Igone Zabala Unzalu

hizkuntzalaria

Igone Zabala Unzalu (Alonsotegi, Bizkaia, 1961eko maiatzaren 11) euskal hizkuntzalaria da. Zientzia biologikoetan lizentziatura lortu zuen 1984an eta Euskal Filologian doktore titulua 1993an. Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakaslea da 1986tik.

Igone Zabala Unzalu

Bizitza
JaiotzaBilbo1961eko maiatzaren 11 (63 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Tesi zuzendariaPello Salaburu
Doktorego ikaslea(k)Jon Alkorta Agirrezabala
Larraitz Uria
Asier Larrinaga Larrazabal
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Lan nabarmenak
KidetzaUdako Euskal Unibertsitatea
Ixa taldea

Inguma: igone-zabala-unzalu

1993an "Predikazioaren teoriak gramatika sortzailean (euskararen kasua)" izenburuko doktorego-tesia aurkeztu zuen EHUn Pello Salabururen zuzendaritzapean. [1]

Terminologia Sareak Ehunduz (TSE) programa. Euskara Batuaren helduaroa Jardunaldiaren barruan (Jose Ramon Etxebarria, Gasteiz, 2018-06-21).[2]

Ikerlaria da IXA taldean. Egun, haren ikerketa-ildo nagusia da euskararen garapen lexiko-diskurtsiboaren azterketa, eta garapen horretan laguntzeko hizkuntza-baliabideen diseinua. Ildo horretatik, UPV/EHUn 2010 urtean abian jarri zen Terminologia Sareak Ehunduz (TSE) programaren sortzaile eta koordinatzailea da.

Terminologia Zerbitzua On-line Sistema (TZOS)

aldatu

TZOS programaren buru eta arima da Zabala. Euskal Herriko Unibertsitateko Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa Saileko irakasleek EHUko fakultate guztietako irakasleekiko lankidetzan osatzen ari diren terminoen “aurrezki-kutxa” xumea eraikitzen ari da ,programa hori, TZOS izena daramana, Terminologia Zerbitzua On-line Sistema alegia. Terminologia-banku hau, bolondresen ekimen kolektiboa da. EHUko fakultate guztiak kontuan harturik, proiektuan gonbitea egiten zaie irakasgairen bat euskaraz ematen duten irakasle guztiei, beren klaseetarako erabiltzen dituzten euskarazko dokumentu guztiak Garaterm izeneko euskarazko datu-basean sartzeko,[3] gero hango terminoak IXA taldeak sorturiko Erauzterm termino-erauzle erdi-automatikoan bereizteko,[4] irakasle bakoitzak bere termino-zerrenda erreal eta bizia (benetan klaseetan eta idazkietan erabiltzen duena) prestatzeko, inguruko hizkuntzetako (gaztelania, ingelesa eta frantsesa) termino baliokideek inposatzeko, terminoen informazio semantikoa eta definizioak gehitzeko eta informazio hori guztia Interneteko TZOS izeneko leihotik ikasgai eta erabilgai jartzeko.[2]

 
[Betiko hautsitako esteka]Euskarazko testu-corpusak, Igone Zabalaren aurkezpen batean (2018)

Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak sorturiko 60 lan baino gehiago bildu dira.[5]

Liburuak

aldatu
  • PREST: Unibertsitateko komunikazio-gaitasunen eskuliburua

Izaskun Aldezabal Roteta, Agurtzane Elordui Urkiza, Kristina Elosegi Aduriz (1949-2013), Joseba A. Ezeiza Ramos, Iñaki Ugarteburu Gastañares, Igone Zabala Unzalu. (UPV-EHU, 2010)

  • Testu-loturarako baliabideak. Euskara Teknikoa (UPV-EHU, 1996)
  • Hitz-ordena, galdegaia eta komaren erabilera. Idazkera teknikoa 1 (UPV-EHU, 1992)

Sare sozialak

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu