II. Ikergazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz. Kongresuko artikulu bilduma. Ingeniaritza eta Arkitektura, Udako Euskal Unibertsitatea» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-17).
- ↑ «II. Ikergazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz. Kongresuko artikulu bilduma. Osasun Zientziak, Udako Euskal Unibertsitatea» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-17).
- ↑ «I. Ikergazte: Nazioarteko ikerketa euskaraz. Kongresuko artikulu-bilduma :: denda :: Udako Euskal Unibertsitatea» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2019-02-28).
- ↑ ikergazte. «BATZORDEAK» IkerGazte 2015 (Noiz kontsultatua: 2019-01-17).
- ↑ IKERGAZTE kongresuko saridunak – UEU365. (Noiz kontsultatua: 2019-01-17).
- ↑ a b Ikergazteko sari bana Begoña Altuna eta Olatz Perez de Viñasprerentzat – Hizkuntza-teknologiak. (Noiz kontsultatua: 2019-01-17).
- ↑ «Begoña Altuna: "Ikerketan jarraitzeko animatu nauen saria izan da, gauza ondo eginek fruituak ematen dituztenaren seinale" — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2019-01-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Deusto Ubertsitateko Gorka Azkune eta Xabier Landabidea ikerlariak, saridun IkerGazte kongresuan» www.deusto.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-17).
- ↑ «Gorka Azkunek saria jaso du IkerGazte 2015 kongresuan» uztarria.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-17).
- ↑ «Olatz Perez de Viñaspre:» IkerGazte 2019 (Noiz kontsultatua: 2019-01-17).
- ↑ «IkerGazteko bi sari / 2 premios en IkerGazte» DIFusio@ (Noiz kontsultatua: 2019-01-17).
- ↑ «Koldo Mitxelena saria jaso dute UPV/EHUko bost doktorek beraien euskarazko tesiagatik» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-01-18).
- ↑ «#txiotesia6: datuak — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2023-02-08).
- ↑ «Jone Bilbao eta Elena Muñoz dira #Txiotesia6 lehiaketako irabazleak» El Diario Vasco 2022-12-02 (Noiz kontsultatua: 2022-12-03).
Ikus, gainera
aldatu- Koldo Mitxelena Saria
- Txiotesia lehiaketa
- Eusko Ikaskuntza
- Inguma datu-basea
- Artizarra sare soziala
- Buruxkak liburutegi digitala
- Unibertsitatea.net ataria
- Kategoria:Euskarazko ikerketa taldeak
- Euskarazko aldizkari zientifikoak
- Manuel Lekuona saria
- Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxaren Humanitate, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria
- ENE saria (Euskararen Nazioarteko Eguna)
- Eusko Ikaskuntza - Baiona Hiria Ohorezko Saria
- Eusko Ikaskuntza - Baiona Hiria Euskal Kulturaren Saria
- Eusko Ikaskuntza-Donibane Lohizuneko Musika Saria
Kanpo estekak
aldatu- Ikergazte Webgune ofiziala.
- @Ikergazte_ Twitter kontua
- IkerGazte2023: artikulu guztien laburpenak
- IkerGazte2023ko artikulu-bildumak: Giza Zientziak eta Artea, Gizarte Zientziak eta Zuzenbidea , Ingeniaritza eta Arkitektura, Osasun Zientziak, Zientziak eta Natura Zientziak
- UEUren webgunea
- Buruxkak, UEUren Liburutegi Digitala
- Unibertsitatea.net Unibertsitario euskaldunen ataria
- Inguma datu-basea